Hauteskunde sindikalak :: 2019-2023rako lan-lerroak AZPn

1. Egonkortasuna eta karrera profesionala

  • Langileon egonkortasunaren aldeko erabakiak hartzea

o   Errektore-hauteskundeetan emandako hitza bete dezatela!

o   Lege propioa aldarrikatu langileon egonkortasuna ziurtatzeko

o   EHUn emandako zerbitzuek balorazio espezifikoa eduki dezatela

o   Ekimenak bultzatu UPV/EHU zein Eusko Legebiltzarrean

  • Lan Eskaintza Publiko bermedunak

o   Estatuan sinaturiko (UGT, CCOO) akordioen ondorioz AZPkoen enplegua arriskuan jar dezaketen LEP deialdiei EZ! Eragin kaltegarriak (ERE masiboak) gainditzeko proposamenak jorratzea

o   EHUn sindikatu gehienek onartutako LEP-en inguruko oinarrizko akordioan jasotako neurriak defendatzea eta egikaritzea aurrerantzean ere (test moduko probak, %45era arteko meritoak EHUn emandako zerbitzuengatik, …)

  • Plantilla handitzea

o   Lan Postuen Zerrendatik kanpo dauden 100 kontratuak bere barnean sartzea behingoz

o   Erreferentziazko Plantilla eguneratzea, egun dauden beharrizanetara egokitzeko, beharrezko AZPko langile kopurua handituz

o   AZP/IRI ratioak Estatuko unibertsitate publikoen batez bestekoan kokatzea

o   Jardunean ez dagoen pertsonala lehen egunetik ordezkatzea

  • Karrera profesionala garatzeko neurriak bultzatzea

o   Guztiontzako (karreradun funtzionario eta laboral finkoak zein behin-behinekoak eta aldi baterakoak) eskubide gisa garatzea

o   Lekualdaketa eta barne promozio prozesuak maiztasun adostuarekin egitea. Birkokapen prozesuak adostea

o   Promozio horizontala garatzea

o   Prestakuntza eskaintza zabala, funtzionario zein lan kontratudun langileen esparruan

2. Lana eta bizitza pertsonala bateragarri egitea

  • Ikastegien Berrantolaketari buruzko Akordio Markoan jasotako konpromisoak garatzea: enplegu mailari eustea, pertsonalaren adskripzioa Campusean mantentzea…
  • Organigramak sindikatu eta Administrazioaren artean adostea
  • Egungo kontziliazio neurriak hobetzea: gurasotasun-baimena (8/12/16 asteak 9/13/18 bilakatzea), zaintza erantzunkideari bide emateko lanaldia, haurtzaindegiak eta udalekuak Campus guztietan…
  • Lanaldi-aukerak hobetzeko negoziazioak burutzea
  • Telelanerako aukerak zabalduz, beste lanaldi mota bat bezalako trataera ematea
  • Ikastegien itxiera 20:00-20:30ean, gehien jota, ezartzea
  • Udan ikastegien derrigorrezko itxialdiari EZ!

3. Negoziazio kolektibo eraginkorra

  • 2017an sindikatuen gehiengoak (UGT, Steilas, ELA) administrazioarekin erdietsitako Lan-poltsen kudeaketarako araudi berriari eta Zerbitzu Betekizunen eta Eginkizunen Esleipenen akordioei EZ!

o   Akordio horiek duten diskrezionalitate maila handia, kontraesanak eta diskriminazioa gainditzea

o   Karrera profesionala garatzeko tresnak izan daitezen egokitzea

o   Behin-behineko eta aldi baterako langileen eskubideak defendatu ditzaten sustatzea

  • Lan-poltsen kudeaketa benetan gardena izatea

4. Zerbitzu publikoen defentsa irmoa

  • Kanpoko enpresei eta azpikontratazioei ateak itxi: IKT zerbitzuan, Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuan, Mantenu Zerbitzuan…

5.Murrizketak gainditzea. Eros-ahalmena berreskuratzea

  • Eragindako eros-ahalmenaren galera (%12) berreskuratzeko egungo soldata-igoera mugatuak  gainditu KPIren gainetiko igoerak planteatuz
  • Itzarriren %3aren ekarpen osoa berreskuratzea
  • Lanpostu guztien balorazioa burutzea, EHUko Zuzendaritzak burutu nahi duen balorazio mugatua gaindituz

6. Lan Osasuna bermatzea

  • Gaixotasun, lan-istripu eta lan-baldintzek kaltetutako langileen jarraipena egitea
  • Arrisku kimiko, biologiko, ergonomiko eta psikosozialen prebentzio neurriak indarrean jarri eta egikaritzea
  • Langileok lanpostuan ditugun lan arriskuen ebaluaziorako Plana burutu eta adostutako epe zehatzen arabera betetzea
  • Lanak eragindako Aldi baterako Ezgaitasunak (altak, bajak, artatzea…), Mutuarekiko hitzarmena bertan behera utzita, Osakidetzarekin hitzartzea.
  • Bilboko esparruan Osasun Zerbitzua ezartzea
  • Ohitura eta lan-eremu osasuntsuak sustatzea