Urteko lanaldia eta ordutegia

Print Friendly, PDF & Email

AZPko langileen kasuan urteko lanaldia 1.592 ordukoa da. Edozein kasutan, lanaldi hori izango da Euskal Autonomia Erkidegoko eta bere erakunde autonomoetako langileen lan baldintzak arautzeko hitzarmena aplikatzetik ateratzen dena.

Urtero, azken hiruhilekoan, hurrengo urterako lan egutegia prestatuko da: -Lanaldi eta ordutegiari buruzko zirkularra-. Langileen ordezkariekin negoziatu ondoren zirkular hori gerentearen erabakiaren bidez onartuko da. Bertan, UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileen lanaldia, ordutegia, oporraldiak eta baimenak zehaztuko dira: http://www.ehu.eus/eu/web/azp/lanaldia-eta-egutegia

Irakasle eta Ikertzaileen kasuan lanaldia eta ordutegia Irakasleen Araudiaren Zirkularrean arautzen da: http://www.ehu.eus/eu/web/iip/araudia

Irakasle eta ikerlarien artean ohikoak diren ondorengo galderetan azaltzen dira lanaldia eta ordutegiaren inguruko hainbat zalantza: http://www.ehu.eus/eu/web/iip/ohizko-galderak1