Kategoriaren artxiboa: Bestelakoak

Ondasunak banatu, eskubideak bermatu, zerbitzu publikoak garatu!

Covid-19ak sorturiko egoerak are eta ikusgarriago egin du Euskal Herriko Karta Soziala osatzen dugun eragileok etengabe salatu dugun egiturazko krisia (ekonomikoa, soziala, ekologikoa, zaintzena…) eta egoera hobetzeko beharrezko den eraldaketa soziala. Hala, bizitza erdigunean kokatzeko beharra aldarrikatuz amaitu genuen ikasturtea, ekainaren 19an mobilizatzeko deia eginez.

Eredu sozioekonomikoa eraldatu ezean, ordea, herritarron oinarrizko eskubide sozialak daude jokoan (etxebizitza, osasungintza, hezkuntza, elikadura osasuntsua, energia… ). Era berean, kalitatezko enplegu duina aldarrikatzen dugu eta enplegua suntsitu nahiz prekarizatzeko saiakera oro salatu. Gero eta langile edota pentsionista gehiago izango dira bizitza duina bermatzeko ezintasuna dutenak, emakume edo gaztea izanagatik egoera okerrean egonik. Zerbitzu publikoei dagokienez ere, hauek garatu behar dira lehentasunez, langileon lan baldintzak hobetzen diren neurrian, zerbitzu hobea eskaintzeko baldintzak egongo direla ulertuz eta jokoan dagoena zerbitzuaren eredua bera dela, bizitza vs kapitala.

Zoritxarrez, salbuespen egoera sortu duen osasun krisiak bere horretan jarraitzen du, sistema honek dituen gabeziak gero eta modu sakonagoan agertuz eta langile zein herritar sektore zabalen bizitzak prekarizatuz. Aurretik genuenak ez zituen pertsona guztien eskubideak bermatzen eta oraingo normalitate berriak are eta gutxiago. Horregatik, “Ondasunak banatu, eskubideak bermatu, zerbitzu publikoak garatu! Lehenik bizitza!” lelopean, mobilizazio dinamika bat martxan jarri dugu. Jada hainbat mobilizazio egin ditugu eta abenduaren 13rako jarri dugu hurrengo hitzordua, eta Gasteizen, Bilbon eta Donostian manifestazio bana egingo dugu.

Indarrak batuko ditugu Lan Osasunaren Nazioarteko Egunean

Apirilaren 28an Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna da, urtero legez. COVID19aren krisiak eta ezarri diguten salbuespen egoerak baldintzatuta izango da aurtengoan. Salaketa Eguna egingo dugu, “Lan osasuna bermatu, bizitza defendtu” leloarekin, euskal gehiengo sindikala osatzen dugun sindikatuok batuta.

Jarraitu Indarrak batuko ditugu Lan Osasunaren Nazioarteko Egunean irakurtzen

ZALDIBAR ARGITU lanuzte deialdia

Zaldibar Argitu plataformak hiru orduko lanuzteak egitera deitu ditu herritarrak Zaldibar, Elgeta, Eibar, Mallabia eta Ermuan, ostegunean 12:00etatik 15:00etara.

Horregatik, ELA, LAB, ESK, STEILAS, HIRU eta Etxalde sindikatuek herri plataformen mobilizazioak eta lanuzterako deia babesten dugu, eta langileei dei egiten diegu martxoaren 12rako deitutako mobilizazioekin bat egitera. Mobilizazioetan parte hartzea ahalbidetzeko, lanuztea erregistratu dugu eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 15:00etara; beraz, legez mobilizatu ahal izango da.

Komunikatua:

ZaldibarEUS

UPV/EHUko LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuon adierazpen bateratua garbitzaileen greba dela eta

Behean sinatzen dugun UPV/EHUko sindikatuok (langileen ordezkaritzaren %81,11 dugunok) agiri honen bidez Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak eta UPV/EHUko azpikontratatutako garbiketa enpresen langileen grebaren aurrean honakoa adierazi nahi dugu:

Jarraitu UPV/EHUko LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuon adierazpen bateratua garbitzaileen greba dela eta irakurtzen

Heriotza-enpresak ez dira ongi etorriak. UPV/EHU, armagintza enpresekiko kolaborazioa eten!

