2016-2017ko EPEren Oinarrien aurkako helegitea atzera bota du EAEko Epaitegi Nagusiak

Uztailaren 17ko datarekin EAEko Epaitegi Nagusiak emandako epaiak atzera bota egin du USO sindikatuaren afiliatu batek bultzatu duen apelazio-helegitea 2016-2017ko Administrazio eta Zerbitzuetako lan kontratudunen Enplegu Publikoaren Eskaintzaren Oinarrien aurka.

Apelazio-helegitea EPEaren Oinarriek berdintasun printzipioa urratzen zutela erabili da argudio nagusi gisa, ezen emandako zerbitzuen eta gainontzeko merituen arteko aldea gehiegizkoa dagoelakoan lehenen alde.

Epaitegian LAB pertsonatu egin zen Oinarrien legaltasuna defendatuz, ezen 3/2004ko Euskal unibertsitate sistemaren Legearen 4. Xedapen iragankorrean oinarrituta baitaude administrazio publikoetan emandako zerbitzuei ematen zaien puntuazioa, UPV/EHUn emandakoak lehenetsiz.

Epaiak, bere aldetik, alegatutakoa ez dela frogatzen, antzinekotasuna ez dela baloratzen meritu bakarra aipatzen du eta, batez ere emandako zerbitzuei 3/2004ko Legean oinarrituta dagoela agerian jartzen du, honakoa esanez, hitzez hitz: “Esa alegación no da razón, siquiera sucinta, de por qué la puntuación otorgada a los méritos de los aspirantes en la fase de concurso (…), coloca a quienes lo acrediten en una posición tan ventajosa respecto a los otros aspirantes, atendida su relación con la puntuación máxima alcanzable (de 20 puntos) en la fase de oposición, que los segundos no puedan concurrir en el proceso selectivo en condiciones de igualdad con los primeros en aras de la valoración de sus respectivos méritos y capacidades”.

Hori gutxi ez balitz, epaiak gogorartzen du honakoa: “El escrito de demanda considera desproporcionado el peso otorgado a los méritos de los aspirantes sustentados en su antigüedad (en cualquier Administración Pública, no solo en la demandada) sin tener en cuenta que no es solo ese el mérito valorable (hasta el máximo de 9 puntos) y sin ponderar la relación entre esa puntuación y la máxima alcanzable en la fase de oposición. Más aun, estando esa relación ente las puntuaciones máximas alcanzables en ambas dentro del límite del 45 por 100 establecido por la Disposición transitoria 4ª de la Ley 3/2004 del sistema universitario, el defecto argumental de la demanda adquiere mayor relevancia, al otorgar dicha disposición plena cobertura a la valoración de los méritos, entre ellos, el de prestación de servicios para la UPV”. Akats bat zeina, epaiaren arabera, “se extiende también a la argumentación sobre el contenido esencial del derecho fundamental invocado”.

Horregatik guztiagatik Epaitegi Nagusiak ez du ontzat jotzen apelazio-helegitea.

Orain, helegitea aurkeztu duen USO sindikatuaren afiliatuak aukera du kasazio-helegitea aurkezteko Epaitegi Gorenean. Aurkeztu ezean, prozedura bukatutzat emango litzateke.

LABek bere poztasuna azaldu nahi du epai honen aurrean, azken batean, AZPko lan-kontratudunen 2016-2017ko EPE-ren prozesu luzean defendatu duguna berresten baitu, eta bai helegitea aurkeztu duen sindikatuak eta EPE hauen aurka azaldu diren gainontzekoenak funtsik gabekoak direla argi geratu baita.