Gizarte laguntzak

Print Friendly, PDF & Email

Gizarte funtsa

Gizarte Funtsaren diru laguntzak osasun gastuetarako emango dira, betiere gastu horiek ez badituzte estaltzen bestelako sistema mutualista batzuek edo Gizarte Segurantzak.

Urtero argitaratzen da gizarte funtsaren deialdia ondorengo web orrian:

Langilearen atariaren bidez eskatu behar da: http://gestion-empleado.ehu.es/

Maileguak

Kontsumorako kredituei buruzko araudia ondorengo web orrian irakur daiteke:

Langilearen atariaren bidez eskatu behar da: http://gestion-empleado.ehu.es/

Nomina aurrerapena

Langileek badute nomina aurrerapena eskatzeko eskubidea.  Eskaera egiteko Nominak eta Gizarte segurantza atalarekin harremanetan jarri: unidad.nominas@ehu.eus

Matrikula ordaintzeko laguntza

UPV/EHUko langileek unibertsitateko matrikula ordaintzeko diru-laguntza eskatu dezakete.

Matrikula UPV/EHUko ikastegiren batean egin bada, laguntzarako eskaria ikastegiko idazkaritzan aurkeztu beharko da.

Matrikula estatuko unibertsitate publikoren batean egin bada, eskaria gerenteari zuzendu beharko zaio eta UPV/EHUko erregistroren batean aurkeztu.

Urte hasieran laguntza hau eskatzeko deialdia ondorengo orrian argitaratzen da:

Bizitza eta istripu asegurua

UPV/EHUko langile guztiek badute bizitza eta istripu asegurua kontratatuta. Ondorengo web orrialdean aseguruaren baldintzak zehazten dira:k