Etiketaren artxiboak: UPV/EHU

UPV/EHUn, euskarari dagokionez, oro ez da urre

II. Euskara Planaren ebaluazioaren inguruko irakurketa

Apirilaren 26ko Gobernu Kontseiluan ezagutu genuen Euskararen II. Plan Gidariari (2013-17) buruz Euskara errektoreordetzatik egindako ebaluazio-txostena. 2018-2022 urteetarako Euskararen III. Plana eztabaidatzen hasi baino lehen, beharrezkoa ikusten dugu aipaturiko ebaluazioaren inguruan gure irakurketa plazaratzea, hankamotz ikusten dugulako. Jarraitu UPV/EHUn, euskarari dagokionez, oro ez da urre irakurtzen

Bilboko Ingeniaritza Eskolan astelehenean izandako istripu larria salatzen dugu

UPV/EHUko LAB sindikatuak iragan astelehenean, maiatzak 21, arratsaldeko lehen orduan Bilboko Ingeniaritza Eskolaren II. Eraikinean izandako istripu larria salatzen du. Horren ondorioz, langile bat arauak betetzen ez dituen eskailera batzuetatik behera jausi eta kolpea jo zuen buruan, hasieran konortea galdu gabe. Berarekin zihoan langilea artatu eta eraikinaren atezaintzara joan zen urgentziazko zerbitzuetara (112) deitzeko. Zerbitzuok lekuan bertaratuta, langilea artatu eta, egoeraren larritasunagatik, Gurutzetako Ospitalera eraman zuten. Ondoren, jakin dugunez,langileak konortea galdu zuen eta egun koman dago, oso larri.

Jarraitu Bilboko Ingeniaritza Eskolan astelehenean izandako istripu larria salatzen dugu irakurtzen

AZP :: Azken lan-poltsen jarraipena

UPV/EHUk deitutako azken lan-poltsen jarraipena egin dezakezu ondoko esteketan sakatuz:

  1. Bibliotekako Laguntzaileak (B Taldea) (Lan-poltsa)
  2. Kimikako Teknikari Espezialista (III. Taldea) (Lan-poltsa)
  3. Administrarien Eskala (C Taldea) (Lan-poltsa)
  4. Irakaskuntzan eta Ikerketan Laguntzeko Maila Ertaineko Teknikaria (Kimika) (II. Taldea) (Lan-poltsa)
  5. Gestioko Teknikarien Eskala (Zuzenbidea) (A Taldea) (Lan-poltsa)
  6. Arte está Gorputz Adierazpeneko teknikari laguntzailea (IV. taldea) (Lan-poltsa)
  7. Jarduera Espezifikoetako teknikari laguntzaile Biltegia (IV. Taldea) (Lan-poltsa)
  8. Mantentze Lanetako eta Produkziorako Zerbitzuetako teknikari espezialista (III. Taldea) (Lan-poltsa)
  9. Jarduera Espezifikoetako teknikari laguntzailea Mantentze Lanak eta Produkziorako Zerbitzuak (IV. Taldea) (Lan-poltsa)