Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki! Larunbatean manifestazioak

EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan greba eta mobilizazio fase batean barneratuak gaude LAB, ELA eta Steilas sindikatuak.

Larunbat honetan, maiatzak 20, familiei gure aldarrikapenekin bat egin dezaten eskatzen diegu eta parte har dezaten eguerdian hiru hiriburutan egingo diren manifestazioetan. Izan ere aspaldian pairatzen ditugun murrizketa neurriek eta lege inposizioek haien seme eta alabei zuzenki eragiten die ere.

BILBO 12:00tan Jesusen Bihotza
DONOSTIA 12:00tan Alderdi Eder
GASTEIZ 12:00tan Bilbo plaza

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, mila esker aldez aurretik.

Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki!

Irakasle-Ikertzaile ez iraukorrentzako bosturtekoak: lehengo lepotik burua

STEILASen eta LABen komunikatu bateratua

Irakasle-Ikertzaile ez finkoen bosturtekoak direla-eta, atsekabez jakin dugu EHUren Errektoretzak errekurritu egingo duela haiek ordaintzera behartzen dituen azken epaia. Gogoratu epaitegiek ebatzi dutela irakasle lankideek jasotzen duten zenbateko berbera ordaindu behar zaiela atxiki plaza okupatzen ari diren irakasle-ikertzaile ez iraunkorrei bosturteko gisa, irakasle laboralen ordainsarien dekretua aldatu beharrik gabe. Eta, ondorioz, ez ordaintzeko erabili duten aitzakiarik gabe utzi dituztela Unibertsitatea eta Jaurlaritza: dekretua aldatu beharrarena.

Jarraitu Irakasle-Ikertzaile ez iraukorrentzako bosturtekoak: lehengo lepotik burua irakurtzen

Maiatzak 1: Burujabetza osoa aldaketa sozialerako

Langileok euskal estatua

Aurtengo hau izan daiteke garai berri baten atariko Maiatzaren Lehena. Euskal Herrian eta gure mugetatik harago ematen ari diren gertakariek aukera berriak zabaltzen dituzte: Catalunyako deskonexio prozesua, gurean armagabetze prozesua, mugimendu independentista berritu eta berritzailea eraikitzeko egin den apustua, euskal sindikatuen artean elkarlana berreskuratzeko hasi dugun bidea… estatus politikoak berritzeko ekimenak martxan diren honetan, Euskal Herrian burujabetza prozesua abiatzeko baldintzak badaude. Egin beharreko bidea eta emaitzak lehiatzea dagokigu orain.

Jarraitu irakurtzen ->

Prekarietatea: Lan munduaren gaixotasuna

ELA – LAB – ESK – STEILAS – EHNE – HIRU

Aurtengo apirilaren 28an, lan segurtasuna eta osasunaren egunez, salatzen jarraitu behar dugu langile-klasearen osasuna areago okertu dela. Hego Euskal Herrian iaz 53 langile hil ziren lan istripuz. Istripu guztien kopurua %9 gehitu da 2015 urtearekiko. Lantokietan lan osasuna hondatzen ari dela diogunean istripu hilgarriak nabarmendu ohi dira. Haatik, hauek iceberg-aren tontorra besterik ez dira, lanak osasuna galtzea eragin dezakeen kasuen artean.

Jarraitu irakurtzen ->

Txostena “Prekarietateak gaixotu eta hil egiten du”

Apirilaren 28an, Bilbon 11etan Confebasken egoitzan mobilizazioa

Ikertzaileen lan-baldintzak negoziatuko dira UPV/EHUn

Gaur, martxoaren 31an, UPV/EHUko Plangintza Batzordean Irakasle-ikertzaileen arloko Errektoreordeak sindikatuoi informatu digu formazioko ikertzaileen kolektiboaren egoera tratatzeko negoziazio mahaia deituko duela apirilaren bigarren hamabostaldian. LABek eskatu zuenetik, otsailaren 17tik alegia, denbora gehiegi pasa bada ere, poztekoa da kolektibo prekarizatu honen lan-baldintzak negoziatzeko aukera irekitzea.

Jarraitu Ikertzaileen lan-baldintzak negoziatuko dira UPV/EHUn irakurtzen

Enplegu publikoa egonkortzeko aurrekontuak aldarrikatuko ditugu bihar Gasteizen Legebiltzarraren aurrean

Eusko Jaurlaritzak prestatutako aurrekontuek ez diote enplegu publikoaren arazo larriari heltzen, eta lan baldintzen eta zerbitzuen kalitatearentzat beste atzerapauso bat adierazten dute. Izan ere, ez dute jasotzen 20.000 lanpostu egonkortzeko, erosahalmena berreskuratzeko, administrazioak euskalduntzeko edota aukera berdintasun plan eraginkorrak garatzeko diru-sail egokirik. Bide horretatik hain zuzen, arreta ratioek, itxaron zerrendek eta zerbitzu publikoen kalitatea orokorrean gainbehera doaz.  Jarraitu Enplegu publikoa egonkortzeko aurrekontuak aldarrikatuko ditugu bihar Gasteizen Legebiltzarraren aurrean irakurtzen