Turkian atxilotu dituzten akademikoen aldeko adierazpena

Print Friendly, PDF & Email

22 akademiko atxilotuak izan dira Turkian eta Kurdistanen Turkiako gobernuakĀ  herri kurduaren aurka burutzen ari den sarraskia salatzeagatik.

Turkeys Academics for Peace

Irakurri atxiloketa hauek eta Turkiako Gobernuak herri kurduaren aurka darabilen ankerkeria salatzeko Ingalaterrako hainbat akademikok sinatu duten adierazpena (euskaraz eta gaztelaniaz). Gure asmoa, alde batetik, Euskal Herriko Unibertsitateko langileak adierazpena sinatzea da, eta ondoren nazioartean elkartasun-sinadurak biltzen ari den erakundeari bidaltzea, baita Turkiara eta Kurdistanera ere elkartasun keinu honen berri izan dezaten.

Beraz, adierazpenarekin bat eginez gero zuen atxikipena bidal dezakezue zuen izen-abizenak, kargua edo lanpostua eta UPV/EHU adieraziz honako helbide honetara:

kurdistanekin@gmail.com

Mesedez, lagundu adierazpena zuen lankideen artean zabaltzen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude