M.A.N. lankidearen heriotza lan-istripuaren ondorioz salatu dugu UPV/EHUn

Atzo, uztailak 10, iragan ostiral arratsaldean zendu zen UPV/EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako M.A.N. lankidearekin elkartasunez eta lan arriskuen ebaluazio eta prebentzioan dauden gabeziak salatzeko

Gogoratu beharra dago gure lankideak istripua izan zuen lekuan inzidente eta istripu bana gertatuak zirela aldez aurretik, eta unibertsitatearen Prebentzio Zerbitzuak aztertuak zituela, eta neurriak proposatuak ere bazituela. Hala ere, Administrazioak ez du horietako bat bera ere inplementatu.

Horregatik, ordu beteko lanuztea eta lau konzentrazioak deitu genituen unibertsitate publikoan lan arriskuen alorrean jasaten dugun egoera (lan-segurtasun arazoak) salatzeko, eta ez Osalanek, ezta Lan Ikuskaritzak edota unibertsitateko Administrazioak hartutako neurrien inguruan (emergentziazko ateetatik ikastegira sartzeko baimenak bertan behera uztea -menpekoei izan ezik-) ez dugula informaziorik jaso adierazi genuen.

Azken honekin, gutxienez 25 dira urte hasieratik Euskal Herrian istripuz hildako langileak.

Hona hemen izandako konzentrazioen argazkiak: