Osagarrien 2017ko deialdia onartua Gizarte Kontseiluan

Gaur, urriak 25, Osagarri Gehigarrien 2017ko deialdia berretsi du UPV/EHUko Gizarte-Kontseiluaren osoko bilkurak. Bilkura hau LAB eta Steilas sindikatuen iniziatibaz deitu da, ikusita denbora aurrera zihoala, eta horren ondorioz benetako arriskua zegoela C tramu berriak urtebeteko atzerapenaz kobratzeko (2018an kobratzen hasi beharrean, 2019an hasiz).

Urtebeteko dirua ez galtzearren bi sindikatuok Planifikazio Batzordean eskatu genuen 2017ko deialdian C tramuen epeak aurreratzea, eta borondate ona erakutsiz, Unibertsitateko Zuzendaritzak Gizarte-Kontseilura eraman duen proposamenean gure eskaria jaso du.

Kontutan hartu, beraz, deialdiak berrikuntza txiki bat dakarrela: azaroaren 15ean amaituko da C tramuak eskatzeko epea.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu epe guztiak garaiz bete ahal izateko, deialdia lehenbailehen argitaratu dezala EAEko buletin ofizialean.