EHUrako neurriko finantzaketa, euskal gizarteak behar du eta

Mila Amurrio eta Dorleta Guzmán

 LABen Sail Sindikala UPV/EHUn

Eusko Jaurlaritzak 2020ko aurrekontuak onartzeari begirako elkarrizketak hasi omen ditu alderdi politiko guztiekin. Aurrekontu horietan, UPV/EHUk hurrengo urtean jasoko duen diru-ekarpena zehaztuko da. Esleituko zaizkion partida horiek baldintzatuko dute unibertsitate publikoak nola egingo dien aurre dituen erronkei.

Finantzaketak eragin zuzena izango du kalitateko ikerketan, irakaskuntzan, transferentzian edota gizarteak eskatzen dituen berdintasun- eta elkartasun- politiketan. Eta, noski, langileen (ez)egonkortasunean eta, oro har, lan baldintzetan ere. Eusko Jaurlaritzak 2020ko aurrekontuak onartzeari begirako elkarrizketak hasi omen ditu alderdi politiko guztiekin. Aurrekontu horietan, UPV/EHUk hurrengo urtean jasoko duen diru-ekarpena zehaztuko da. Esleituko zaizkion partida horiek baldintzatuko dute unibertsitate publikoak nola egingo dien aurre dituen erronkei. Finantzaketak eragin zuzena izango du kalitateko ikerketan, irakaskuntzan, transferentzian edota gizarteak eskatzen dituen berdintasun- eta elkartasun- politiketan. Eta, noski, langileen (ez)egonkortasunean eta, oro har, lan baldintzetan ere.

Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) biztanleko errenta Estatuarena baino % 22 altuagoa da ikerketa batzuen arabera, eta hori ongizatearen adierazle garrantzitsuenetakotzat hartu izan ohi da. Baina horrezaz gainera, herri baten garapena neurtzeko beste adierazle bat dugu hezkuntzan inbertitzen dena, eta horren barruan, unibertsitatera bideraturiko gastua. Eustatek eskainitako datuen arabera, Jaurlaritzak unibertsitate publikoari bideraturiko diru-kopurua EAEko Barne Produktu Gordinaren % 0,43 inguru izan da 2015-17 urteetan. EUA, European University Association izenekoak argitaraturiko txostenaren arabera, portzentaje hori oso urruti dago Finlandiak, Norvegiak, Suediak edo Frantziak epealdi berean zuzendutako BPGren %1-1,2tik; are gehiago, txosten horretan Jaurlaritzaren inbertsioaren azpitik lau estatu baino ez ditugu topatzen: Irlanda, Luxenburgo, Portugal eta Grezia. Espainiar estatuaren inbertsioa bera ere Jaurlaritzaren inbertsioaren gainetik dago, BPGren %0,66 da eta. Jaurlaritzak, gainera, BPGren %1,82 bideratu zuen 2016an I+Gri, azken lau urtetan portzentajea 0,21 puntu jaitsiz.

Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzak 2018 urtean 143 € biztanleko zuzendu zituen unibertsitate publikoa sostengatzeko finantzazio arruntaren bitartez (310,4 millones). Hots, gobernuak berak onartutako Euskal Unibertsitate Planean jasotakoa baino 10,4 miloi gutxiago. Ez du ematen, beraz, Jaurlaritzaren inbertsioa nahikoa denik euskal gizarteak eskatzen duen kalitateko zerbitzua bermatzeko; are gutxiago, kontuan hartzen badugu unibertsitate publikoa bakarra dela ahalbidetzen duena herritar guztion goiko hezkuntzarako sarbidea edozein errenta-maila izanda. 

EHUk dituen erronkei aurre egiteko baliabide nahikoak bermatzen ez badira, nekez izango dugu Euskal Herriak behar duen unibertsitate publikoa, Europako herri garatuenetako mailakoa alegia. Eta bitartekoez ari garenean, eraikin, azpiegitura, tresneria eta funts-hornidura egokiez ari gara, noski, baina ez soilik. Ikerketa, irakaskuntza, berrikuntza, transferentzia, ikasleentzako arreta… eta beste hainbat zerbitzu eskaintzeko langileak behar dira. Eta hauetako askoren artean, behin behinekotasuna, diskriminazioa eta soldata txikiak instalatu dira gaitz endemiko gisa. Egoera hauei heltzeko borondate politikoa eta tamainako inbertsioa beharrezkoak dira, hartu beharreko neurriak aplika daitezen: urteetan zehar behin-behinean jarduten ari diren langileentzako egonkortasun-neurriak, soldatak duintzea eta parekatzea…, besteak beste.

Nazioartekotzea edo bikaintasuna behin eta berriz goraipatzen badira ere, Europako herrialde aurreratuenen inbertsioari hurbildu ordez, Eusko Jaurlaritzak unibertsitate pribatuei alfonbra gorria jartzen die, ordaindu ahal dutenentzako eskaintza handitzeko edozein proiekturi argi berdea emanez, horren lekuko izanik Bilboko Zorrozaurren kokatu nahi diren egitasmoak edo EHUren Medikuntza eta Erizaintza Fakultate berria atzeratzen ari den bitartean Deustuk iragarri duen Medikuntza Fakultate pribatuari erraztasun guztiak eskainiz.

Beraz, EAEko aurrekontuak eztabaidatuko diren datozen hilabeteetan, UPV/EHU bere eginkizunen mailan egon dadin, alderdi politikoek eta Jaurlaritzak oso kontuan izan beharko lukete ezin dela zikoitz jokatzen jarraitu berarekin eta beharrezko finantzazioa bermatu beharko litzaiokeela unibertsitate publikoari, ranking akademikoetan ez ezik ongizatearen adierazleetan ere euskal gizartea goreneko lekuetan egon dadila nahi bada, behintzat. En vez de acercarnos a la inversión de los pueblos más desarrollados de Europa, el Gobierno Vasco pone la alfombra roja a las universidades privadas.