Sareren manifestazioan parte hartzeko deia egin dugu

Print Friendly, PDF & Email

Datorren larunbaterako, urtarrilaren 14rako, Sarek manifestaziora deitu du Bilbon, “Salatzen dut. Euskal presoak Euskal Herrira. Giza eskubideak, konponbidea eta bakea” lemapean. Manifestazioa 17:30ean abiatuko da La Casillatik. LABek protestan parte hartuko du, Ainhoa Etxaide idazkari nagusia buru duen ordezkaritza batekin, eta bertan parte hartzera deitu ditu euskal langileak.

Euskal gatazkaren ondorio eta konponbidearen parte diren presoei ezartzen zaizkien salbuespenezko egoera eta neurriekin amaitzea exijitzen du LABek. Giza eskubideen ikuspegitik ere konpondu beharreko kontua da presoena; gaixorik daudenen egoera, batez ere.

Euskal presoen eskubideen aitortza euskal jendartearen gehiengoaren nahia da; presoen afera konpontzea ezinbesteko urratsa da Euskal Herrian bake eta konponbide prozesuan aurrera egiteko. Eta egoera honekin amaitzeko, euskal presoak etxera ekar ditzagun, mobilizazioa ezinbestekoa dugu. Mobilizazioa da elkartasunetik konpromisoetara pasatzeko modurik eraginkorrena.

Horren erakusgarri, urtarrilaren 13rako giza-kate batera deitu du LABek Iruñean, “Euskal presoak kalera ekarri behar ditugu” lemapean. 11etatik aurrera izango da, Sarasate Pasialekuan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude