Primak eskatzeko deialdia

Print Friendly

Atzo argitaratu zen UPV/EHUko web orrian 2015eko azaroaren 30eko ebazpena, 2012, 2013 eta 2014 urteetan borondatezko erretiro aurreratua edo erretiro partziala gizarte segurantzaren araubideari jarraiki hartu zuten langileei kalte ordainak ordaintzeko prozedura zehazten duena. Nahiz eta administrazioak berak jubilatu direnei gutuna helaraziko dien eta beraiekin kontaktuan jarriko den , urte horietan erretiro partziala edo aurrejubilazioa hartu zuen inor ezagutzen baduzue, jakinaren gainean jartzea eskatzen dizuegu. Eskaera egiteko epea abenduaren 10ean amaitzen da.

Bestaldetik gaur jakin izan dugu 2015ean jubilatu edo jubilatuko direnentzat Gobernu Kontseiluak akordio berretsi ondoren argitaratuko dela deialdia.