LAB EHU-(r)en bidalketa guztiak

LAB, STEILAS, ELA eta CGT-LKN sindikatuok gaur hasi gara EHUk pairatzen duen azpifinantzaketa salatzeko mobilizazio kanpaina

LAB, STEILAS, ELA eta CGT-LKN sindikatuok gaur hasi gara EHUk pairatzen duen azpifinantzaketa salatzeko eta unibertsitate publikorako baliabide gehiago eskatzeko mobilizazio kanpaina. Leioako campusean lehenengo lanuztea egin dugu jarraipen zabalarekin eta kontzentratu gara Mikel Laboa plazan.

Jarraitu LAB, STEILAS, ELA eta CGT-LKN sindikatuok gaur hasi gara EHUk pairatzen duen azpifinantzaketa salatzeko mobilizazio kanpaina irakurtzen

Lanean ere askatasunez bizi gaitezen, indarkeria matxistak ikusgarri egin!

Prebentziorako, formakuntza eta informazioa funtsezkoak dira!

LAB sindikatuak ibilbide luzea du lan arloan ematen diren indarkeria matxisten aurkako borrokan eta salaketan. Konpromiso horretatik, urteak daramatzagu salatzen indarkeria hau —egiturazkoa, sistemikoa eta gure bizitzako eremu guztietan presente dagoena— lantokietatik ere borrokatu behar dela.

EHUn ere, ez dugu soilik salatutako kasuetan jarduteko jarraibideak ematen dituzten protokoloak eskatzen; neurri horiek benetan martxan jartzea ere eskatzen dugu, bereziki PREBENTZIORAKO helburuarekin. Hau da, informazio-, sentsibilizazio- eta prestakuntza-neurriak sustatzea, ez soilik protokoloen existentzia ezagutarazteko, baizik eta indarkeria matxisten aurkako jarrerak eta portaerak eraldatzeko eta egunerokoan lantokietan gertatzen diren indarkeria mota horiek detektatu eta desagerrarazteko.

Jarraitu Lanean ere askatasunez bizi gaitezen, indarkeria matxistak ikusgarri egin! irakurtzen

Lanuzteak eta elkarretaratzeak abenduaren 1. astean EHUrako beharrezko finantzaketa aldarrikatzeko

Ostiralean prentsaurrekoa egin genuen LAB, STEILAS, ELA eta CGT-LKN sindikatuok hurrengo asterako EHUko lanuzteak eta elkarretaratzeak iragartzeko. Hemen daukazu prentsaurrekoan irakurritako testua, non ekimenaren arrazoiak eta nondik norakoak azaltzen diren.
Ekimen honen bitartez pauso bat gehiago ematen dugu EHUrako beharrezko finantzaketa exijitzeko eta EHUko langile guztiok era aktiboan aldarrikapen honetan parte hartzea bultzatzeko.

EHUko azpifinantzaketa guztion arazoa delako, hurrengo astean EHUko langile guztiok lanuzteetara!

Eusko Jaurlaritza: bermatu beharrezko finantzaketa unibertsitate publikoari!
Errektoretza taldea: irmo defendatu EHU!

Murrizketen aurkako mobilizazioak: Urriaren 14an  hasitako dinamikari urriaren 20an emango diogu jarraipena

EHUko langileen jubilazio akordioak deuseztatzearen aurka mobilizatuko gara urriaren 20ko Gobernu Kontseiluaren aurrean

Iragarri bezala LABek mobilizazioak burutu zituen pasa den ostiralean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan enplegu publiko duina aldarrikatuz, langile publikoen eros-ahalmena bermatzeko esigituz eta akordio arrotzak salatuz. EHUko langileok ere parte hartu genuen mobilizazio horietan, azkenaldian EHUk bere langilegoari inposatu nahi dizkion murrizketak salatzeko.  Urriaren 14koa murrizketa hauen inguruan LABek abiatuko duen mobilizazio kanpainaren abiapuntua baino ez zen izan.

Jarraitu Murrizketen aurkako mobilizazioak: Urriaren 14an  hasitako dinamikari urriaren 20an emango diogu jarraipena irakurtzen

IRIen prekarizazio eta diskriminazioaren aurkako kontzentrazioa Leioan

Irakasle-ikertzaileen kontzentrazioa Leioan EHUn prekarizazioa eta diskriminazioa salatzeko.

Joan den abenduaren 14an Leioako Campusean kontzentratu ginen irakasle eta ikertzaileen kolektibo zabal batzuen egoera larriak salatzeko eta horren aurrean LABek aldarrikatzen dituen 7 neurriak errektoretza taldeari eskatzeko. EHUko irakasle eta ikertzaileek, lanpostu egonkor eta duin bat lortzeko, trabaz eta injustiziaz beteriko bide bat igaro behar dute. Bada garaia egoera hori aldatzeko!

