LABek kalitateko zerbitzu publikoen eta lan baldintza duinen aldeko mobilazazioa egingo du bihar, maiatzak 7, osteguna, Bilbon, goizeko 10:45ean Plaza Eliptikotik hasita EAJ/PNVren egoitza nagusi Sabin Etxeraino egingo dena.
Enplegua
Langileok eta jendarteak kalitateko zerbitzu publikoak behar eta nahi ditugu. Nahiko langile egoteak eta lan baldintzak kalitatekoak izateak eragin zuzena dute.
Murrizketak ezartzen dituzten alderdiek eskubideak negozio bezala ikusten dute. Lan baldintzak kaskartu, enplegua suntsitu eta kudeaketa publikoa mespresatzen dute zerbitzu publikoak priatizatzeko.
Eremu soziosanitarioan, osasunean, ikastetxeetan… arreta ratioak benetako beharretara egokitu behar dira, enplegua sortzeko.
Zorra itzuli
2010etik zerbitzu publikoetan egindako murrizketa gehienak Madrilen agindu dira. Horrela, adiskideen zorrak ordaintzeaz gain sektore publikoa suntsitzeko estrategian sakontzeko aukera probestu egin dute.
PNV, PSE, PSN eta UPN bereziki, estrategia horrekin bat etorri eta erabaki propioak ere gehitu izan dituzte: soldataren %5aren murrizketa eta hurrengo izozeketak, lanaldiak luzatzea, 35 orduko lanastea kolokan, gasixotasun osagarriak kendu… Madrilek agindu eta Lakuak eta Iruñeak ezarri eta osatu.
Berton erabaki
Madrilek oinarrizko legeen bidez inposatzen ditu neurriak. Hango negoziazio mahaian onartzen diren apurrak eta murrizketak Estatuko Aurrekontu Orokorretan jasotzen dira Gasteizko eta Iruñeko negoziazio markoak erabat mugatuz.
EAJ eta Geroa Bai oso eroso daude: bat datozen neurriak ezartzeko garaian beste aldera begiratzen dute, eta euskal sindikatuekin negoziazioa eta konfrontazioa sahiesten dute.
Kalitateko zerbitzu publikoak eta lan baldintzak
Birjartze tasen trikimailua baztertuz beharrezkoa den enplegu guztia sortzeko eta egonkortzeko planak adostu: Egonkortasunaren aitortza, estabilizazioa, birkokapenak, ordezkoen araudiak…
Egoera atzera bueltatzeko aitzakiarik ez dago. 2010eko taulak eta erosahalmena berreskuratu beharra dago, eta KPIren erreferentziari eutsi.
Zein zerbitzu publiko behar ditugun zehazteko eta adosteko, erabakigunea Euskal Herrian egon behar da, Estatu espainiarrak finkatzen eta aldtzen dituen jor arau eta legeekiko menpekotasunik gabe.