Osagarrien deialdia bai, baina atzeko eraginkortasuna bermatuz!

Print Friendly, PDF & Email

Gaur, ekainak 1, burututako Planifikazio Batzarrean IIPeko errektoreordeak, Xabier Etxanizek, hitzez hitz hau azaldu du “Etzi, ekainak 3 ,Gizarte Kontseiluaren bilera dago osagarrien deialdia onartzeko. Deialdia onartu eta hurrengo egunean Unibasqek protokoloa bidaliko du EHAAn argitara dezaten.

Deialdiaren argitalpena iraila hasierarako aurreikusten da eta handik aurrera eskaerak aurkezteko epea martxan jarriko da.

Aurreikuspenen arabera C osagarriak 2016an hasiko dira kobratzen eta A eta B tramuak 2017ko urtarrilean.

Bestalde, 2016ko udaberrian osagarrien deialdi berri bat egiteko asmoa dago”.

Etxanizek esan ez duena zera da: deialdiak Gizarte Kontseiluan aurrera egiteko Hezkuntza Sailak Unibertsitateri baldintza bat ezartzeko arriskua dagoela, 2014ko azaroan Gobernu Kontseiluan onartutako deialdi zirriborroaren 13. oinarria kentzea behartzekoa. Hau da, egin ez diren deialdiei lotutako osagarrien errekonozimendu ekonomikoa kentzekoa (2011, 2012, 2013 eta 2014ekoa).

LABek behin eta berriro aldarrikatu du osagarrien deialdiak urtero gauzatu behar direla, eta horrela jarraitzen dugu aldarrikatzen, baino inondik inora ez dugu onartuko aurreko urteetako ondorio ekonomikoak kontuan ez hartzea. Horregatik, eta susmoak izanda horrela izan daitekeela, LAB gaurko Planifikazio Batzordean beste sindikatuekin batera atzera eragina kentzearen aurka azaldu da.

3an izango den Gizarte Kontseiluan LABek duen ordezkariak atzera eraginkortasuna mantentzea irmoki defendituko du, Gobernu Kontseiluan 13. oinarrian onartutakoa mantentzea exijituz.

SOLDATA DUINAK IRAKASLE ETA IKERTZAILE GUZTIONTZAKO

DISKRIMINAZIORIK EZ!