Kategoriaren artxiboa: Iritzia

Euneiz unibertsitate elitista gelditu

(Berria 2021eko irailak 10)

Oihartzun mediatiko handirik izan ez badu ere, aurrera jarraitzen du Euneiz (European University of Gasteiz) sortzea ahalbidetuko duen legearen bideratzeak. Euneiz egitasmoa Eusteiz 2018 S.A. entitate pribatuak bultzatzen du, ENTI eta Euses hezkuntza-zentro atxiki kataluniarrek eta Baskonia eta Deportivo Alavés kirol-sozietate anonimoek sustatuta. Egitasmo hau proiektu zabalago batean kokatzen da, Innovaraba izen hotsandikoarekin uztailean aurkeztu zena. Eusko Jaurlaritzak proiektu hau, Araba Sport Capital izenburuaz, Next Generation EU funtsetarako aurkeztu du 64 milioi euro eskatuz (horietako 12,5 Euneizerako). Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak Euneiz finantzatzeko 480.000 euro bana jarriko dutela iragarri zuten. Diru publikoaren desbideratze honen propagandaren ikur nagusiak, nola ez!, honako hauek lirateke: lanpostuen sorrera (433 lanpostu, nola eta non sortuko diren zehaztu gabe) eta EAEko BPGari 12 milioi euro urtean gehituko diola. Esatera ausartu bai, baina zertan oinarritzen den ezagutarazi gabe…

Jarraitu irakurtzen ->

Negozio-ereduko unibertsitateen aurrean, gureak publikoak

(Berria 2021eko ekainak 25)

Arantza Gutierrez Paz eta Irati Tobar Eguzkitza – LAB Irakaskuntzako kideak

Antzeko argazkiak ikusi ditugu EAEko bi hiriburutan: trajedun Juan Mari Aburto eta Gorka Urtaran alkateak irribarretsu kamerari begira, beste gizon irribarretsuei eskua estutzen, Bilbok eta Gasteizek punta-puntako unibertsitateak jasoko dituztela iragarrita. Antzeko irudia errepikatu zen Urdulizko campusaren aurkezpenean; horretan, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia zegoen irudiaren erdialdean, goi-mailako ikasketak «irauliko» dituen eredu berritzailea salduz.

Jarraitu irakurtzen ->

EHU eta PCR testak: eman ta zabal zazu?

Aukera ezin hobea galdu da unibertsitate publikoak jendartearen premiazko beharrei erantzuteko, hainbestetan errepikatzen den gizartearen zerbitzuan egotearen izaera erakusteko eta EHUko ikertzaileek egiten duten lana nabarmentzeko.

Covid-19 pandemiagatik alarma estatua ezarri eta egun gutxitara EHUko ikertzaile talde batek, beste ikerketa-zentro batzuetako ikertzaileekin batera, prozedura berri bat garatu zuten PCR testak egin ahal izateko. Denbora errekorrean garatzea lortu zuten, lan-ordu asko sartuz eta auzolanean antolatuta. Apirilaren 8an EHUko Campusa aldizkarian iragarri zenez, prozedura honen berariazkotasuna % 100koa da eta sentsibilitatea %92koa. Gainera, erabiltzen diren kit komertzialak baino askoz merkeagoa da, test bakoitzak 15 bat euroko kostua izanda. Aste bat beranduago EHUk jaso zuen test horiek egiteko Carlos III Osasun Institutuaren baliozkotasuna. Ikertzaileen arabera, prozedura berri honi esker, EHUk eguneko 500-1000 test egin ahal izango luke eta, PCRak egiteko ekipoak dauzkaten EAEko laborategi guztiak koordinatuta, eguneko 10.000 test egitea posiblea izango litzateke.

Jarraitu EHU eta PCR testak: eman ta zabal zazu? irakurtzen

EHUrako neurriko finantzaketa, euskal gizarteak behar du eta

Mila Amurrio eta Dorleta Guzmán

 LABen Sail Sindikala UPV/EHUn

Eusko Jaurlaritzak 2020ko aurrekontuak onartzeari begirako elkarrizketak hasi omen ditu alderdi politiko guztiekin. Aurrekontu horietan, UPV/EHUk hurrengo urtean jasoko duen diru-ekarpena zehaztuko da. Esleituko zaizkion partida horiek baldintzatuko dute unibertsitate publikoak nola egingo dien aurre dituen erronkei.

