M8rako hainbat baliabide; zalantzei erantzunak, euskarriak, material didaktikoak

M8an, UPV/EHUn ere planto!!

M8aren harira hainbat material eskaini nahi dizkizugu LABetik. Batetik planto edo lan uzteen inguruko informazioa helarazten dizuegu bai eta egun horri begirako hainbat euskarri, ikastetxeetan jartzeko. Bestalde M8a ikasleekin lantzeko hainbat material ere zuen esku jarri nahiko genituzke lerro hauen bitartez.

Iaz, 70 herrialde baino gehiagotan, emakumeek* nazioarteko emakumeen* grebarako deialdia zabaldu zuten, emakumeen* kontra indarkeria eta desberdintasun molde ugari eragiten dituen munduaren aurrean.
Aurtengo martxoaren 8an Euskal Herriko mugimendu feministak bat egin nahi du EMAKUMEOK* PLANTO aldarriarekin, menpean hartzen eta zapaltzen gaituen sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala salatzeko. Honako eguna bide luze baten abiapuntua izango da. Bide horretan, aliantza berriak ehunduko ditugu, bateratuz eta elkar ezagutuz, gure borrokak berriz pentsatuz, erresistentzia berriak eraikiz, eta baztertzen gaituen mundutik askatuz, betiere alternatiba feminista bat sortzeko helburuarekin.

‘Emakume’ izendapena erabiliko dugu, martxoaren 8ko greba feministan artikulazio politikorako baliagarria delakoan, nahiz eta genero sistema bitarraz gaindi askotariko gorputz, ibilbide, bizipen, ahalmen eta identitateak bagaren (bollerak,transak…).

Nola egin dezaket M8ko grebarekin bat?

  1. Lantokian lanuztera batuz.
  2. Herri, eskualde edo hiriburuetako mobilizazioetan parte hartuz.
  3. Amantala balkoitik zintzilikatuz zaintza lanak azaleratzeko.
  4. Merkatuan kontsumitzeari utziz (bereziki langileen esplotazioaren ikur diren enpresa handietan, objektutzat hartzen gaituztenak).
  5. Greba lau haizeetara zabalduz eta antolaketan parte hartuz.
  6. Zaintzeari utziz, lan hori beste emakumeen esku utzi gabe.
  7. Zerbitzu minimoak adostuz (gizonek betetzea, hasiera batetik greba egingo ez dutenek…).
  8. Gaiari loturiko eskola-ekintza bereziak (gogoeta feministak) antolatuz.

M8ko lan uzteak antolatzerakoan izaten ari diren zalantzei erantzunak

Nork deitzen du?

Mugimendu Feministak deitzen du eta gehiengo sindikalak babesten du; LAB tartean, bat egiten dugu deialdi eta antolatuko diren mobilizazioekin.

Greba bat al da M8koa?

Ekimena bizitzako bi esparruetara eramango dugu. Alde batetik, eremu produktiboari dagokionez, gehiengo sindikalak 4 orduko lanuzteak erregistratu ditugu (11:00-15:00 eta 18:00-22:00). Bestetik, arlo erreproduktiboan 24 orduko greba egitea da proposamena, ohiko zaintza lanak, etxekolanak… egiteari utziz.

Erabat ezinezkoa bazait lan uztera eta mobilizazioetara batzea?

Zerbitzu minimoetara derrigortuta egonik gizonezko lankide batek ordezkatzea ezinezkoa izan denean edo beste pisuzko arrazoirengatik lanuztera ezin izanen badut gehitu, egun horretako aldarrikapenekin bat egiten dudala argi uzteko moduak baditut: besoko morea jantzita lan egin, lantokian kartelak edo pegatinak jarri, gure arrazoiak zabaldu, leudeken ikasleekin gaia landu, ez ohiko jarduna edo gaiari loturiko eskola-ekintza bereziak egin (gogoeta feministak) eta abar.

Eta gizonezkoek zer egin dezakegu?

Bidelagun izan zaitezte, eta emakumeok greban eta mobilizaioetan parte har dezagun antola zaitezte, bai arlo erreproduktiboan (zaintzan, etxekoantolaketan…) zein produktiboan. Honako ESTEKA HONETAN  badituzu hainbat proposamen emakumeen greba aurrera atera dadin zure ekarpena egin dezazun.

AZP-ko gizonezkoak egun horretan, zerbitzu minimoak betetzeko boluntario izan zaitezten, eta irakasleak, eskola bereziak (gogoeta feministak) egin ditzazuen proposatzen dizuegu, eta horretarako erabili ahal dituzuen materialen zerrenda bat egin dugu orientabide moduan (behean estekak).

