Tutoretzen araudian aldaketak, aukera galdua

Print Friendly

Azken gobernu kontseiluan onartu zen tutoretzen araudi berria, aldaketa nabarmenik gabe, atzera bota ondoren LABek aurkeztutako proposamenak (tutoretza telematikoak, tutoretzak egun batean kontzentratzeko aukera kasuistika zabalago batera hedatzea, etab). Gainera, oraindik ere araudiak argitu gabe uzten ditu zenbait alderdi. Aldaketa aipagarrienak honakoak dira:

–         Ez da nahitaezkoa izango ikasleen oporraldietan (Gabonetan eta udaberrian) tutoretzak grabatzea, ez da zehazten udako garaian nola jokatu behar den.

–         Aldaketa guztiak GAURen grabatu behar dira, hiru lanegun lehenago.

–         Irakasle batek bi ikastegietan ematen baditu eskolak, bien artean banatu beharko ditu tutoretza orduak.

–         Tutoretza orduak asteko egun bakar batean metatzeko aukera ematen duten egoera berriak planteatzen dira:

  • kontratuagatik edo kargu murrizketagatik astean 4 ordu edo gutxiago irakasten dituzten irakasleek;
  • akreditazio konpromisoa sinatuta eta lauhileko batez klaserik emango ez dutenek.

–         Eskolak ematen dituzten ikertzaileek irakaskuntza ahalmenaren zati proportzionala grabatu behar dute.

Bestetik, Irakasle-ikertzaileen Errektoreordeak ahoz adierazi zuen GAURek finkatzen dituela tutoretzak grabatu behar diren aste kopurua eta bakoitzak erabakitzen duela nola banatu, beti ere azken azterketaren berrikusketa egunera arte mantentzeko baldintza betez gero.

LABetik iruditzen zaigu tutoretzak arautzeko irizpide argiagoak ezartzeko aukera galdu egin dela eta tutoretza telematikoak baliabide osagarri edo alternatibo moduan gehiago aztertu behar direla.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude