Aurreproiektuaren euskarazko bertsioan 2 urteko egonaldia ezinbestekotzat hartzen da (“doktorego osteko bi urteko prestakuntza-aldia irakaslearen jakintza-eremuko nazioarteko ikerketa-zentro prestigiotsu batean”) eta gaztelaniazko bertsioan 4 urtetako egonaldiak (“periodo posdoctoral de formación de dos años tras una estancia de otros dos en un centro de investigación o universidad de prestigio internacional en su campo”).
Disfuntzio horrez gain, eta egonaldiak zein luzapen izan behar dutenaren eztabaidan sartu gabe, egonaldiak finantzatuko direla aipatzen da aurreproiektuan: “Unibertsitateen arloko sail eskudunak behar diren gastuak ordaintzeko laguntzak emango ditu irakasle eta ikertzaileek nazioarteko zentro edo unibertsitate prestigiotsuetan egonaldiak egin ditzaten”.
Sortzen diren argitu gabeko zalantzak ugari dira: egonaldi guztiak finantzatuko dira? Zein kontzeptu sartuko dira laguntza horietan? Joan-etorriak, ostatua, mantenua eta egonaldiari lotutako beste ekidinezinezko gastuak? Egonaldi horiek suposatuko duten diru-kopuru altua jakinda eta IRI moduan egonkortzeko ezinbestekoak izango direla jakinda, Eusko Jaurlaritzatik heltzen den ekarpen arruntean sartuko dira? Irakasleen egonaldiak direla eta irakaskuntza hori emateko ordezko irakasleen kostuak EHUrako aurrekontuetan isla izango du?