Jarraitu EHUrako neurriko finantzaketa, euskal gizarteak behar du eta irakurtzen

Krisialdia, aurrekontuak eta unibertsitate publikoa

Jose Mari Zendoia Sainz eta Maite Urtiaga Arregi
LABeko sail sindikala UPV/EHUn
Hezkuntza sailburuaren esanetan, ez da errealista UPV/EHUk Jaurlaritzari eskatzea krisiaren aurreko diru ekarpen berbera. Zergatik? Errealitatearen aurkako fikzioa dirudi hamarkada batean unibertsitate publikoari egiten zaion ekarpena ia %8 gutxitu izanak, Jaurlaritzaren aurrekontu osoa %14 baino gehiago handitu den bitartean. Jarraitu irakurtzen ->

Ikasleen eskubideak bermatzea ez da "diru-xahutzea"

2001ean matrikulatu zen lehenengoz UPV/EHUn hezkuntza premia berezia zuen ikasle bat. Oraindik gogoan dugu zer nolako kudeaketak egin behar izan genituen ikasle horrek, aukera berdintasuna ardatz, Unibertsitatean ikasteko eskubidea izan zezan. Batxilergoko ikasketetan bermatua izan zuen laguntza, unibertsitatean ere izan zezan hezkuntza-laguntzarako espezialista bat kontratatu zen.
Ordutik gaur egun arte, desgaitasunak eta hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen kopurua asko hazi da, 309 ikaslera iritsi da UPV/EHUren II. Inklusio Planean (2012-2017) jasotako datuen arabera. Hala ere, UPV/EHU-k eskaintzen dien zerbitzua salagarria da.
Jarraitu Ikasleen eskubideak bermatzea ez da "diru-xahutzea" irakurtzen

Oinarrizko eskubide eta bermeen defentsan: Goardia Zibila unibertsitatetik at!

Polizia operazio batekin esnatu ginen beste behin atzo. Oraingoan, Goardia Zibilak UPV/EHUko hiru ikasle atxilotu ditu eta Letren, Farmazia eta Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateetako ikasle gelak miatu ditu, hainbat material eramanez (ordenagailuak, kartelak, dokumentuak…). Jarraitu Oinarrizko eskubide eta bermeen defentsan: Goardia Zibila unibertsitatetik at! irakurtzen

Iritzia :: Elkartasuna Kataluniako erreferendumarekiko

Mila Amurrio, Helena Franco, Pedro Ibarra, Petxo Idoiaga, Ane Larrinaga, Iñaki Lasagabaster, Francisco Letamendia eta Ramón Zallo UPV/EHUko irakasleek eta Garbiñe Aranburu (LAB),  Biktor Galarza (Hiru), Alazne Intxauspe (Etxalde), Txiki Muñoz (ELA), Txejo Ortega (Esk) eta  Ana Pérez (Steilas) sindikatuetako ordezkariek sinatzen dute.
Euskal gehiengo sindikalaren ordezkariek eta unibertsitateko irakasle-talde batek manifestu bat sinatzeko deia egin dugu http://www.activism.com plataforman, urriaren 1eko Kataluniako erreferendumarekiko elkartasuna adierazteko, U-1ekin BAT lelopean (Elkartasuna Kataluniako erreferendumarekiko/ Apoyo al referéndum de Catalunya).
Manifestuan adierazi dugu erakunde katalan hautatuek legitimitate demokratikoa dutela Kataluniako herriak erabaki dezan, berariazko erabakiaren bidez, «Katalunia errepublika moduan Estatu independentea izatea» nahi duen ala ez. Demokrazia batean herriaren norakoa herri burujabearen esku uztea bezalako une gorenik ez da, eta eliteen jokoa eteten da erabaki popularraren aldiari lotzean. Aurrekari hurbilak ditugu Quebec eta Eskoziako galdeketak. Jarraitu Iritzia :: Elkartasuna Kataluniako erreferendumarekiko irakurtzen