LABek sustatutako galderei Errektoregaiak emandako erantzunak: AZP

Print Friendly, PDF & Email

ADMINISTRAZIO ETA ZERBITZUETAKO EREMUKO LANGILEAK

1.- Behin-behineko AZPkoen egonkortasuna

Enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuak aztertzea  proposatzen duzu; aldiz, ez duzu aurreikusten behin-behineko AZP-koen egonkortasuna gauzatzeko neurririk.

Galdera:

  • Nola bermatu dezakezu bertako AZPkoei hamar urtetik gora behin-behinekotasunean aritu ondoren UPV/EHUn lanean jarraitzeko aukerak izango dituztela?

Erantzunak:

  • Lehenik eta behin, adierazi nahi dut konpromiso sendoa dudala UPV/EHUko enpleguari eusteko, bai eta langileen egonkortasunari bide emango dioten formulak bilatzeko ere.
    Jakin ahal izan dudanez, UPV/EHUk proposamena egin zuen egungo egonkortasuna zabaltzeko, Euskal Enplegu Publikoari buruzko legea tramitatzen ari zenean. Izan ere, behar beharrezkoa da lege mailan jartzea, aitortza honi arauzko babesa eskainiko bazaio.
    Lanean segituko dut ildo honetan eta proposamen hau egingo dut unibertsitateari loturiko lege proiektuen barruan eta, bereziki, Euskal Unibertsitate Sistemaren lege berrian.
    Beste alde batetik, asmoa ere badut, estatuko arau eta legeek uzten diguten heinean, lan eskaintza publikorako prozesuak deitzen jarraitzeko, ulertuta honela, lan eskaintza publikoen bidez, langileen egonkortasuna lortzen dela.

2.- Zerbitzu prekarizatuak egonkortzea

Europar Batasuneko Justizia Epaitegiak Administrazio publikoen behin behineko kontratazioa salatzen du. Zentzu honetan ezin da ezkutatu UPV/EHUn ere gehiegizko eta kasu askotan iruzurrezko behin behineko kontratazioa egon badagoela.

Galdera:

  • Programan aipatzen duzun AZPren kontratazioaren %10eko hazkunde hori ere behin behinekoa izango da? Zentzu horretan egun UPV/EHUk dituen hainbeste zerbitzu prekarizatuak noiz egonkortzeko asmoa duzue?

Erantzuna:

  • Gai honen inguruan dugun lehendabiziko helburua da egungo lanpostuen zerrendan gauzatzea, 2011/2014 unibertsitate planaren ondoriozko 100 programa kontratuak.
    Aldi berean, asmoa ere badut UPV/EHUren plantilla gehitzeko beharra agertzeko Eusko aurlaritzaren aurrean, aurre egin behar baitiegu geure zerbitzua erarik eraginkorrenaz eskaintzeko premiei. Arlo honetan, hartu beharreko neurrietako bat litzateke 2011/2014 unibertsitate planean ere aurreikusten diren plazak berreskuratzea, aurrekontu eta lege murrizketak zirela medio, baliatu ezin izan genituenak.

3.- Euskararen II. Plan Gidaria eta erabilera soziala

Programan, Euskararen II. Plan Gidaria (2013-2017) ebaluatzea eta III. Plana prestatzea jasotzen duzu ‘bikaintasuna lortzea euskararen irakaskuntzan’ helburuarekin lotuta.

Bestalde, ‘euskararen erabileraren normalizazioa lortzea unibertsitate bizitzako eremu guztietan’ erronka gisa planteatzen duzu. Helburuen artean, ‘euskaraz arreta egokia ematea publikoarekin harrema zuzena duten lanpostuetan’ eta ‘euskararen erabilera soziala sustatzea irakaskuntzako eta unibertsitate bizitzako eremuetan’ jasotzen dituzu, baina lehenenegoari dagokionez, soilik ‘AZP liberatzeko programetan lehentasuna ematea publikoarekin harreman zuzena duten loanpostuetako zerbitzua hobetzera bideratutakoei’ eta ‘hizkuntza tresnak erabil ditzaten sustatzea’ planteatzen dituzu ekintza gisa, eta bigarrenari dogokionean, kanpo ebaluaziorako prozesuen bidez euskararen erabileran eta presentzian indarguneak eta hobetu beharreko alderdiak identifikatzea lehenesten duzu.

