Prentsaren bidez berriki ezagutu dugunez , SARS_CoV-2 birusarekin harreman zuzena duten dozenaka ikertzaile daude gaur egun Euskal Autonomia Elkargoan (EAE) txertorik jaso gabe.
Gauza ezaguna da (eta UPV/EHU onartua ere) koronabirusarekin harremanetan dauden langile horietako batzuk UPV/EHUn ari direla lanean.
Asteazkenean, apirilaren 28an, Lan Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna da, hots, aldarrikapen, mobilizazio eta lan prekaritatearen ondorioz lanean beren lanpostuetan hil eta osasuna galdu duten pertsona guztiak omentzeko eguna.
Urtero legez, euskal gehiengo sindikalak deituta, Hego Euskal Herriko hiriburuetan mobilizatuko gara egun horren bueltan: Gasteizen, apirilaren 27an, 11:30ean, Lakuan; eta apirilaren 28an bertan, Bilbon, 11:30ean, Bizkaiko Aldunditik abiatuta; Donostian, 11:30ean, Lan Ikuskaritzatik; eta Iruñean, 11:30ean, CEN patronaletik.
Covid-19aren
pandemiak sortutako larrialdi egoerak lan modua moldatzera behartu
gintuen EHUko langileoi, non ikasleek ikasturtea erarik
normalizatuenean jarraitzea lehentasuna zen. Martxoan irakasleok ekin
genion irakaskuntza moldatzeari klaseak online eman ahal izateko.
Handik gutxira ebaluazioa ere online modalitatera moldatu genuen.
Honek guztiak gainesfortzua ekarri die irakasle gehienei, baita
kontziliazio arazoak eta teknologiarekiko arrakalak ere askori,
LABen
afiliatuei
zuzendutako inkestaren emaitzetan ikusi
genuenez.
Aukera ezin hobea galdu da unibertsitate publikoak jendartearen premiazko beharrei erantzuteko, hainbestetan errepikatzen den gizartearen zerbitzuan egotearen izaera erakusteko eta EHUko ikertzaileek egiten duten lana nabarmentzeko.
Covid-19 pandemiagatik alarma estatua ezarri eta egun
gutxitara EHUko ikertzaile talde batek, beste ikerketa-zentro batzuetako
ikertzaileekin batera, prozedura berri bat garatu zuten PCR testak egin ahal
izateko. Denbora errekorrean garatzea lortu zuten, lan-ordu asko sartuz eta
auzolanean antolatuta. Apirilaren 8an EHUko Campusa aldizkarian iragarri zenez,
prozedura honen berariazkotasuna % 100koa da eta sentsibilitatea %92koa.
Gainera, erabiltzen diren kit komertzialak baino askoz merkeagoa da, test
bakoitzak 15 bat euroko kostua izanda. Aste bat beranduago EHUk jaso zuen test
horiek egiteko Carlos III Osasun Institutuaren baliozkotasuna. Ikertzaileen
arabera, prozedura berri honi esker, EHUk eguneko 500-1000 test egin ahal
izango luke eta, PCRak egiteko ekipoak dauzkaten EAEko laborategi guztiak
koordinatuta, eguneko 10.000 test egitea posiblea izango litzateke.
LABek UPV/EHUn duen atal sindikalak salaketa aurkeztu zuen atzo goizean Bizkaiko Lan Ikuskaritzan. Bertan, eskatzen dugu unibertsitatearen AZPk jarduera presentzialera itzultzea geldiaraztea, harik eta salatutako eskubide-urraketak konpontzen diren arte eta langileen osasunerako eta segurtasunerako eskubidea modu eraginkorrean bermatzen den arte.
EHUko LABen aldarrikapenak aurrez aurreko lanera itzultzeko. Argazkia: LAB
Salaketan, SARS-CoV-2 birusak eragindako pandemiaren ondorioz hartutako hainbat erabaki gogoratzen ditugu, eta hartutako erabaki gehienak sindikatu eta lan-osasun ordezkarien zein Lan-Segurtasun eta Osasun Batzordeen aldez aurretiko parte hartzerik eta ezagutzarik gabe jarri direla indarrean salatzen dugu.
