Gaur diru-kutxa publikoen kontrako eraso larria bete dute EAJ-PNV, PSE, PPCiudadanos
eta VOX alderdiek, Legebiltzarreko osoko bilkuran onartu baitute
Euneiz sortzea ahalbidetzen duen legea. Izan ere, lege honek Euneiz unibertsitate
egitasmo pribatuari finantziazio publikoa eskura jarri dio.
Kategoriaren artxiboa: Kanpoko berria
Euneiz unibertsitate elitista gelditu
(Berria 2021eko irailak 10)
Oihartzun mediatiko handirik izan ez badu ere, aurrera jarraitzen du Euneiz (European University of Gasteiz) sortzea ahalbidetuko duen legearen bideratzeak. Euneiz egitasmoa Eusteiz 2018 S.A. entitate pribatuak bultzatzen du, ENTI eta Euses hezkuntza-zentro atxiki kataluniarrek eta Baskonia eta Deportivo Alavés kirol-sozietate anonimoek sustatuta. Egitasmo hau proiektu zabalago batean kokatzen da, Innovaraba izen hotsandikoarekin uztailean aurkeztu zena. Eusko Jaurlaritzak proiektu hau, Araba Sport Capital izenburuaz, Next Generation EU funtsetarako aurkeztu du 64 milioi euro eskatuz (horietako 12,5 Euneizerako). Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak Euneiz finantzatzeko 480.000 euro bana jarriko dutela iragarri zuten. Diru publikoaren desbideratze honen propagandaren ikur nagusiak, nola ez!, honako hauek lirateke: lanpostuen sorrera (433 lanpostu, nola eta non sortuko diren zehaztu gabe) eta EAEko BPGari 12 milioi euro urtean gehituko diola. Esatera ausartu bai, baina zertan oinarritzen den ezagutarazi gabe…
EUNEIZ irabazi asmoa duen Unibertsitate pribatuari babes eta diru publikorik ez
Eusko Jaurlaritzak, 2021eko martxoaren 16ko Gobernu Kontseiluaren bileran, Teknologia Berrien, Kirolaren eta Osasunaren EUNEIZ unibertsitate pribatua sortzeko lege-proiektua onartu zuen. Haren inguruan Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean izandako agerraldietan ugariak izan dira egitasmoa kritikatu duten ahotsak, tartean EHUko errektorearena berarena eta Unibertsitateko sindikatu gehienena ere.
Jarraitu EUNEIZ irabazi asmoa duen Unibertsitate pribatuari babes eta diru publikorik ez irakurtzenOndasunak banatu, eskubideak bermatu, zerbitzu publikoak garatu!
Covid-19ak sorturiko egoerak are eta ikusgarriago egin du Euskal Herriko Karta Soziala osatzen dugun eragileok etengabe salatu dugun egiturazko krisia (ekonomikoa, soziala, ekologikoa, zaintzena…) eta egoera hobetzeko beharrezko den eraldaketa soziala. Hala, bizitza erdigunean kokatzeko beharra aldarrikatuz amaitu genuen ikasturtea, ekainaren 19an mobilizatzeko deia eginez.
Eredu sozioekonomikoa eraldatu ezean, ordea, herritarron oinarrizko eskubide sozialak daude jokoan (etxebizitza, osasungintza, hezkuntza, elikadura osasuntsua, energia… ). Era berean, kalitatezko enplegu duina aldarrikatzen dugu eta enplegua suntsitu nahiz prekarizatzeko saiakera oro salatu. Gero eta langile edota pentsionista gehiago izango dira bizitza duina bermatzeko ezintasuna dutenak, emakume edo gaztea izanagatik egoera okerrean egonik. Zerbitzu publikoei dagokienez ere, hauek garatu behar dira lehentasunez, langileon lan baldintzak hobetzen diren neurrian, zerbitzu hobea eskaintzeko baldintzak egongo direla ulertuz eta jokoan dagoena zerbitzuaren eredua bera dela, bizitza vs kapitala.
Zoritxarrez, salbuespen egoera sortu duen osasun krisiak bere horretan jarraitzen du, sistema honek dituen gabeziak gero eta modu sakonagoan agertuz eta langile zein herritar sektore zabalen bizitzak prekarizatuz. Aurretik genuenak ez zituen pertsona guztien eskubideak bermatzen eta oraingo normalitate berriak are eta gutxiago. Horregatik, “Ondasunak banatu, eskubideak bermatu, zerbitzu publikoak garatu! Lehenik bizitza!” lelopean, mobilizazio dinamika bat martxan jarri dugu. Jada hainbat mobilizazio egin ditugu eta abenduaren 13rako jarri dugu hurrengo hitzordua, eta Gasteizen, Bilbon eta Donostian manifestazio bana egingo dugu.
