Kategoriaren artxiboa: Osagarriak

Osagarrien egoera: argibide batzuk

CCOO sindikatuak abiarazitako prozesu judizialak beste urrats bat eman du, Euskadiko Epaitegi Gorenak ontzat eman baititu 2018ko protokoloa eta deialdia (2017 arteko merituak ebaluatzekoak zirenak, alegia). Honek desblokeatu du deialdi horren ebaluazioa. Horiek horrela, bi deialdiak 2018koa eta 2019koa “bizirik” daude eta egun hauetan zuetako batzuk hasi zarete jasotzen deialdi horietan egindako eskaeren ebaluazioak.

Jarraitu Osagarrien egoera: argibide batzuk irakurtzen

Osagarrien egoera argitu behar da lehenbailehen

Badirudi osagarrien iazko deialdiaren ebazpenaren gainean berriak daudela. Hala ere, deialdi horretara aurkeztutako irakasle-ikertzaileek ez dute inongo informazio ofizialik jaso eta ez dakite ea jarraitu behar duten beren eskaera berriarekin edo ez.

LAB eta Steilas sindikatuok behar-beharrezkoa jotzen dugu egoera behingoz argitzea eta eskatzen diogu Unibasqi lehenbailehen esan dezala ea 2017ko deialdiaren ebazpenak emango diren eta noiz helaraziko zaizkien irakasle-ikertzaileei.

Osagarrien 2018ko deialdia martxan, baina 2017koa airean oraindik

Martxan da azkenean 2018ko deialdia. Ez da albiste txarra, dudarik gabe, azken hilabeteotan bizi izan ditugun gora beheren ostean. Honek ahalbidetzen du aurten C osagarrien esleipena. Baina gehigarrizko osagarrien korapiloa behar bezala askatzeko eta prozedura normaltze bidean jartzeko bi auzi nagusi geratzen dira oraindik konpontzeko: 2017ko deialdia ondo ixtea eta bidean galdu dugun urtea berreskuratzea.

Jarraitu Osagarrien 2018ko deialdia martxan, baina 2017koa airean oraindik irakurtzen

2018ko osagarrien deialdia 2019ko irailean?

Atzo, irailak 28, EHUren Gobernu Kontseiluak irakasle eta ikertzaileentzako osagarri gehigarrien deialdi berria onartu zuen, hain zuzen ere, 2018 urtera bitarteko merituak ebaluatu eta esleituko dituena. Jaurlaritzak eta UPV/EHUko gobernu taldeak ez dute aintzat hartu LAB eta STEILAS sindikatuen proposamena, aurten deialdi metatu bat egite aldera, 2018 eta 2019ko deialdiak batu eta hemendik aurrera deialdien zikloa normalizatzea ahalbidetuko lukeena. Beste behin ere langileon eskubideak kolokan geratu dira Administrazioaren nagusikeria medio. Eta deialdi hau onartuta ere, oraindik ez dakigu zer gertatuko den 2017ko A eta B motako osagarriekin, ezta nola eragingo dion horrek 2018ko deialdi berrikoaren gauzatzeari ere, 2017 eskaria egin zutenen kasuan, behintzat. Gauzak gaur egun dauden moduan beste urtebete galtzeko arrisku larrian gaude CCOO.- en eta Unibasq-en arteko liskarraren ondorioz.

Jarraitu 2018ko osagarrien deialdia 2019ko irailean? irakurtzen

Osagarrien erresoluzio-epea suspenditu da: behin-betiko konponketa ezinbestekoa da

Aurreko ostiraleko Gobernu Kontseiluak 2017ko osagarri gehigarrien A, B eta UET ez-doktoreen tarteen deialdiaren erresoluzio-epearen suspentsioa erabaki zuen, berriz ere CCOO sindikatuak osagarrien protokoloari jarritako helegitearen gaineko ebazpen baten ondorioz. Iaz, antzeko egoeran, deialdia amaitutzat eman eta berria abiatu zen, protokolo berri batekin eta urte betez atzeratuta merituen balizko esleipena eta ordainketa. Eskerrak C tramuak salbatu genituela, atzerapenarekin ere, 2019ko urtarriletik aurrera ordaintzen hasi baitziren. Orain ordea, ez dago jakiterik zer gertatuko den. Baliteke Unibasqek protokoloaren kontrako ebazpenari jarritako errekurtsoa hilabete gutxitan erabakitzea. Edo gerta liteke, halaber, denboran luze jotzea eta berriz ere denborarik gabe geratzea 2017ko A, B eta UET ez doktoreen tarteak esleitzeko eta 2018ko deialdia aurten bertan egiteko, ondorioz dena beste urte betez atzeratuz, C tarteak barne.

