Irakasle Agregatu, Irakasle Titular, Irakasle Oso eta Katedradunentzako 2022ko UPV/EHUko Enplegu Publikorako Eskaintza (EPE) onartu zen pasa den maiatzaren 24ko Gobernu Kontseiluan.
197 plaza aterako dira guztira txanda librean:
- Irakasle agregatuak (% 83): 164 plaza (134 Atxiki plazetatik eta klinikoetatik, eta 30 plaza I3 akreditazioa dutenentzat)
- Unibertsitateko titularrak (% 10): 20 plaza (Atxiki plazetatik 14, Agregatu plazetatik 5, Ikerlari Iraunkor plazetatik 1)
- Ikertzaile iraunkorrentzat (% 0): 0 plaza
- Irakasle osoak (% 7): 13 plaza
Bestalde 20 katedra aterako dituzte barne promoziorako.
Aurtengo birjartze tasa iaz bezala % 120ekoa da, berriro salatu behar dugu muga honek unibertsitateko aldi baterako irakasle-ikertzaileen lanpostuak egonkortzea modu onartezinean atzeratzea dakarrela.
Gogoan izan UPV/EHU-ko web-ean kontsulta dezakezuela zure puntuazioa ongi dagoen, eta akatsen bat egotekotan ahalik eta azkarren jakinarazi gestion.vicer.pdi@ehu.eus helbidera idatziz. Puntuazioa 2022-04-30 itxiera data arteko datuen arabera kalkulatu da: 0,5 puntu atxiki plaza batean igarotako urte bakoitzeko eta 1 puntu akreditaturik egondako urte bakoitzeko.
Beste alde batetik, I3a akreditazioa daukatenentzako agregatu plaza berrien sorrerari dagokionez (ikertzaile plaza iraunkorrak sortzeko legez erreserbatutako plazen %15etik betetzen ez direnak lehenengo aldiz txanda librera pasatzeko aukera irekita), momentu honetatik argi utzi nahi dugu euskara profila izan behar dutela, gainontzeko agregatu/titular plaza berriak bezala. Paperean, behintzat, elebiduna den unibertsitate batean, non, hala ere, irakasgai asko (haien artean graduko derrigorrezko irakasgai batzuk ere) oraindik euskaldundu gabe dauden, iraunkorrak izatera deituta dauden irakasle plaza berriak (izan atxiki plazak ala zuzen sortzeko agregatu/titular plazak) euskara profilarekin atera behar dira. Gainontzeko irakasleei euskara trebakuntza eskatu zaien moduan, gai honetan LABetik ez dugu atzerapausorik onartuko.
Web orri berean 2022tik aurrera sortzeko katedradun/oso plazen zerrenda dago, UIB-ren aldeko txostena izan dutenak, lehentasunaren arabera. Baita titularrerako akreditazioa duten agregatuen/doktore ikertzaile iraunkorren zerrenda ere, antzinatasuna eta akreditazio dataren arabera ordenatuta.
Bestalde, LABek eskatzen du ikerketa-irakasle irudira akreditatuta dauden ikertzaile iraunkorrei promozionatzeko aukera irekitzea eta katedradun/irakasle oso izateko zain daudenen zerrendan integratzeko irizpideak ezartzea.
LABek langile guztien eskubideak defendatzeko lan egiten jarraituko du, ahultasun egoeran daudenengan arreta berezia jarriz.
Azpiko taulan dituzue Enplegu Publikoaren Eskaintzen (EPE) datu historikoen konparaketa.
Erantzun bat “EHUko Gobernu Kontseiluak 2022ko irakasle-ikertzaileen enplegu publikoaren eskaintza onartu du” bidalketan
Iruzkinak itxiak daude.