M8ko lan uzteak antolatzeko baliabideak

Nahi izanez gero, hona hemen lantokian gaia sozializatzeko eta iragarki tauletan jartzeko hainbat euskarri.

LAB kartela

Planto egiteko 7.680 arrazoi ESKUORRIA

M8 ESKUORRIA

Mugimendu feministaren MANIFESTUA

Beste batzuk

M8a ikasgeletan lantzeko baliabide didaktikoak

Bibliografia feminista:

Virginie Despentes Teoría King Kong http://www.cde.org.py/wp-content/uploads/2015/05/despentes-teoria-king-kong.pdf

Virginia Wolf, Una habitación propia: http://biblio3.url.edu.gt/Libros/wilde/habitacion.pdf

Bibliografía Feminista (Universidad de Vigo): https://uvigo.gal/opencms/export/sites/uvigo/sites/default/uvigo/DOCUMENTOS/igualdade/5Bibliografxa_bxsica_de_xxnero_e_teorxa_feminista.pdf

Biblioteca Feminista (Mujeres en Red): http://www.mujeresenred.net/mot.php3?id_mot=6

Biblioteca de Mujeres (IPES): http://www.ipesmujeres.org/biblioteca/

Emakumeok Wikipedian proiektua: https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:WikiEmakumeok

Mujeres en la Wikipedia proiektua: https://es.wikipedia.org/wiki/Wikiproyecto:Mujeres

https://es.wikipedia.org/wiki/Wikiproyecto:Mujeres/Wikimujeres

Webguneak:

– Bilgune Feminista: http://bilgunefeminista.eus

– Beldur Barik: http://beldurbarik.org/eu/

– Emakunderen materiala (gidak): http://www.emakunde.euskadi.eus/dokumentazioa-argitalpenak/-/informazioa/liburuxkak/

– Elisabet Tasa-Vinyals, Marisol Mora-Giral y Rosa Maria Raich-Escursell, Sesgo de género en medicina: concepto y estado de la cuestión: https://www.google.es/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=11&ved=0ahUKEwi52LOQu7TZAhUJuxQKHSUxCa84ChAWCCcwAA&url=https%3A%2F%2Fdialnet.unirioja.es%2Fdescarga%2Farticulo%2F5207966.pdf&usg=AOvVaw1i8oNoBkTrHwxgM2a1apci

– Investigar con perspectiva de género: http://www.idi.mineco.gob.es/stfls/MICINN/Ministerio/FICHEROS/UMYC/Guia_practica_genero_en_las_investigaciones.pdf

– Mujeres con ciencia: https://mujeresconciencia.com/

– Mujeres ingenieras: http://www.urv.cat/es/vida-campus/universidad-responsable/observatorio-igualdad/ano-mujeres-ciencias/dones-i-ciencies/dones-enginyeres/

– Observatorio de la publicidad no sexista:   http://www.juntadeandalucia.es/institutodelamujer/index.php/observatorio-andaluz-de-publicidad-no-sexista

– Pikara Magazine: http://www.pikaramagazine.com/

– UPV/EHU Berdintasun zuzendaritza: https://www.ehu.eus/eu/web/berdintasuna-direccionparalaigualdad/home

– Emakumeen Ikusgaitasuna Hedabideetan: https://emakumeenikusgaitasuna.wordpress.com/

– On son les donnes: http://onsonlesdones.blogspot.com.es/

Bideoak:

– 48 frases que las mujeres escuchan a lo largo de su vida: https://www.youtube.com/watch?v=wl3CLakCZmA

– 48 frases que los hombres escuchan a lo largo de su vida: https://www.youtube.com/watch?v=eKWSXBJIpyo

– A mí también me ha pasado: https://www.youtube.com/watch?v=MB-ySGEYF10

– Correr como una niña: https://www.youtube.com/watch?v=pQishDaKLdM

– Euskara, hizkuntza sexista al da?: https://www.youtube.com/watch?v=bZwp3jsAJB4

– Las maestras en la República: https://www.documaniatv.com/historia/las-maestras-de-la-republica-video_0102b7098.html

– Micromachismos, una realidad invisible: https://www.youtube.com/watch?v=DI_G4w9EZt0

– Nosotras, mujeres de Euskalduna: https://www.youtube.com/results?search_query=las+mujeres+de+euskalduna

– Obsesión por la estética: http://www.pikaramagazine.com/2018/02/obsesion-por-la-estetica/

– UPV/EHUko Berdintasun Zuzendaritzako bideoak; https://www.ehu.eus/eu/web/berdintasuna-direccionparalaigualdad/bideoak

– Pago Justo  (Made in Dagengam): https://www.youtube.com/watch?v=aNKTaR9_Z4E

GURE LANAK BALIOa DU! EMAKUMEOK* PLANTO!