Matrikula laguntzak

Print Friendly, PDF & Email

Administrazioak  atzera egin du ikastegi atxiki eta estatuko beste unibertsitate publikoetan jasotzen diren matrikula-dirulaguntzak  UPV/EHUn ikasteagatik jasotzen direnekin parekatzeko zuen asmoarekin. 160211-mo-kontzentra-lakua1-18_24661017650_o

Horregatik, 2016/2017 ikasturteko matrikula laguntzen deialdia aldatuko du, datorren ikasturteko  lehen hilabeteetan  datuak mahai gainean jarri, gaia aztertu eta alde sozialarekin adosteko konpromisoa hartu duelarik.

Egun, langile laboral  kolektibo bitan  indarrean dauden Lan Hitzarmenetan eta funtzionarioen Akordioan zehaztasun desberdinarekin jasotzen dira  1995etik datorren laguntza  hauek. Hauen literalitateari  lotzeak langileen tratu desberdina eta Administrazioak  egindako interpretazio  zabalagoak alboratzea ekar ditzake. Hots, langile askoren kaltean izango litzateke.

Laguntza sozial  honen markoa  guztiz aldatu da eta, hala, beharrezkoa da honen birkokapena egitea, langile guztiei trataera parekatua emanaz eta kolektibo bat bera ere kanpoan utzi gabe.

LABek, zentzu horretan, ez du bat egiten beste sindikaturen batek defendatu duen lan kontratudun langileen komenioek ezarritakoa estuki aplikatzeko proposatutako irizpidearekin. Hori, onuragarria baino, oso kaltegarria izan litekeelako UPV/EHUko langile askorentzat.

Aitzitik, laguntza irizpideak adostearen aldeko jarrera dugu, langile kolektibo guztiak babestu eta murrizketa berriei ateak ixteko asmoz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude