LABek Kontsolidatutako lanpostuen igoera bultzatzen jarraitzen du
Gaur, abenduaren 20an, Gobernu Kontseiluan IRIentzako 2018ko Lan Eskaintza Publikoaren onartu da. Aurreko urteetan bezala, birjartze–tasa % 100a izango da, eta orotara 140 lanpostu eskainiko dira. Horietako % 91,43, hau da 128, gaur behin-behinekoak direnak egonkortzera zuzenduta daude, gehienak agregatu kategorian (92). Egonkortzea helburu duten lanpostuez gainera, beste 12 sortuko dira: 7 titular plaza agregatu figuratik eta 5 irakasle oso. Azkenik, 22 katedra sortuko dira barne promozioz beteko direnak (birjartze–tasa kontsumitzen ez dute).
Lehenengo proposamen batean, zuzendaritzatik hainbat katedra sortzea aurreikusten zen, barne-promozioaren bidez ateratakoei gehituko litzaizkiekeenak, alegia. LABek proposatu zuen bezala, ordea, lanpostu horiek agregatu kategorian eskainiko dira, eta, beraz, egonkortzeko zain dauden irakasleen zerrenda arintzeko erabiliko dira.
Aipatzekoa da, gainera, oraingo honetan, Ikertzaile Egonkorra izateko ez dela derrigorrez Ramon y Cajal izan behar –orain arte gertatzen zen bezala–, baina I3 akreditazioa eskatzen jarraituko da, beraz, praktikan, ia egoera berean gaude.
Honako taula honetan ikus daiteke azken urteotan LEPak izan duen bilakaera:
LABetik positibotzat jotzen dugu egonkortuko diren irakasle-ikertzaileen portzentajea handitu izana (ia % 91,43), baina gogoratu behar dugu birjartze–tasak mugatu egiten duela, figura iraunkorretarako akreditatuta dauden 200 irakasle baino gehiagoren lanpostua egonkortzea. Era berean, ikertzaileei dagokienez, “Ramón y Cajal” delakoei erreserbatu beharreko plazak beste motako ikertzaileei partzialki ireki bazaie ere behin I3 akreditazioa eskuratuta, praktikan akreditazio hau lortzeko bideak RyC–tik pasa behar du. LABek ez du bat egiten exijentzia horrekin, gainera horietako plaza asko bete gabe geratzen direla jakinda. Hori dela eta, hurrengo LEPetan egonkortzea oraindik handiagoa izatearen alde borroka egingo dugu, bai eta ikertzaile guztiek ibilbide akademikoan aurrera egiteko eta irudi iraunkorretara igarotzeko eskubidea izan dezaten.
Bestalde, gogoratzen dizuegu “Irakasle agregatua, doktore kontratatua edo titularra izateko akreditazioa duten irakasle atxikien eta postu hutsak betetzen ari diren lan kontratudun bitarteko irakasleen zerrenda” hemen argitaratu dela. Gogoan izan Irakasle bakoitzaren puntuak kalkulatzeko honako irizpide hauek erabili direla (2017-12-31 datan): agregaturako/titularrerako akreditazioa lortu zenetik urte bakoitzeko puntu 1, eta irakasle atxiki bezala egondako urte bakoitzeko 0,5 puntu. Komenigarria da zerrendak dakarren puntuazioa ondo ote dagoen begiratzea, eta akatsik sumatuz gero, jakinarazi Irakasle eta Ikertzaileen arloko errektoreordetzari (vrprofesorado@ehu.eus) –eta guri nahi izanez gero– akatsa zuzen dezan.
Web orri berean erretiroen kontura 2017tik aurrera sortzeko katedradun/oso plazen zerrenda dago, UIB–ren aldeko txostena izan dutenak, lehentasunaren arabera. Baita ere titularrerako akreditazioa duten agregatuen/doktore ikertzaile iraunkorren zerrenda.