Kategoriaren artxiboa: LAB Sindikatua

EAJ eta PSN interpelatuko ditugu martxoaren 8an, zaintzaren sektoreetako langileen lan baldintzen defentsan

Martxoaren 8an, Mugimendu Feministak arratsalderako deitutako mobilizazioekin bat egiteaz gain, kalera irtengo gara goizean, zaintzaren sektoreetako langileen lan baldintzen defentsan eta zaintza negozio iturri bilakatu dutenen kontra. Zentzu honetan, Bilbon, Donostian eta Gasteizen EAJ buru duen Foru Aldundien aurrean mobilizatuko gara; Iruñean, berriz, PSN-ren egoitza aurrean. 11:00etan izango dira protestak.

Jarraitu EAJ eta PSN interpelatuko ditugu martxoaren 8an, zaintzaren sektoreetako langileen lan baldintzen defentsan irakurtzen

Euskararen aldeko borrokan berretsi eta Euskararen Egunari lotutako mobilizazio guztietan parte hartzeko deia egiten dugu

LAB sindikatuan 2000. urtean erabaki genuen LAN eta KOMUNIKAZIO hizkuntza euskara izango genuela. Erabaki horren aurretik euskararen normalizazioan lan handia egina genuen, eta ondoren, EUSLAB egitasmo estrategikoa jarri genuen martxan sindikatu barruko jardueran, zein lan munduan euskararen erabilera areagotzeko asmoz. Ez gara berriak, beraz.Euskararen Eguna 2021 Deskargatu

Ezin ukatu pandemiak gure bizitzak astindu dituela eta hausnarketarako gako batzuk ere utzi dituela, horregatik, indarrean dauden hizkuntza politikak  berrikusi, birpentsatu  eta eragiteko jauziak behar direla ondorioztatu dugu. 

Alde batetik, Euskalgintzaren Kontseiluak abiatutako hizkuntza-politiketan eragiteko Batuz Aldatu ekimenarekin bat egin dugu. 

Jarraitu Euskararen aldeko borrokan berretsi eta Euskararen Egunari lotutako mobilizazio guztietan parte hartzeko deia egiten dugu irakurtzen

Abenduaren 14an kontzentrazioa: irakasle-ikertzailen diskriminazio eta prekarizazioari EZ!

LABetik abenduaren 14rako kontzentrazio bat antolatu dugu Leioako Campusean (12:00etan Areto Nagusiaren eskaileretan) EHUk bere langileekiko duen diskriminazio eta prekarizazio jarrera salatzeko.

7 eskaera burutu ditugu ondorengo aldarrikapen taulan, aldi baterako irakasle-ikertzaile ororen eskubideak, irakasle partzialen egoera eta aldi baterako ikertzaileen egoera larriak duintzeko.

Horretaz gain, LAB-en lanaldi partzialdun irakasleek EHUn bizi duten egoeraren diagnostiko bat egin dugu, langileen ehun personako lagina hartuta. Bertan ikusten da lanaldi partzialeko irakasleek batez bestean, %309ko lanaldiak burutzen dituztela beraien atazak burutu ahal izateko. Lanaldi partzialaren prekarietate larria agerian geratu da.

Horregatik, dei egiten dizuegu EHUko irakasle-ikertzaileoi, eta egoera larrian zaudeten kolektiboei bereziki, Abenduaren 14an Leioara etortzeko, bada ordua Errektoretzak aldaketak egin ditzan!

Lan, pentsio eta bizi baldintza duinen aldeko mobilizazioak

Abenduaren 1erako Hego Euskal Herrian LAB, ELA, ESK, STEILAS, ETXALDE, HIRU, CGT eta CNT sindikatuok mobilizaziora deitu dugu

2008ko krisiaren ondorio lazgarriak gainditu gabe genituela harrapatu gaitu COVID19ak eragin duen osasun krisiak. Hau baina, ez da soilik osasun krisi bat izaten ari. Pandemiak azkartu egin ditu jada bizi genituen krisi anizkoitzak eta sistema kapitalista, heteropatriarkal eta kolonialistak eragindako zapalkuntzak are gehiago sakondu dira.

Jarraitu Lan, pentsio eta bizi baldintza duinen aldeko mobilizazioak irakurtzen

Azaroak 25 indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna – Indarkeria matxista gabeko unibertsitatea

Azaroaren 25ean, indarkeria matxista emakumeak* eta pertsona genero disidenteak zapaldurik izateko sistema heteropatriarkalaren tresna nagusienetako bat dela gogoratzeko eguna da. Gure jendartea hierarkietan eta botere harremanetan oinarritzen da. Bertan, genero desberdinkeriak emakumeon* diskriminazio eta bazterketa dakartza. Bada, lan munduan gertatzen den indarkeria matxista jendarte honen isla da,  areagotzen dena, gainera, eta horregatik, LAB sindikatutik indarkeria matxistaren aurkako protokoloak tresna garrantzitsutzat jotzen ditugu lantokietan indarkeria horri aurre egiteko tresna moduan.

Jarraitu Azaroak 25 indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna – Indarkeria matxista gabeko unibertsitatea irakurtzen

Euneiz unibertsitate elitista gelditu! Euneiz-i diru publikorik ez!

Gaur diru-kutxa publikoen kontrako eraso larria bete dute EAJ-PNV, PSE, PPCiudadanos
eta VOX alderdiek, Legebiltzarreko osoko bilkuran onartu baitute
Euneiz sortzea ahalbidetzen duen legea. Izan ere, lege honek Euneiz unibertsitate
egitasmo pribatuari finantziazio publikoa eskura jarri dio.

Gaur elkarretaratzea egin dugul Legebiltzarrean
Jarraitu Euneiz unibertsitate elitista gelditu! Euneiz-i diru publikorik ez! irakurtzen

EHUko langileen prekarizazioari eta diskriminazioari ez! EHUrako finantziazio nahikoari bai!

Beste behin ere, EHUko ikasturte hasierako ekitaldian erronkak eta erresilientzia, bikaintasuna eta beste hainbat hitz polit entzungo ditugu ordezkari instituzional batzuen ahotan. Hala ere, eta pandemiak sortutako zailtasun berriez gain, badaude egoera batzuk pandemia aurrekoak zirenak, pandemian mantendu direnak eta pandemia garaitzean mantenduko direnak, haiekin bukatzeko neurriak ez badira hartzen.

EHU barruko errealitate gordin horiek ez dira berriak, eta ez dira egunkari eta albistegien berriak ere. Hedabideetan ez zaio zabaltzen euskal gizarteari EHUn dagoen prekarietate eta diskriminazioaren berri.

Jarraitu EHUko langileen prekarizazioari eta diskriminazioari ez! EHUrako finantziazio nahikoari bai! irakurtzen

Euneiz unibertsitate elitista gelditu

(Berria 2021eko irailak 10)

Oihartzun mediatiko handirik izan ez badu ere, aurrera jarraitzen du Euneiz (European University of Gasteiz) sortzea ahalbidetuko duen legearen bideratzeak. Euneiz egitasmoa Eusteiz 2018 S.A. entitate pribatuak bultzatzen du, ENTI eta Euses hezkuntza-zentro atxiki kataluniarrek eta Baskonia eta Deportivo Alavés kirol-sozietate anonimoek sustatuta. Egitasmo hau proiektu zabalago batean kokatzen da, Innovaraba izen hotsandikoarekin uztailean aurkeztu zena. Eusko Jaurlaritzak proiektu hau, Araba Sport Capital izenburuaz, Next Generation EU funtsetarako aurkeztu du 64 milioi euro eskatuz (horietako 12,5 Euneizerako). Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak Euneiz finantzatzeko 480.000 euro bana jarriko dutela iragarri zuten. Diru publikoaren desbideratze honen propagandaren ikur nagusiak, nola ez!, honako hauek lirateke: lanpostuen sorrera (433 lanpostu, nola eta non sortuko diren zehaztu gabe) eta EAEko BPGari 12 milioi euro urtean gehituko diola. Esatera ausartu bai, baina zertan oinarritzen den ezagutarazi gabe…

Jarraitu irakurtzen ->