Behin behineko irakasle-ikertzaileentzako benetako seiurtekoak exijitzen ditugu

Sorpresaz ikusi dugu Unibertsitateak, bere kabuz, biharko Gobernu Kontseilura eramango duela Unibasqekin sinatu nahi duen hitzarmena behin behineko irakasle-ikertzaileei ikerkuntzako merituak ebaluatu ahal izateko. LAB aspalditik ari da kolektibo honentzako seiurtekoak eskatzeko eskubidea aldarrikatzen. Alde horretatik, berri ona izan da, baina ekimen honek kezkak ere sortu dizkigu.diskriminaziorik ezBatetik, seiurtekoek karrera akademikoan garrantzi handia dute, baina badira ere diru-osagarriak. Aldiz, Unibertsitateak sinatu nahi duen hitzarmenean diru-osagarri izaera ez zaie aitortzen.
Bestetik, ikuspuntu akademikotik, ez dira izango benetako seiurtekoak, IKERTRAMOAK baizik, garai bateko sasi-seiurtekoen parekoak. Alde horretatik, esplizituki esaten da hitzarmen honetatik eratorritako IKERTRAMOAK ez direla automatikoki seiurteko bihurtuko irakasle hauek finkoak bihurtzean, berriro ere eskatu beharko dituztela, nahiz eta Unibasqeko ebaluazio batzordeek IKERTRAMOAK ebaluatzerakoan  CNEAIren irizpide berak jarraitu.
Azkenik, IKERTRAMOEK ondorio ekonomikorik ez badituzte ere, hauek eskatzeko tasa bat ordaindu behar zaio Unibasqi, irakasle-ikertzaile iraunkorrek seiurtekoak eskatzen dituztenean ordaintzen ez duten tasa.
Europako zuzentarauetan oinarrituta behin behineko pertsonalaren aldeko sententziak egon diren garai honetan, bosturtekoena kasu, ezin da ulertu irakasle-ikertzaile hauek berriro ere diskriminatzea. Horregatik, behin behineko irakaslegoari  pertsonal laboral finkoaren prozedura bera aplikatzea eskatzen du LABek. Ondorioz, IKERTRAMO hauek seiurtekoekin homologatzea eta eragin ekonomikoa izatea exijitzen dugu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude