Kategoriaren artxiboa: Karrera Profesionala

A22an Greba! Zerbitzu Publikoaren alde: enplegua egonkortu!

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) langileon artean ezegonkortasuna eta prekarietatea dira azken hamarkadetan pairatzen ari garen sindemia. Sindemia hau sorrera eta eratorri erabat politikoa duen langile eta zerbitzu publikoen aurkako erasoa da.

Eraso honen helburu edota ondorioak agerian dira aspaldi; alde batetik zerbitzu publikoak murriztu eta pribatizatzeko dinamika estrategia neoliberaleko ardatz eta helburu nagusienetarikoa da. Bestetik ondorio nagusia prekarietatea da. Errealitate multidimentsional eta gordin honen adibide dugu UPV/EHU; hamarkadetako behinbehinekotasuna, karrera profesionalik gabeko enplegu publikoa eta soldata-diskriminazioa kasu.

Jarraitu A22an Greba! Zerbitzu Publikoaren alde: enplegua egonkortu! irakurtzen

Lekualdaketa Lehiaketa 2019

AZPkoen ataleko Barne Deialdietan argitaratu zen iragan ostiralean AZP Funtzionarioen 2019ko Lekualdaketa Lehiaketaren deialdia.

Iragarkian deialdiaren erabakia, ekainaren 25ekoa, deialdiaren Oinarriak eta baita eskainiko diren lanpostuak ere azaltzen dira. Horren kopiak, hemen:

Eskariak aurkezteko epea, datorren ostiraletik, uztailak 5, uztailaren 26ra bitartean, biak barne, luzatuko da. 

Eskariak eredu ofizial eta arautuan aurkeztu beharko dira, bide elektronikoa erabilita. Horretarako Langileen Atarian eskari orria bete eta gorde/igorri beharko da. 

Unibertsitate-Eskola Titular iruditik Unibertsitateko Titularrera igarotzea

ACADEMIA programa berrituan doktoregoa duten Unibertsitate-Eskola Titularrentzako (UET) Unibertsitateko Titular (UT) irudira promozionatzeko bidea erraztu da. Aurreko araudian seiurteko bat edo kudeaketa merituak eskatzen baziren ere, oraingoan, UTrako akreditazioan, irakaskuntzan A kalifikazioa lortuz gero ikerkuntzako merituetan egon daitezkeen hutsuneak konpentsatzen dira 415/2015 errege dekretuaren arabera. Anecaren akreditazioa lortuz gero Unibertsitateko Titular irudira pasatzea automatikoa da. Aipatutako errege dekretuan honakoa agertzen da (letra lodiz, berrikuntza): Jarraitu Unibertsitate-Eskola Titular iruditik Unibertsitateko Titularrera igarotzea irakurtzen

AZPren 2018ko eta geroko Lan Eskaintza Publikoak: Planteamendu bermeduna

Urriaren 30ean egindako UPV/EHUko Batzorde Negoziatzailearen azken bileran, unibertsitate-zuzendaritzak egindako 2018ko LEPa AZP funtzionarien Administrari Laguntzaile Eskalaren 38 plazekin ateratzeko proposamenaren eta deialdia akordiorik gabe egiteko mehatxuaren aurrean, LABek honako alternatiba hau proposatu zuen: Jarraitu AZPren 2018ko eta geroko Lan Eskaintza Publikoak: Planteamendu bermeduna irakurtzen

EHUko Zuzendaritzak behin-behinekotasunean sakontzen eta hobekuntza profesionala eragozten duen AZPren kudeaketa hautatu du

Lan Poltsen araudi eta Eginkizunen Esleipen eta Zerbitzu Betekizunen akordio berriak
UPV/EHUko zuzendaritza kudeaketa arazoez baliatzen da zerbitzu betekizunen, eginkizunen esleipenen eta lan poltsen funtzionamendua eta konfigurazioa aldatzea proposatzeko. Ez da lehen aldia aitzakia hau erabiltzen duela behin-behineko lan-kontratudun langileen edo funtzionario interinoen eta laboral finkoen edo karreradun funtzionarioen eskubideak eta itxaropenak murrizteko. Jarraitu EHUko Zuzendaritzak behin-behinekotasunean sakontzen eta hobekuntza profesionala eragozten duen AZPren kudeaketa hautatu du irakurtzen