Kategoriaren artxiboa: Jatorria

Telelanaren aurrean LAB sindikatuaren jarrera

Azken bi hamarkadetan, baliabide teknologikoen aurrerapen eta zabalkundearekin, eta batez ere, azken urte hauetan, Covid-19aren eraginez, lan jarduna modu ez presentzialean betetzeko aukera baliatzen duten langileen kopurua nabarmen hazi da. Hazkunde hau, ordea, ez da toki guztietan berdin eman. Estatu espainiarra Europar Batasunaren batez bestekoaren azpitik dago, eta EAE honen batez bestekoaren azpitik.

Eta EHUn? Bada, koronabirusaren etxeratze eta murrizketak pasata dauden garaiotan, ez da gehiegizkoa esatea, gurean, telelana langile oso gutxiren eskuetan dagoen aukera dela: TEKAZEL kolektibo osoko 1.900dik gorako langileetatik, 2023.urtean, soilik 55 langile inguruk izan dute aukera hau.

Jarraitu Telelanaren aurrean LAB sindikatuaren jarrera irakurtzen

EHUren prekarizazioa salatu eta ordezkoentzako baldintza duinak eskatu ditugu

Ikasturte hasierako ekitaldiaren egunean elkarretaratzea egin dugu Arabako Letren Fakultatearen aurrean, 180 langile inguru bertaratu garelarik. Aldebakarrez erabakitako ordezko irakasleen politika berriak are murrizketa gehiago dakartzanez, aurrerantzean ere mobilizazioekin jarraitzeko asmo irmoa agertu dugu.

LAB, Steilas, CCOO eta ELA sindikation komunikatua:

LAB, STEILAS, CCOO eta ELA sindikatuok deitutako KONTZENTRAZIOA

EHUko langileen prekarizazioari ez!

UPV/EHUk ikasturteari hasiera emateko ekitaldian LAB, STEILAS, CCOO eta ELA sindikatuok kontzentrazioa antolatu dugu, EHUn dauden prekarizazio eta diskriminazio egoerak salatzeko, baita EHUrako finantziazio nahikoa eskatzeko ere. EHUko irakasle-ikertzaile kolektiboko langile askoren lan egoerak kritikoak dira. TEKAZEL arloko langileen prekarietate maila ere, izugarria da. LAB, STEILAS, CCOO eta ELA sindikatuok zuzendaritza taldeari eta Eusko Jaurlaritzako arduradunei egoera onartezin horiek aldatzeko neurriak har ditzaten eskatuko diegu.

Jarraitu LAB, STEILAS, CCOO eta ELA sindikatuok deitutako KONTZENTRAZIOA irakurtzen

Finkotasunaren aldeko epaia, barne promozioa, zerbitzu betekizun eta eginkizunen esleipenak

LABek UPV/EHUko aldi baterako AZP baten finkotasunaren aldeko epaia lortu du.

Ekainaren 13an, asteartean, argitaratutako epai batek arrazoia eman dio finkotasun-demanda jarri zuen aldi baterako langile bati.

Epai horrek berretsi egiten du LABen sail sindikalaren planteamendua, sindikatuak uste baitu Iceta legeak eta UPV/EHUn, Steilas , UGT, ELA,CCOO eta CGT sindikatuek sinatutako 2019-2022ko LEP-een gutxienekoen akordioak ez dituztela aitortzen aldi baterako langileen eskubideak, eta, zehazki, egonkortasunari dagozkionak.

Jarraitu Finkotasunaren aldeko epaia, barne promozioa, zerbitzu betekizun eta eginkizunen esleipenak irakurtzen

LOSU eta ordezko irakasleak: prekaritatea handitzeko benetako arriskua

LOSUren aplikazioak ondorio sakonak izango ditu EHUn. Hurrengo hilabete eta urteetan aldaketa garrantzitsuak gauzatuko dira hainbat arauditan, eta EHUko antolaketan, gobernantzan eta langileon lan-baldintzetan islada izango dute. LABetik jarraipen estua egin genion LOSUren garapenari eta orain buru-belarri ari gara LOSUren inplementazioaren jarraipenean. Izan ere, alderdi garrantzitsu asko definitu behar dira eta mehatxu argi batzuk daude. Haien artean, ordezkapenak egingo dituzten irakasleen lan-baldintzak eta soldatak.

