Irakasle egonkorren kontratu-luzapena

2023ko abuztuaren 31ra arte kontratua luzatu zaie 3/2004ko Unibertsitateen Legearen arabera EHUn irakasle lankide edo behin behineko gisa kontratatutako –eta egonkortasuna onartuta duten- irakasleei. Kontratuen amaieraren geroratze berria Euskal Autonomia Erkidegoko 2020. urteko Aurrekontu Orokorretako 13/2019 Legearen 13. Xedapen gehigarrian jasotzen da.

EHUko irakasle eta ikertzaile egonkorrentzako 40/2008ko Dekretuan aurreikusitako hasierako lau urteko epea luzatzen joan izan da Jaurlaritzaren aurrekontu orokorretan. Izan ere, UPV/EHU eta sindikatuen arteko irakasle egonkorren kontratuak egokitzeari buruzko 2010eko akordioaren arabera, doktoregoa eta akreditazioa lortu ahala, irakasle horiek okupatzen dituzten lanpostuetan jarraituko dute irakasle agregatu moduan.

Zalantzarik izanez gero jarri LABekin kontaktuan.