Jarraitu Osagarrien erresoluzio-epea suspenditu da: behin-betiko konponketa ezinbestekoa da irakurtzen

Osagarrien 2017ko deialdia: A eta B tarteen ebazpena, berriro geldirik

Oso albiste txarra jaso dugu atzoko Plangintza Batzordean: Unibasq-en Zuzendariak EHUaren Errektoreari gutun bidez jakinarazi dio bertan behera gelditzen dela 2017ko A eta B tarteen ebaluazioa, CCOO sindikatuak osagarrien protokoloari jarritako helegiteen gaineko ebazpen baten eraginez.

Horiek horrela, IRI arloko Errektoreordearen ustetan oso litekeena da iaz bezala aurten ere osagarrien deialdia amaitutzat jo eta berriro deitu behar izatea, eta, ondorioz, beste urtebete gehiago galtzea.

Jarraitu Osagarrien 2017ko deialdia: A eta B tarteen ebazpena, berriro geldirik irakurtzen

Seiurtekoak: konponbideak atzeratzen eta diskriminazioa luzatzen

Aldi baterako irakasleei aitortutako seiurtekoen ordainketa desblokeatzetik gertu?
2017an, sententzia baten ondorioz, ate bat ireki zen lehenengo aldiz aldi baterako irakasleek ikerketa seiurtekoak eskatu ahal izateko. Hala ere, Unibasq-ek sententziaren oso irakurketa murriztailea egin zuen eta, ikerketa meritu nahikorik daukaten irakasle eta ikertzaile guztiei aukera hori bideratzeko baliatu ordez, bakarrik hutsik dagoen lanpostu iraunkorra betetzen zuten irakasle-ikertzaileei mugatu zuen. Modu honetan, 2017ko deialdian egoera horretan zeuden irakasle batzuei seiurtekoak aitortu zitzaizkien. Hala ere, 41/2008 dekretuan aldi baterako irakasleek jaso behar duten osagarria definituta ez egotea aitzakiatzat hartuta, oraindik ez zaie ordaintzen hasi. Urte bat baino gehiago daramate meritua aitortuta baina kobratu gabe!
Jarraitu Seiurtekoak: konponbideak atzeratzen eta diskriminazioa luzatzen irakurtzen

Seiurtekoak: deialdiak irekita jada; diskriminazioak ere irekita darrai

Seiurtekoen deialdiak irekita, eta alderdi berri batekin

Informatu berri dugunez, ikerketa seiurtekoak eskatzeko deialdiak irekita daude, bai irakasle-ikertzaile laboralentzat baita irakasle-ikertzaile funtzionarioentzat. Deialdi horietan zehazten dira alderdi ezberdinak (bete beharreko baldintzak, prozedura, irizpideak…), eskatzeko epea urtarrilaren 18a izanik.
Jarraitu Seiurtekoak: deialdiak irekita jada; diskriminazioak ere irekita darrai irakurtzen

“Berrargitaratu” da 2017ko osagarrien deialdia

Gaur, hilak 5, “berrargitaratu” da EHAAn 2017ko osagarrien deialdia, A, B eta UET ez-doktoreen tarteak esleitzeko. Hilabeteko epea dago eskaerak egiteko, bihar zenbatzen hasita, eta Unibasq-eko web-gunera jo beharko duzue horretarako. Ez ahaztu Protokolo berri bat dagoela indarrean tarte hauek ebaluatzeko, baina 2017ko “jatorrizko” deialdian eskaera egin bazenuen, aurrekoa aukeratu ahal izango duzula.
Jarraitu “Berrargitaratu” da 2017ko osagarrien deialdia irakurtzen