Lan Eskaintza Publikoa eta Egonkortasuna. Errektoreak agindutakoa bete gabe

Print Friendly, PDF & Email

Estatuko PPren gobernuak 2015erako aurrekontuaren legearen bidez horrela ezarririk, AZPkoak zein IIPkoak behin betikoak bilakatzeko aukera, jubilatzen direnen %50 “erreposizio tasara” mugatzen da. Horrela UPV/EHUn AZPn eman diren jubilazioei esker 9 lanpostu/plaza eskaini ahalko ziren eta IIPn beste 40 lanpostu/plaza pertsonalak behin betikotasuna lortu ahal izateko.

Ekainaren 25eko bileran, Irakasle eta Ikertzaileen Erretoreordeak 49 lanpostuz/plazaz hornituriko IIPrentzako LEPa proposatu zuen. Hori bai hitza eman zuen 2016an AZPren balizko LEParentzat maileguan emandako 9 lanpostu/plaza horiek itzuliko lituzkeela.

IIPrentzako 40 lanpostuko/plazako eta AZPrentzako 9 lanpostuko/plazako LEP berezituaren edo Irakasle eta Ikertzaileen Erretoreordeak proposatu zuen IIPrentzako LEP bakarraren balorazioan sartu gabe, AZPn egonkortasun akordioaren beharra defenditu zuen LABek 2006an aitortu ez zitzaienentzat.