Indarrak batuko ditugu Lan Osasunaren Nazioarteko Egunean
Apirilaren 28an Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna da, urtero legez. COVID19aren krisiak eta ezarri diguten salbuespen egoerak baldintzatuta izango da aurtengoan. Salaketa Eguna egingo dugu, “Lan osasuna bermatu, bizitza defendtu” leloarekin, euskal gehiengo sindikala osatzen dugun sindikatuok batuta.
Jarraitu Indarrak batuko ditugu Lan Osasunaren Nazioarteko Egunean irakurtzenZALDIBAR ARGITU lanuzte deialdia
Zaldibar Argitu plataformak hiru orduko lanuzteak egitera deitu ditu herritarrak Zaldibar, Elgeta, Eibar, Mallabia eta Ermuan, ostegunean 12:00etatik 15:00etara.
Horregatik, ELA, LAB, ESK, STEILAS, HIRU eta Etxalde sindikatuek herri plataformen mobilizazioak eta lanuzterako deia babesten dugu, eta langileei dei egiten diegu martxoaren 12rako deitutako mobilizazioekin bat egitera. Mobilizazioetan parte hartzea ahalbidetzeko, lanuztea erregistratu dugu eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 15:00etara; beraz, legez mobilizatu ahal izango da.
Komunikatua:
ZaldibarEUSUPV/EHUko LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuon adierazpen bateratua garbitzaileen greba dela eta
Behean sinatzen dugun UPV/EHUko sindikatuok (langileen ordezkaritzaren %81,11 dugunok) agiri honen bidez Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak eta UPV/EHUko azpikontratatutako garbiketa enpresen langileen grebaren aurrean honakoa adierazi nahi dugu:
Jarraitu UPV/EHUko LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuon adierazpen bateratua garbitzaileen greba dela eta irakurtzenHeriotza-enpresak ez dira ongi etorriak. UPV/EHU, armagintza enpresekiko kolaborazioa eten!
Bilboko Ingeniaritza Eskolak ikasle eta graduatuentzako jardunaldi bat antolatu du San Mames estadioan. Jardunaldian ikasleek aukera izan dute enpresak ezagutzeko eta haiekin lehenengo kontaktu bat izateko. Bada, enpresen artean armagintzan aritzen direnak badaude ere. Hala, elkarretaratzea egin dugu Euskal Herriko Unibertsitateak armagintzarekin dauzkan kolaborazioak salatzeko, “UPV/EHU moztu kolaborazioa” plataformak deituta. Plataforma honen baitan dago LAB, hainbat eragilerekin batera.
Jarraitu Heriotza-enpresak ez dira ongi etorriak. UPV/EHU, armagintza enpresekiko kolaborazioa eten! irakurtzenIritzia: Arduraldi partzialeko bitarteko irakasleak
“La paradoja en la promoción del pdi novel con contratos de interinidad a jornada parcial, pero con dedicación plena a la universidad: el ejemplo de la UPV/EHU”
Eider Larrazabal Astigarraga
Enpresa Zuzenbidea saila
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea
Calidad, Docencia Universitaria y Encuestas: “Bolonia a Coste Cero” liburuan argiratatua
GARBIKETA hitzarmen duina ORAIN!
- Urriak 26, 13:30etan Mikel Laboa plazan, UPV/EHUko Leioako campusean
- Urriak 26, 9:00etan aulariopean, UPV/EHUko Donostiako campusean
Ikastetxe eta unibertsitateko garbiketa enpresen hitzarmen kolektiboa negoziatzen hasi ginenetik bi urte t’erdi igaro dira jada; eta egoerak hasieran bezain blokeatuta jarraitzen du. Ez dago hitzarmenik, eta ez dirudi hurrengo hilabetetan akordiorik lortuko denik ere. Patronalak egoera erabat blokeatuta dauka eta gainera, jarrera probokatzailea mantentzen du, bere langilegoarenganako erabateko errespetu falta erakutsiz.
Jarraitu GARBIKETA hitzarmen duina ORAIN! irakurtzen