Era berean, Gerentziari eskatutako hainbat informazio ere ukatu egin zaigula adierazten dugu eta, bide batez, salatu egiten dugu Administrazioak sortarazitako nahasmena langileen artean, batzuk maiatzaren 11tik bertatik lanera joateko deituak izan baitziren, lanik ez zegoenean antolatuta.
Ildo beretik, EHUk talde kalteberetako langileekin izaten ari den jokabidea salatzen dugu, besteak beste, Errektoreak berak onartutako lehen Itzulera Planean jasotakoa ez baita betetzen ari, hots, aurrez aurreko lanera itzultzekotan, talde horietako langileak izango zirela azken txandan bertaratuko zirenak eta telelanean jarraitzeko lehentasuna izango zutenak. Hori bera salatu genuen astelehenean ere Gerentearekin izandako bilera “ez formalean”.
Aipatzekoa da, iragan asteleheneko bilera goizeko 11:30ean hasi zela eta Gerentearen azken Erabaki-proposamena 8:49an jaso genuela sindikatuetako kideok. Deialdia bera ere, ez zuen bete horrelako bilerak deitzeko gorde behar den aldez aurreko denbora-tartea.
Bilkuran, LABek bere ezinegona adierazi zuen guzti horregatik, eta duela gutxi publiko egin ditugun aldarrikapen nagusiak defendatu genituen. Sindikatuoi ez zitzaigun eman ezta 24 orduko epea proposamenak egiteko. Eta berriro bildu gabe, atzo argitaratu zuen EHUk Gerentearen azken Erabakia, AZPko langileak aurrez aurreko jardunera itzultzeko plana “eguneratzeko” dena.
Bilerak, hala ere, bizpahiru gauza argi geratzeko balio izan zuen: Lehenik eta behin, EHUko Errektoreak ez duela ezelako asmorik langileon osasun egoera testeatzeko, ez nahitaezko zerbitzuetan egondakoak, ez kalteberak diren taldeetakoak, ez aurrez aurreko jardunera itzuli beharko direnak. Gerentearen esanetan, “behartzen ez gaituztenera arte”, behinik behin.
Bigarrenik, Ikastegi, Zerbitzu, Sail eta Unitate ezberdinetako berezko itzulera planak ez direla aldez aurretik jarriko lan-osasun ordezkarien esku, ezta Lan-segurtasun eta Osasun Batzordeen esku ere. Eta plan horiek balioztatu eta onartzea, Gerentearen esku geratuko da. Beste behin ere, langileoi eta lan-osasun ordezkariei zein Batzordeei dagozkien eskumenak kontuan hartu gabe.
Hirugarrenik, SARS-CoV-2 birusarekiko kalteberak diren langileak gaur, lehen txandan, sartuko direla lanera baieztatzeko balio izan zuen, eta hori onartezina iruditzen zaigu, besteak beste, aurretik esandakoa gezurtatzen duelako eta ez delako kontuan hartzen haien lanpostuetan dituzten baldintzak eta zereginek osasunean eragin dezaketen kaltea.
Ez dugu aipatu gabe utzi nahi EHUk haien jardunerako lan-arropa erabiltzen duten langileak (mantentze zerbitzuko langileak, kasurako ) bere etxera eraman dezala garbitzera nahi du, hots, birusa etxera eramateko aukerari ateak parez pare zabaltzen dizkio, horiek garbitu eta desinfektatzea enpresaren ardura izan behar denean, noiz eta arrisku biologiko baten aurrean gaudenean. Zur eta lur geratzeko moduko “prebentzio” neurria, alajaina!
Halaber, ez gatoz bat Administrazioak telelanaren eta kontziliazioaren aurrean duen jarrerarekin; izan ere, adierazi duenez, “nahitaezko betebeharrengatiko baimena” lehen hiru egunetarako baino ez zuen eman. Hiru egun horietatik aurrerako egunak ere halakoak zirela defendatzeko bide posibleak aztertzen ari gara. Era berean, ulertezina da unibertsitateko langile batzuek ikasturtea amaitu arte UPV/EHUn telelana egin ahal izatea eta beste batzuek bigarren hezkuntzako ikasturtea amaitu arte soilik egin ahal izatea. Dirudienez, UPV/EHUk aitona-amonek haurrak zaintzea nahi du.
