Afiliatu zaitez!

Print Friendly

Afiliazio orria bete eta gure bulegoetara bidali (emailez, postaz edo aurrez aurre):

LABen estatutuen arabera: Langile orok aukera du LABen afiliatzeko, baldin eta, oinarriak onartu, estatutuak bete, sindikatuaren organo ezberdinen erabakiak errespetatu eta kuotak ordaintzen baditu.

Nork bere afiliazioa libreki erabakitzen du, eta era berean bere lurraldean edo dagokion sektorean egin ahal izango du.

Afiliatuta dauden pertsona guztien eskubideak dira:
• Jakingarritzat jotzen diren afera guztietan informazioa jasotzea eta hitza izatea.
• Ezarritako baldintzen arabera aholku sindikala jasotzea.
• Dagozkien eremuetako eztabaidetan eta erabakietan parte hartzea.
• Biltzar Nagusietara delegatu gisa joatea eta ordezkaritza-organoak hautatzea, betiere 6 hileko antzinatasuna egiaztatzen badu.
• Antolakundearen egituretarako hautagai eta hautetsia izatea, baldin eta urtebete baino gehiagoko antzinatasuna badu eta kuoten ordainketa egunean badu.
• Sindikatuaren nazio aldizkaria jasotzea.
• Afiliazio-fitxan jasotako norberaren datuak isilpekoan babestea, eta sindikatuaren interesak ez diren zereginetarako ez erabiltzea.
• Afiliatu orok, afiliatua izateagatik dagozkion eskubideak babestu nahian, edozein interes-gatazkatan edota zehapen-prozeduratan Berme Batzordeak esku hartzeko eskatu ahal izango du, sindikatuan daukan ardura gorabehera.
• Organo eskudunek hartutako barne neurriek, erabakiek edo akordioek afiliatu bati eragiten diotenean, erabaki horien aurka ondo deritzon helegiteak eta eskaerak Berme Batzordearen aurrean aurkezteko aukera izango du afiliatuak.
• Borroka Kutxaren ekarpena eskatzea, ezarritako baldintzak betetzen baditu.

Afiliatuta dauden pertsona guztien betebeharrak dira:
• LAB sindikatuaren Estatutuak betetzea.
• Egiturek hartutako erabakiak betetzea eta errespetaraztea.
• Kuota ordaintzea, ezarritako kopuruaren eta maiztasunaren arabera.
• Hartuko diren erabakiak eta deliberamenduak isilpean gordetzea.