II. Plan Gidariak, besteak beste, ‘Euskal Herriko Unibertsitatean kide guztien aukera-berdintasuna bermatzea hautatu duten erkidegoko hizkuntza ofiziala bata zein bestea izanda, administrazio publiko guztiek bezala, guk ere «Herritarrek administrazioekin dituzten harreman ahozkoetan eta idatzizkoetanbi hizkuntza ofizialak erabiltzeko aukera bermatzea» helburu izan behar dugu(la)’ jasotzen da. Horretaz gain, hainbat helburu espezifiko planteatzen dira, eremu bakoitzarekin lotuak.

Galderak:

  • Errektoregaiak badu Euskararen II. Plan Gidariak planteatzen duen gure unibertsitateko kide guztiek (AZP, IIP, ikasleak) hizkuntza ofizialak ahozko zein idatzizko harremanetan erabiltzeko aukera-berdintasuna bermatzeko asmoa?
  • Errektoregaiak badu Euskararen II. Plan Gidariak planteatzen dituen AZPko eremuarekin zehazturiko helburu espezifiko guztiak eskuratzeari eta betetzeari begirako borondatea?
  • Uste  du Errektoregaiak Programan planteaturiko ekintzekin soilik lortuko duela hori? Hala ez bada, zein neurri gehigarri proposatuko zenituzke euskararen erabilera sustatzeko eta zerbitzuak euskaraz eskainiko direla bermatzeko?
  • Ez duzu uste euskararen erabileraren inguruko sentsibilizazioa eta plana, besteak beste, behar dugunik UPV/EHUn?

Erantzunak:

  • Bai, gure asmoa da unibertsitateko kide guztiek (AZP, IIP, ikasleak) hizkuntza ofizialak ahozko zein idatzizko harremanetan erabiltzeko aukera-berdintasuna bermatzea.
  • Bai, errektoregaiak Euskararen II. Plan Gidariak planteatzen dituen AZPko eremuarekin zehazturiko helburu espezifiko guztiak eskuratzeari eta betetzeari begirako borondatea du.
  • Planteatzen ditugun ekintzak euskararen erabileraren normalizazioa gauzatzen laguntzeko oinarrizkoak dira, baina ekintza horiek ez dira nahikoa izango baldin eta formazioarekin laguntzen ez baditugu, eta unibertsitateko kide guztiok (AZP, IIP, ikasleak) euskararen erabileraren sustapenaren ardura partekatua dela ulertzen ez dugun bitartean.
  • Uste dugu 2017an lantzen hasi behar dugun Euskararen III Plan Gidarian euskararen erabileraren inguruko sentsibilizazioa bultzatzeko unibertsitate bizitzarako eremu guztietan ekintzak planteatu behar ditugula.

KLAUSTROKIDEAK

Gabi Elkoroaristizabal, Mila Amurrio, Ekai Txapartegi, Amaia Andrieu, Koldo Callado, Nerea Ezeiza, Jabi Ibarra, Oskia Agirre, Jon Ander Elorriaga eta Maite  Urtiaga.

BABESLEAK

Mila Amurrio, Koldo Callado, Amaia Andrieu, Ekai Txapartegi, Pili Aristizabal, Iñaki Marko, Laura Barrio, Fernando Bazeta, Inma Maiz, Jon Ander Elorriaga, Helena Franco, Joxi Imaz, Karmele López de Ipiña, Peio Albite, Nerea Ezeiza, Joseba Makazaga, Luixa Reizabal, Jon Iradi, Xabier Cendoya, Joserra Aihartza, Iñaki Etaio, Gabi Elkoroaristizabal, Oskia Agirre, Jabi Ibarra, Maite Urtiaga, Ibon Igartua, Kike Fernández, Deine Larrabeiti, Arantza Jauregi eta Carlos Rodríguez.