Otsailaren 22an Generoagatiko soldata arrakalaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, LABek gizonen eta emakumeen arteko soldata arrakalaren gaineko azterketa egin du eta ondorioztatu du: kategoria berekoak diren bi lanen artean soldata arrakala %90ekoa izatera irits daiteke, eta gizonek emakumeen* ia bikoitza irabazi.
Jarraitu Lan berdinak soldata (des)berdinak irakurtzenKategoriaren artxiboa: Feminismoa
Azaroak 25 indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna – Indarkeria matxista gabeko unibertsitatea
Azaroaren 25ean, indarkeria matxista emakumeak* eta pertsona genero disidenteak zapaldurik izateko sistema heteropatriarkalaren tresna nagusienetako bat dela gogoratzeko eguna da. Gure jendartea hierarkietan eta botere harremanetan oinarritzen da. Bertan, genero desberdinkeriak emakumeon* diskriminazio eta bazterketa dakartza. Bada, lan munduan gertatzen den indarkeria matxista jendarte honen isla da, areagotzen dena, gainera, eta horregatik, LAB sindikatutik indarkeria matxistaren aurkako protokoloak tresna garrantzitsutzat jotzen ditugu lantokietan indarkeria horri aurre egiteko tresna moduan.
Jarraitu Azaroak 25 indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna – Indarkeria matxista gabeko unibertsitatea irakurtzenINDARKERIA MATXISTA IDENTIFIKATU, SALATU eta BORROKATU!

Azken datuen arabera, indarkeria matxistak gora egin du hilabete hauetan. Bizi dugun salbuespenezko egoerak argi uzten du jendarte gisa dugun askatasun-murrizketa, non argi eta garbi baiezta baitezakegu emakumeok pandemia honen ondorio zuzenenak pairatuko ditugula eta jasango ditugula. Gure bizitzaren prekarizazioa etengabea da eta egoera honetan intentsitate handiagoz gertatzen da.
Jarraitu INDARKERIA MATXISTA IDENTIFIKATU, SALATU eta BORROKATU! irakurtzenSexu heziketa gida buruzko gida Haur eta Lehen Hezkuntzako eskola komunitatearentzat

LAB Irakaskuntzatik Sexu Heziketari buruzko gida bat egin dugu Haur eta Lehen Hezkuntzako umeekin sexualitatea lantzeko. “Sexualitate askatzaileak iruten” dinamikaren barruan, eta sexu heziketa txiki txikitatik landu beharrekoa dela-eta, hezkuntzako ziklo guztietarako gida eta material zehatzak sortzea dugu helburu. Gida hau Haur eta Lehen Hezkuntzako etapak kontuan hartzen ditu, eta irakasle, hezitzaile, begirale, guraso, edo eta ikasleekin esku-hartzea duen edonori zuzenduta dago.
Informazioa hemen duzu eta gida hemen eskuratu ahal duzu.
M8: Kapitala hautsi, Bizitzari eutsi!

Gure bizitzen erasotzailea, ametsen hiltzailea, energia eta ilusioen lapurra, poztasunen erailea, miseriara eta bizi prekarietatera kondenatzailea, horixe da kapitalismo heteropatriarkala.
Gaur, Euskal Herrian, eskuineko gobernuek gure bizitzen inguruan erabakitzen dute eta, egiten dituzten politika neoliberalekin, pertsonen ongizatea ez bilatzeaz gain, gure ondoez eta premiekin egiten dute negozioa.
Jarraitu M8: Kapitala hautsi, Bizitzari eutsi! irakurtzen
Lantokietan ere autodefentsa feminista
LAB-ek elkarretaratzeak deitu ditu hiriburuetako lan-ikuskaritzen aurrean, azaroaren 25ean eguerdiko 12:00etan
Ez gara isilduko: Saretu, elkartu, salatu eta borrokatu
Hilero, astero, egunero amorru berdina. Egunero, astero, hilabetero itotzen gaituen ezinegon berdina. Lankidea, laguna, auzokidea, istorio berdinak, egoera berdinak, behin eta berriz errepikatzen den emakumeenganako* indarkeria eta jazarpena, espazio eta modu anitzetan. Begirada morboso eta mingarriak, botere harreman ikusezinak, soldata arrakala, baimen gabeko ukituak, korresponsabilitate eta kontziliazio neurri faltsuak, emakumeen* inguruko txisteak, paternalismoa, bortxaketak, prekarietatea, lan baldintza penagarriak, inposatutako zaintza lan karga bikoitzak eta hirukoitzak, gure lana gutxiestea,….
Jarraitu Lantokietan ere autodefentsa feminista irakurtzenEmakumeen* gaixotasunak ikusgarri egingo ditugu, Lan Osasunaren Nazioarteko Egunaren atarian
Apirilaren 26an mobilizatuko gara, ostiralarekin, Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Emakumeek* lanean zein maila sozialean pairatzen duten berdintasunik eza ikusgarri egitea dugu lehentasun, baita honen ondorioz emakumeek* eurek pairatzen dituzten osasun ondorioak jakitera ematea ere.
Jarraitu Emakumeen* gaixotasunak ikusgarri egingo ditugu, Lan Osasunaren Nazioarteko Egunaren atarian irakurtzenM8ko greba: Gerentziaren barne-oharra salatzen du LABek
Iragan ostiralean, martxoaren 1ean gerentziak, Martxoaren 8ko greba deialdiaren harira, langile guztiengana zabaltzeko helburuz errektoreorde, gerenteorde zein zentro eta zerbitzuetako administrazio buru eta administratzaileei helarazitako barne-oharra salatzen du LABek. Jarraitu M8ko greba: Gerentziaren barne-oharra salatzen du LABek irakurtzen

MARTXOAK 8: KAPITALA HAUTSI, BIZITZARI EUTSI!
Duela urtebete, Euskal Herriko Mugimendu Feministak grebara deitu ondoren, berton bizi garen emakumeok* kalera irten ginen eta planto egin genuen egunero eta bizitzaren arlo guztietan pairatzen dugun egiturazko bazterkeriaren aurrean. Indarkeria matxista, arrazakeria instituzionala, lan esplotazioa, zaintza erdigunean jarriko duten bizi proiektuak garatzeko ezintasuna, kontsumo basatia, heziketa diziplinatzailea, berriro ere genero rolen inposaketa… Jarraitu MARTXOAK 8: KAPITALA HAUTSI, BIZITZARI EUTSI! irakurtzen
Emakunderen egoitza okupatu dugu, soldata arrakala arazo politikoa dela salatzeko
Emakunderen egoitzan elkartu gara, Gasteizen, Gizon eta Emakumeen Soldata Berdintasunaren Aldeko Egunaren bezperan, idatzi bat erregistratzeko. Hain zuzen ere, “Soldata arrakala ez da kopuru bat, arazo politikoa da” lelopean mobilizatu gara. Ondoren, Emakunderen egoitza okupatu eta batzar bat egin dugu bertan, gure aldarrikapenak ikustarazteko: soldata arrakala sistemak erabiltzen duen tresna baita, gure lanei balioa kentzeko, lan horiek doan eskuratzeko, gutxiago ordaintzeko, jardunaldi partzialak eta aldi baterako kontratuak inposatzeko eta zaintza lanak egitera behartzeko. Era berean, Iruñean, Nafarroako Parlamentuaren aurrean egin dugu protesta. Kasu honetan, Nafarroako Berdintasunerako Institutuari zuzendu gatzaio.
Gehiago irakurri –>