Jarraitu IRIen prekarizazio eta diskriminazioaren aurkako kontzentrazioa Leioan irakurtzen

LABek 2018/2019/2020ko Lan Eskaintza Publikoen Negoziazio Batzordetik alde egin du gaur

UPV/EHUko LAB sindikatuak 2018/2019/2020ko Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen (AZP) Lan Eskaintza Publikoen oinarri orokorrak negoziatzeko gaur goizean bildu den Batzordetik alde egin du, unibertsitateko Zuzendaritzak LABek egindako proposamenak kontuan ez hartzeko hartutako erabakiaren aurreko protesta gisa.

Aurrekoari gehitu behar zaio pixka bat lehenago Lan Kontratudun AZPkoen Negoziazio-Batzordean Gerentziak 2016/2017ko Lan Eskaintza Publikoaren inguruan aurkeztu duen lanpostuen esleipena egiteko behin betiko proposamenean, aurreko astean aurkeztutakoarekin alderatuta zenbait aldaketa negoziatu gabe. LABek esleipenak egiteko zein irizpide ari den erabiltzen argitzea eskatu eta 2016an adostutakoa ez denez betetzen ari, berriro negoziatu beharra aldarrikatu du.

Jarraitu LABek 2018/2019/2020ko Lan Eskaintza Publikoen Negoziazio Batzordetik alde egin du gaur irakurtzen

EHUko Zuzendaritzak ez du onartu LABek kontziliazioari eta jardunaldiari buruz egindako ekarpenik

Atzo goizean bildu zen AZPko Negoziazio Batzordea UPV/EHUko Administrazioak urriaren 1etik abenduaren 31ra bitartean proposatu dituen “ez-ohiko kontziliazio neurriak” eztabaidatzeko. Zoritxarrez, Administrazioak erakutsi zuen jarrera itxiak horren inguruko akordioa galarazi zuen. Jarrera itxi horren erakusle dira, esaterako, aldaketa formal pare bat baino ez onartzea, edota LABek egindako 22 proposamenetatik batere onartu nahi ez izatea.

LABen ustez unibertsitateko Administrazioak mahai gainean jarritako proposamenak Gerenteari dagozkion eskumenak baino ez ditu biltzen, hots, urtero argitaratzen den lanaldi, lanorduen kontrol, opor eta baimenak zehazten dituen Gerentearen zirkularrean biltzen diren horien egokitzapen bat baino ez izan da aurkeztu dutena (beraz, sindikatuekiko akordiorik behar ez duena) eta, ondorioz, horietatik kanpoko proposamenik ez zegoela negoziagai adierazi dugu.

Aurrekariak

Gogoratuko denez, Covid-19aren pandemian zehar EHUko zuzendaritzak hainbat ebazpen argitaratu ditu langileen ordezkariekin kontsultatu eta, are larriagoa dena, negoziatu gabe. LABek egindako salaketek EHUko Administrazioa langileen ordezkariak informatzera eta beharrezkoak diren gaietan negoziatzera eraman du.

Ekainean izandako lanaldiaren eta kontziliazio neurrien inguruko negoziazioetan, LABek hiru puntu aldarrikatu zituen: Lehenik eta behin, akordioa (2020ko ekainaren 17koa) aldi baterakoa (irailera arte) izatea, eta hurrengo ikasturteari buruzkoa akordio hori sinatutakoan negoziatzen hastea; bigarrenik, telelanean jarduteko eskubidea aitortzea, batez ere kontziliatu beharra zuten eta kalteberak diren langileei; eta hirugarrenik, lanaldiaren adaptazioa edota murrizketak izateko eskubidea aitortzea, azken hauen kasuan soldata-murrizketak laburturiko jardunari proportzionalak ez izatea eskatzen genuelarik.

Akordio hori, LABen aldarrikapen guztiak asetzen ez bazituen ere, zenbait eskubide aitortu zizkien unibertsitateko AZPko langileei (ez guztiei) aldi zehatz batetarako. Gainera, unibertsitateko Zuzendaritzak bere konpromisoa agertu zuen kontziliazioa eta telelana arautzeko negoziazioak irekitzeko AZP eta IRI kolektiboetan. Konpromiso hau, aitzitik, ez du bete Administrazioak, datarik ezta proposamenik ere ez dagoela gai horietaz edota lan osasunekoetaz hitz egiten hasteko.

Administrazioak hartutako konpromisoa betetzeko zai

Oraingoan, berriro ere, Administrazioak negoziatu daitezkeen gaiak mugatu ditu momentuko bere interesen arabera, eta sindikatuok aurkeztutako bestelako gai mamitsu eta orokorragoak baztertu ditu, eztabaidatzeko aukera eman gabe.

Ildo horretan, bai lanaldiaren banaketa bai AZPren osasuna babestea Gerentziaren eskumenak dira, eta, ondorioz, Errektoretza Taldearen aukera ezin hobea da komunikabideetan adierazten duena benetako konpromisoa dela erakusteko eta pandemian zehar gure osasuna bermatzeko neurriei lehentasuna emateko.

LABek langile guztien eskubideak defendatzen jarraituko du, eta negoziatzeko eta adosteko prest dago. Aurkeztu ditugun proposamenak oinarri izan daitezke AZPren eskubideak bateratzea ahalbidetuko duen akordio baterako, besteak beste, osasuna babestea eta UPV/EHUk eskaintzen duen zerbitzu publikoa.