Jarraitu LOSU eta ordezko irakasleak: prekaritatea handitzeko benetako arriskua irakurtzen

Beste Euskal Herri bat, ‘beste mundu bat’ aldarrikatuko dugu Maiatzaren Lehenean

Bizi dugun krisia egiturazkoa da eta langileen bizimodua zaildu baino ez du egiten, kapitalak aberastasuna metatzen jarraitzen duen bitartean. Hori guztia dela eta, LAB Euskal Herri osoan zehar zortzi mobilizazio egingo ditu Maiatzaren Lehenean, erantzuleak seinalatu eta errotiko aldaketaren beharra plazaratzeko asmoz. Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorrak eta Maider Jauregi komunikazio arduradunak aurkeztu dute sindikatuaren aurtengo irakurketa eta irudia.

Hego Euskal Herriko egoera sozioekonomikoaren azterketa kaleratu du berriki sindikatuari lotutako Ipar Hegoa fundazioak, Ikusmiran txostenaren 13. zenbakia. Azterketa horrek, Maiatzaren Lehenean kaleak betetzeko arrazoiak indartu egiten ditu.

Jarraitu Beste Euskal Herri bat, ‘beste mundu bat’ aldarrikatuko dugu Maiatzaren Lehenean irakurtzen

LABek doktoretza aurreko ikertzaileen soldata hobetzeko akordioa sinatu du baina borrokak eta negoziazioak aurrera darraite

Aurreko komunikatu batean plazaratu genuen negoziazio prozesuan ikertzaileen soldatak duintze bidean zenbait hobekuntza egitera konprometitu zela Errektoretza, 2021eko abenduko akordioa oinarritzat hartuta. Doktoretza aurreko ikertzaileei dagozkien konpromisoak akordio batean gauzatu dira LABetik eskatu dugun gisara, eta sinadura gauzatu da gaur. Akordioak sindikatuen aldeko gehiengo (%59a) izan du, LABez gain Steilasek ere sinatu baitu. Akordioa EHUko aurrekontuen onarpenaren aurretik egin denez soldata igoera aurten aplikatuko da 2023ko urtarriletik atzera eraginez. Maiatzean izatea espero da.

Jarraitu LABek doktoretza aurreko ikertzaileen soldata hobetzeko akordioa sinatu du baina borrokak eta negoziazioak aurrera darraite irakurtzen

Hau da momentua ikertzaileen lan-baldintzak lortzeko! Administrazioak hartutako konpromisoak

Gezur, demagogia eta interes partidistak giroa lokazten ari diren hauteskunde sindikalen aurreko garai honetan, LABek langileen aldeko negoziazioa aldarrikatzen du. EHUren azken aldebakarreko erabakien aurrean, erretiroaren akordioak puskatzea esaterako, LABek jarrera argia du: alde batetik kalean eta epaitegietan salatu du erabaki hau; eta bestetik ikertzaileen prekarizazioaren bezalako gaiak bertan behera ez geratzeko negoziazio prozesuekin jarraitzeko erabaki irmoa hartu du. Hau zen momentua ikertzaileentzako soldaten hobekuntzak lotzeko, 2023ko EHUko aurrekontuak egiten ari direnean, bestela ez zen aukerarik izango aurten hobekuntzarik izateko. Harritzen gaitu interes elektoralengatik sindikatu batzuek honen aurka egitea. Minoria batek ezin du betatu horrelako langileentzako hobekuntzak.

Jarraitu Hau da momentua ikertzaileen lan-baldintzak lortzeko! Administrazioak hartutako konpromisoak irakurtzen

Seiurtekoak: Eusko Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratu gara aldi baterako irakasle-ikertzaileen kontrako diskriminazioa bukatzeko exijitzeko

2023ko urtarrilaren 11n Eusko Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratzea burutu dugu Eusko Jaurlaritzak gai honetan daukan erantzukizuna salatzeko.

Abenduan bidali genizuen komunikatuan alderdi batzuk aipatzen genituen; besteak beste:

Jarraitu Seiurtekoak: Eusko Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratu gara aldi baterako irakasle-ikertzaileen kontrako diskriminazioa bukatzeko exijitzeko irakurtzen