Txanda kontratuaren bidezko erretiro partziala eskatzeko epe berria

Print Friendly

2016ko urriaren 25ean txanda kontratuaren bidez 2017an erretiro partziala eskatzeko deialdia argitaratu zuen UPV/EHUk. Hala ere, epe berri bat irekitzea erabaki da 2017/2018 ikasturteko lehenengo lauhilekoan erretiro partziala hartu nahi duten eta hainbat arrazoirengatik 2016ko deialdian eskatzeko aukerarik izan ez zuten pertsonei. Eskaerak aurkezteko epe berria maiatzaren 15ean amaituko da.

Betebeharrekoak:

  • 2013ko martxoaren 27an UPV/EHUn onartutako erretiro partzialeko planeko zerrendetan egotea;
  • 2017/2018 ikasturteko lehenengo lauhilekoan 61 urte beteta izatea;
  • legean ezarritako baldintzak betetzea.

61 urte betetzean erretiro partziala hartuz gero, 4 hileko ordainsaria jasoko du kalte ordainetan, irakats ahalmenaren murrizketarik eskatu ez badu.

2016koan eskatu zutenek ez dute deialdi honetan berriro eskaririk aurkeztu beharko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude