Azaroaren 11n Klaustroko saioa egon zen non errektorerako bi hautagaiek beren programa aurkeztu zuten. Programaren inguruko galderak egiteko aukera baliatu genuen EHUn dauzkagun egoera eta arazo batzuen inguruan gure kezkak plazaratzeko eta errektoregaien erantzunak jasotzeko. Galdera eta erantzun guztiak Klaustroko foroan ikusgai daude.
Hauexek dira bideratu genituen galderak eta jasotako erantzunak:
Kategoriaren artxiboa: Hauteskundeak
2020ko azaroaren 12ko Klaustroan errektoregaiari LABetik sostengatutako galderak eta jasotako erantzunak
Errektore hauteskundeetan ohikoa denez, errektore izateko hautagaiak programa aurkezteko Klaustroa burutu zen azaroaren 12an. Eva Ferreira errektoregaiak bere programa aurkeztu zuen eta ondoren klaustrokideek aurkezturiko galdereei erantzun zien. Besteren artean, LABetik sostengatutako 19 galderak erantzun zituen.
Hona hemen erantzunak:
Jarraitu 2020ko azaroaren 12ko Klaustroan errektoregaiari LABetik sostengatutako galderak eta jasotako erantzunak irakurtzenIrakasle-Ikertzaileak: Hauteskunde sindikalak, Eman botua LABi!
Martxoaren 26an hauteskunde sindikalak ditugu UPV/EHUn. LABek borroka sindikala egiten du UPV/EHUn lanpostuen suntsiketaren aurka, enplegu duinaren defentsan, langileen arteko diskriminazioaren kontra eta hitzarmenak errespetatzearen eta hobetzearen alde. Langileon baldintzak hobetu ahal izateko eta UPV/EHUk behar dituen aldaketa sakonetan aurrera egiteko, ahalik eta indar gehien bildu behar dugu indar sindikal moduan. Eusko Jaurlaritzak inposatu eta Unibertsitateko zuzendaritzak betetzen duen politikaren aurrean, ezinbestekoa da LABek ordezkaritza sendoa eta zabala izatea unibertsitatean. Horretarako, lehen, orain eta gero bezala, zurekin kontatzen dugu!
Hemen duzu egin dugun lanaren emaitza, datozen urteetako ardatz nagusiak eta gure hautagaitzak.
Eman botoa LABi. Izan BideLagun!!! Egin dezagun Euskal Herriak behar duen unibertsitate publikoa
Iritzia: Emakume bat EHUko errektore
Arantza Urkaregi, Mila Amurrio, Mari Luz Esteban, Jone M. Hernandez, Iratxe Retolaza, Mertxe Larrañaga, Ane Larrinaga, Mari Jose Martinez, Estitxu Garai, Susana Andino, Oskia Agirre, Yolanda Jubeto, Aintzane Camara eta Arantza Gutierrez.
Datorren ostegunean, hilaren 24an, EHUko unibertsitariok aukera izango dugu datozen lau urteotan gure unibertsitate publikoa zuzenduko duen taldea hautatzeko. Une garrantzitsua, beraz, nahi dugun unibertsitate-ereduaz eztabaidatzeko. Zoritxarrez, hautagaitza bakarra izateak murrizten du eztabaida hori. Baina beste hautagaitza bat ez egotearen arrazoiez hausnartzeak beste artikulu baterako emango luke. Oraingo honetan, dagoen proposamenari eta berau lideratzen duen hautagaitzari buruz hausnartu nahi dugu. Jarraitu Iritzia: Emakume bat EHUko errektore irakurtzen
Errektoretzarako hauteskundeetan proiektu ezberdinen konfrontazioa eta adierazpen askatasuna nagusitu behar dira
Europako Esparruan dauden Unibertsitate Sistemek hainbat aldaketa bizi izan dituzte azken urteotan eta aldaketa horiek, batez ere, neoliberalismoa eta estatuen interesetan oinarrituak dira. Aldaketa horiek eragin zuzena izan dute Euskal Herriko Unibertsitateetan, bai Unibertsitate Publikoetan zein pribatuetan, izan ere, kasu askotan ez dira lehenetsi herri bezala ditugun erronkak. Azaroaren 7an martxan jarri zen UPV/EHUko hauteskunde kanpaina momentu aparta da errealitate honi buelta emateko proposamenak, aldarrikapenak, neurriak eta bideak eztabaidaren erdian jartzeko. Jarraitu Errektoretzarako hauteskundeetan proiektu ezberdinen konfrontazioa eta adierazpen askatasuna nagusitu behar dira irakurtzen
Sektore kritikoa klaustroan eraginkorra izango da
Atzoko klaustrorako hauteskundetako lehenengo datuen irakurketa egiten du LABek .
LAB eta STEILAS sindikatuok hiru campusetan sustatu dituzte kandidaturak IIP iraunkor ez doktore eta behin behineko IIP kolektiboetan. Behin betiko ez-doktoreen kolektiboan oraingoetan 11 klaustrokide lortuz, aurreko hauteskundeetan 8. Bestalde, behin behineko IIP (Bestelako IIP) kolektiboan, aurreko hauteskundeetan 4 klaustrokide lortu bagenituen, aurten 3. Jarraitu Sektore kritikoa klaustroan eraginkorra izango da irakurtzen
GEROAk hiru kide gehiago izango ditu klaustroan
2015eko Klaustrorako eta Campuseko Batzarretarako AZP-ren hauteskundeak
Araban lehen aldiz GEROA hautagaitzak klaustrokide 1 izango du, Gipuzkoan zituen 2ak mantentzen ditu eta Bizkaian 2 gehiago izango ditu. Jarraitu GEROAk hiru kide gehiago izango ditu klaustroan irakurtzen
UPV/EHUko LABek azken lau urteetako balantzea eta hauteskundetarako programa aurkeztu ditu
Datorren martxoaren 11n Hauteskunde Sindikalak izango ditugu UPV/EHUko Irakasle eta Ikerlari Pertsonalak (IIP) eta Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalak (AZP), ordezkaritza eta negoziazio organoak berritzeko. EAEko Gobernuak UPV/EHUren funtzio publikoa arriskuan jartzen duen testuinguru honetan, finantzaketa nahikoa ukatuz, politika propioak egiteari uko eginez, Madrilekiko bere menpekotasun interesatua agerian utziz, ezinbestekoa da LABen ordezkaritza sendoa eta zabala izatea unibertsitatean.
Boto eskaera langilegoari