M-8: Feminismoa gure alternatiba

Print Friendly

Aurtengo Martxoaren 8ko  testuinguruan, Euskal Herriko  Karta Sozialaren prozesuari ekarpen berria egin nahi diogu feminismotik, Karta Soziala Feminismotik eraikitzen jarraitzeko asmoz.

20150308-M8Hau dela eta,  Euskal Herriko mugimendu feministako talde ezberdinak zein Euskal gehiengo sindikalak parte hartzen dugun Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxako Plataformatik,  asanblada feminista antolatu dugu, aurreko ikasturtean egin genuen asanblada feministari jarraipena emateko.

Asanblada, Martxoaren 7an goizeko 11:00etan Bilboko la Bolsa eraikinean izango da eta zure parte hartzea beharrezkoa dugu.

Deialdi honekin  batera, gogoratu datorren Martxoaren 8an,  Euskal Herriko Koordinadora Feministak deitua mobilizazioak izango ditugu  Hiriburu guztietan,  “EUSKAL HERRIA FEMINISMOTIK ERAIKITZEN, EL CAMBIO SERA FEMINISTA O NO SERA” lelopean,

Adierazpena hemen topatuko duzu.

Hona hemen hiriburuetako deialdiak:

Bilbo, 13:00etan Arriaga.
Donostia, 12:30etan Bulebar.
Iruñea, 12:00etan Gaztelu Plaza.
Gasteiz, 12:30etan San Anton.
Hazparne, 11:00etan Plazan.

GORA BORROKA FEMINISTA!!!