Behin betiko egonkortasuna lortzeko aukera
LABek argi du 2016ko 44 lanpostura mugaturiko Lan Eskaintza Publiko (LEP) hau ez dela nahikoa UPV/EHUn Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalak (AZP) bizi duen prekarietatea gainditzeko baina hala ere ezin dugu aukera hau alperrik galtzen utzi, alegia ez LEPa egin gabe utzi ezta alferrikako bideetan murgildu.
LABek 2006an sinatu zuen Egonkortasun Akordioari esker zerbitzu harremana (kontratua edo izendapena) AZP askorentzat hirugarren LEPa burutu arte bermatzen da, aldi berean UPV/EHUn emandako zerbitzuak oposaketa-lehiaketa sarbide sisteman %45 arte baloratuak izango direnaren ziurtasuna dute AZP behin behineko guztiak eta indarrean dugun adosturiko lanpoltsa sistema onesten da. Aipatzekoa da akordio honek, Euskal Unibertsitate Sistemaren Legearen 4. aldi baterako xedapenaren oinarri legala duela eta sendotasun maila altua beraz.
Horregatik unibertsitateko zuzendaritzak lehiaketa hutsezko sarbide sistema erabiliko zuela Maiatzaren 17an iragarri zuenean, aldez aurretik hiru berme hauek ezinbestekotzat jo zituen LABek:
- Egun indarrean dagoen 2006ko Egonkortasunaren Akordioaren iraupena bermatze aldera, aurtengo balizko deialdiak inolako kalterik egingo ez dionaren erabateko segurtasun juridikoa, alegia inork kalterik ez duela izango, hain zuen ere, akordioak jasotzen dituen hiru alorretan.
- Berdintasun printzipioa oinarri, lehiaketa hutsezko sarbide berbera, aurtengo LEPera aurkeztu ahalko direnen egoera berberean izan daitezkeenentzako ere erabiliko denaren bermea ezinbestekoa da. Aldi berean, behin betikotasuna lortu ahal izateko beste sarbideak egokiagoak balira, UPV/EHUko sindikatuekin adosturikoa aplikagarria izango denaren konpromisoa.
- Aurtengo LEPrako aurreikusi ziren lanpostu/plaza eta oinarriak berriro negoziatu eta adostu.
Behin betikotasuna lortzeko beste bide batzuk egon badaude baina dugun legediarekin , lehiaketa hutsezko Lan eskaintza Publiko bat argitaratzea, gainditu beharreko oztopo legalak gaindiezinak bihur litezkeen eta ondorio kaltegarriak ez ezik konponezinezkoak ere izan zitezkeen.
Testuinguru honetan UPV/EHUko zuzendaritzak ezin izan du aipatu bermerik eman eta inor kaltetuta gerta ez zedin azken hilabeteotan jorraturiko oposaketa-lehiaketa bidezko sarbide proposamenari heldu dio berriro ere ekainaren 3ko mahai negoziatzailean.
Ildo honetatik, eta helburua behin betikotasuna izanik, bi aspektu zehaztu beharko dira hilabete honetan iragarri diren negoziazioetan LEPa deitzeaz gain eskaintza publikoa babestuko lukeen akordioa ere beharrezkoa da, merituen balorazioa, egin beharreko hautaprobak gaindigarriak izatea eta epaimahaien egokitasuna zehaztu lukeena hain zuzen ere.
Edozein kasutan eta hasieran adierazi dugunez egun jasaten ari garen behin behinekotasun tasak (%82tik gora AZP laboralean eta %52tik gora AZP funtzionarioetan) era esanguratsuan murriztu ahal izateko UPV/EHUk egonkortasun zabal berri bat jorratu beharko du halabeharrez enplegu publikoan iragartzen ari diren murrizketak ekidin nahi baditu.