LABen aldarrikapen plataforma Ikertzaileentzat

UPV/EHUko LABek denbora luze darama bere kezka adierazten ikertzaileen lan-baldintza prekarioen inguruan, baita ikertzaileen ibilbideak UPV/EHUn iraunkortasuna lortzeko dituen zailtasunen gainean ere. Iaztik, doktore aurreko ikertzaileen kontratuetan egindako kode-aldaketak sortutako krisia eztanda egin zuenetik, LABek indar gehiago jarri zuen jardun honetan, eta etengabe egon da eskatzen mahai negoziatzailera eramatea ikertzaile guztien (doktore zein ez doktore) lan-baldintzak eta etorkizuna gure unibertsitatean. Zoritxarrez, eskari horiei gor egin die administrazioak, doktore aurreko ikertzaileen langile-izaera zalantzan jartzera iritsita.

Estatuko legeriak, behar bezala garatuta ez dagoenak, marko orokor bat ezartzen du, bainalan baldintzen gaineko zenbait alderdi unibertsitate bakoitzean negoziatu behar dirabesteak beste, soldatarena. Estatuko zientzia legean eta estatutuan gutxieneko soldatak ezartzen badira ere, unibertsitate bakoitzak osatu ditzake soldata-kopuru horiek. LABek ikertzaile irudi guztien lan-baldintzak lan-hitzarmenean egoki txertatzearen aldeko apustua berresten du. Lan-baldintzak, lanpostuak eta batez ere soldatak hobetzeko, ezinbestekoa da UPV/EHUk jasotzen duen finantziazioa handitzea eta UPV/EHUko LAB horren aldeko borrokan murgilduta dago.

Jarraitu irakurtzen –>