EHUko AZPren egonkortasuna arriskuan

Euskal Enplegu Publikoaren Legea
Ez du ahalbidetzen egonkortasuna zabaltzea eta 2006an sinatutakoa arriskuan jartzen du

Eusko Jaurlaritzak aurkeztu berri duen Euskal Enplegu Publikoaren Legearen (EEPL) azken zirriborroak atzerapausoa suposatzen du UPV/EHUren behin-behineko AZPren egonkortasunean.
Aurreproiektuak jasotzen dituen ondoko xedapenak bereziki adierazgarriak dira:
‘Disposición Transitoria Decimoctava.- Acceso a la condición de personal funcionario de carrera o laboral fijo del personal de administración y servicios de la Universidad del País Vasco.
De manera transitoria, el acceso a la condición de funcionario de carrera o laboral fijo del personal de administración y servicios de la Universidad del País Vasco, se llevará a efecto conforme a las previsiones contenidas en las Disposiciones Transitorias Cuarta y Quinta de la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco, incluida la referencia a la valoración de los servicios prestados en la Universidad del País Vasco con una puntuación máxima del 45 por 100 del total correspondiente a la fase de oposición.’
‘DISPOSICIÓN DEROGATORIA
Disposición Derogatoria Única.
Queda derogada la Ley 6/1989, de 6 de julio, de la Función Pública Vasca así como cualquier otra disposición de igual o inferior rango que se oponga a lo establecido en la presente Ley.’
Konstituzio-iragazkia honezkero gainditua duen Euskal Unibertsitate Sistemaren Legean dagoen 4. Xedapen iragankorra bertan behera uzteak eta berriaren –hamazortzigarrena- proposamenak, zeinak ez duen ahalbidetzen 2006ko egonkortasuna zabaltzea, egun dugun babes legala arriskuan jartzea suposatzen du.
Beste aldetik, zirriborroan jasotzen diren Lan Eskaintza Publikoei buruzko proposamenak ezer ezean geratuko dira, ezen Estatuaren oinarrizko legislazioak (Aurrekontuen Legea, besteak beste) bere gauzatzea galaraziko bailuke. Edozein kasutan, enpleguaren finkapenari buruzko proposamenak oposizio aldia mantentzen du. Eta UPV/EHUko egonkortasun akordiarekiko bateragarritasuna konpontzeke geratuko litzateke.
Pertsonalaren egonkortasunari buruzko akordio berria lehentasunezko helburua da EHUn berriro indartu den behin-behinekotasunarekin eteteko. Horrexegatik aurreproiektu hau aukera ezin hobea zen hemen bizi eta lan egiten dugun langileon eskaerei bertatik konponbideak eskaintzeko.
Konponbiderik ez EHUko AZPrentzat
Eusko Jaurlaritzak, horrenbeste aldarrikatzen omen dituen eskuduntzak albo batera utzita, langileoi huts egin digu beste behin ere. Aurreproiektuaren zirriborroa segidismo ariketa bat baino ez da, berezko konponbideak planteatzen ez dituen proposamena eta euskal enplegu publikoa estatuko legeen esanetara jartzen duena. Bere lanketa, gainera, baztertzailea izan da eta EHUk berak eskatu behar izan du bere parte hartzea proiektuaren idazketa lanak azken astinduak ematen zebiltzatenean.
EHUk, Eusko Jaurlaritzak AZPrentzako konponbideak artikulatzeko erakutsitako ezgaitasunaren aurrean, unibertsitate-autonomia baliatu behar du bere langilegoaren eskubideak eta itxaropenak bermatzeko. 2007an erakutsi zen bezala, posible da Lan Eskaintza Publikoaren deialdiak marko legala eta EHUko AZPren lan-itxaropenak uztartzea. LAB-ek Errektoreari exigitzen dio gure Estatutu, negoziazio kolektibo eta aurrkontuen bidez, honez gero lan-kontratudun finkoa edo karreradun funtzionarioa izan beharko litzatekeen pertsonalari enplegua berma diezaion.
Bilera bihar Lakuan
2014ko irailean LAB aurreproiektoa sindikatuei aurkeztu zitzaien mahai orokorretik altxatu zen –Andrés Zearreta Funtzio Publikoaren Kontseilariordeak zuen negoziatzeko borondate eza egiaztatutakoan-. Aurreko martxoak 5, ostegunez, arduradun hori berrori, bertaratzeko asmoa zuen sindikaturen batek eskatuta, bertan behera utzi zuen aurreikusita zegoen bilera eta biharko egunera –martxoak 10- pasatu zuen. LABek, administrazioaren benetako negoziazio borondate ezaren eta eduki hutsalaren aurrean, mobilizazio eta protesta deialdia burutuko du egun horretan. Bilera horretara UGT, CCOO eta aurreko bileratik alde egin zuen ELA sindikatuek bertaratuko direla berretsi dute.
Aurreproiektuaren tramitazioa, erretiratua ez bada, Eusko Legebiltzarrera ekainean helduko da, ziurrenik. LABek ez du utziko mahai orokorra erabiltzen euskal funtzio publikoa defendatzen ez duen ezta administrazio publikoen beharrak biltzen ez dituen zirriborroa legitimatzeko. Milaka langile publikoren enpleguaren etorkizuna jokoan dago.