Bilboko Ingeniaritza Eskolak ikasle eta graduatuentzako jardunaldi bat antolatu du San Mames estadioan. Jardunaldian ikasleek aukera izan dute enpresak ezagutzeko eta haiekin lehenengo kontaktu bat izateko. Bada, enpresen artean armagintzan aritzen direnak badaude ere. Hala, elkarretaratzea egin dugu Euskal Herriko Unibertsitateak armagintzarekin dauzkan kolaborazioak salatzeko, “UPV/EHU moztu kolaborazioa” plataformak deituta. Plataforma honen baitan dago LAB, hainbat eragilerekin batera.

Jarraitu Heriotza-enpresak ez dira ongi etorriak. UPV/EHU, armagintza enpresekiko kolaborazioa eten! irakurtzen

GARBIKETA hitzarmen duina ORAIN!

Kontzentrazioak:

  • Urriak 26, 13:30etan Mikel Laboa plazan, UPV/EHUko Leioako campusean
  • Urriak 26, 9:00etan aulariopean, UPV/EHUko Donostiako campusean

Ikastetxe eta unibertsitateko garbiketa enpresen hitzarmen kolektiboa negoziatzen hasi ginenetik bi urte t’erdi igaro dira jada; eta egoerak hasieran bezain blokeatuta jarraitzen du. Ez dago hitzarmenik, eta ez dirudi hurrengo hilabetetan akordiorik lortuko denik ere. Patronalak egoera erabat blokeatuta dauka eta gainera, jarrera probokatzailea mantentzen du, bere langilegoarenganako erabateko errespetu falta erakutsiz.
Jarraitu GARBIKETA hitzarmen duina ORAIN! irakurtzen

Iritzia: Emakume bat EHUko errektore

Arantza Urkaregi, Mila Amurrio, Mari Luz Esteban, Jone M. Hernandez, Iratxe Retolaza, Mertxe Larrañaga, Ane Larrinaga, Mari Jose Martinez, Estitxu Garai, Susana Andino, Oskia Agirre, Yolanda Jubeto, Aintzane Camara eta Arantza Gutierrez.
Datorren ostegunean, hilaren 24an, EHUko unibertsitariok aukera izango dugu datozen lau urteotan gure unibertsitate publikoa zuzenduko duen taldea hautatzeko. Une garrantzitsua, beraz, nahi dugun unibertsitate-ereduaz eztabaidatzeko. Zoritxarrez, hautagaitza bakarra izateak murrizten du eztabaida hori. Baina beste hautagaitza bat ez egotearen arrazoiez hausnartzeak beste artikulu baterako emango luke. Oraingo honetan, dagoen proposamenari eta berau lideratzen duen hautagaitzari buruz hausnartu nahi dugu. Jarraitu Iritzia: Emakume bat EHUko errektore irakurtzen

UPV/EHU: Euskal Herrirako Unibertsitatea, gure hautua

Sinatzaileak: Mila Amurrio, Amaia Andrieu, Iñaki Antiguedad, Angel Bidaurrazaga, Arantza Diaz de Ilarraza; Gabi Elkoroaristizabal; Xabier Isasi; Iratxe Retolaza; Maite Urtiaga eta Iñaki Zabaleta Urkiola
UPV/EHUn, gainerako Europako Unibertsitateetan bezala, aldaketa sakonak gertatu dira Bolonia Prozesuak eta Lisboako Estrategiak ezarritako konpromisoak inplementatzean. Bi prozesu horiek, neoliberalismoak eta Estatuek bultzaturik, unibertsitatea ezagutza gizartearen erdigunean kokatu dute,  ordena ekonomiko globalari begira. Azken urteotan, mundu mailako erreferentziazko Unibertsitate ugariren jardunean auzi ekonomiko eta sozialen arteko oreka jokoak gertatu dira, eta horren ondorioz, unibertsitatearen aldaketaren gaineko eztabaida ireki da, baita gure artean ere: nortzuen/zeren zerbitzura egongo da XXI. mendeko unibertsitatea? Jarraitu UPV/EHU: Euskal Herrirako Unibertsitatea, gure hautua irakurtzen