Hezkuntza Sistema Propioa
iruten ari gara. Ez dira gutxi, herri gisa Euskal Herriko ikastetxeetan
garatzen ari garen proiektuak: hezkidetza, euskara eta euskal kulturaren
transmisioa, inklusioa, kulturartekotasuna, pedagogía aktiboak,…Baina maiz
koxka batekin topo egiten dugu, ebaluazioa. Nola gainditu eskema zaharrak? Nola
apurtu azterketa-nota binomioa? Zer egin selektibitatea, baxoa eta sistemak
inposatzen dizkigun oztopoekin?
Ez da erraza Ebaluazio
Hezitzailea egitasmotik errealitatera eramatea. Orain hiru ikasturte Ebaluazio
Hezitzailea Iruten topaketak egin genituen Oronan. Adituen laguntzaz Ebaluazio
eraldatzeko marko teorikoa osatu genuen, orain praktikan Ebaluazio
Hezitzailerantz hainbat ikastetxe egiten ari den eraldaketa ezagutzeko aukera
izango dugu. Haur Hezkuntzatik Unibertsitatera Ebaluazio Hezitzailea posible dela
erakusteko jardunaldiak izango dira. Haur eta Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntza,
Lanbide Heziketa eta Unibertsitateko adibideak ezagutuko ditugu. Eraldaketa
orokor baten haziak landatuta daude.
Jarraitu Ebaluazio hezitzailea iruten II. Jardunaldiak irakurtzen →