Espero dugu Lan Ikuskaritzak, EHUren lan-arriskuei buruzko legezko eta erregelamenduzko ez betetzeak kontuan hartuta, gure eskubideak defendatzearen aldeko hautua egitea. Edonola ere, LABen ez dugu baztertzen gure eskubideak eta aldarrikapenak defendatzeko biderik.
Iragan asteko ostegunean Campus arteko Segurtasun eta Osasun Batzordea bildu zen Zuzendaritzak prestatutako UPV/EHUren aurrez aurreko jardunera itzultzeko Plana, COVID-19ak eragindako osasun alertaren ondorioz ezarritako konfinamenduaren ostean izeneko dokumentua aurkezteko.
Bileran, LABek planean planteatzen ziren hainbat gai negoziatu beharrekoak zirela aldarrikatu zuen. Zoritxarrez, beste behin ere, Errektore Taldeak ez duela negoziatzeko borondaterik argi utzi du: egun bateko epea eman zuen ekarpenak egiteko eta, beste bilerarik egin gabe, astelehenean bertan Plana ezagutzera eman zuen, LABek egindako ekarpen gutxi -eta ez funtsezkorik- onartuta.
Apirilaren 28an Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko
Eguna da, urtero legez. COVID19aren krisiak eta ezarri diguten salbuespen
egoerak baldintzatuta izango da aurtengoan. Salaketa Eguna egingo dugu,
“Lan osasuna bermatu, bizitza defendtu” leloarekin, euskal gehiengo
sindikala osatzen dugun sindikatuok batuta.
COVID-19 delakoaren krisia dela eta, dagoeneko
itxialdiaren 6. astean sartuak garelarik, “normaltasun berri batera” urratsez
urrats egingo den irteera-prozesua jomugan dute gobernuek. Izan ere, espainiar
Gobernuak larrialdi-egoera maiatzaren 10era arte luzatu baduen ere,
hedabideetatik “deseskaladaz” hitz egiten hasi dira, eta jada langile asko
bueltatu behar izan dira ohiko jardunera
lan-osasuneko berme-neurriak izan gabe.
LABeko
idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk agerraldia egin du, Streaming bitartez,
egoerak hala behartuta, egungo larrialdi egoerari buruzko balorazioa egiteko.
“Salbuespen egoera bat bizitzen ari gara, baina ez gara osasun publikoko krisi
huts bat pairatzen ari, indarrean dagoen sistema ekonomikoa da gaixo dagoena”,
nabarmendu du. Berretsi du sindikatuak hasieratik luzatutako mezua:
“Lehentasuna birusaren hedapena gelditzea da. Horretarako berriro diogu:
premiazkoa da edozein jarduera ekonomikoa gelditzea, herritarrentzat oinarrizko
zerbitzua ez bada”.
Azken egunetan bi ebazpen jaso ditugu: Iragan larunbatean bidali zitzaigun UPV/EHUko Errektorearen ebazpena, 2020ko martxoaren14koa, COVID-19 birusaren agerraldiaren ondorioz, Euskal Herriko Unibertsitatean aurrez aurreko jarduera guztiak etetekoa dena.
LABek, Erabaki hau sinatu ostean eduki duela horren berri, hots, gure sindikatuaren inolako kontsulta eta aldez aurretiko ezagutzarik gabe. Bestalde, funtsezko zerbitzuak zehazgabeak direla ere uste du LABek. Gainera, zerbitzu eta unitate horietako arduradunen esku geratzen da, irizpiderik gabe, nortzuk izendatuko diren funtsezko zerbitzuak betetzeko. Eta lanera etorriko direnen lan-osasun eta segurtasun baldintzak “Prebentzio Zerbitzuaren bitartez bermatuko da” esanez garbitzen du bere erantzukizuna, noiz eta soilik osasun arloko pertsonala arituko den funtsezko zerbitzu izendatuta.
Honengatik guztiagatik, LABek EHUko administrazioar honakoa eskatzen dio: 1)Funtsezko zerbitzuak betetzeko langile guztien zerrenda eman diezagula zerbitzu eta unitateka. 2)Langile horiek lanera etorri beharko badute zer-nolako segurtasun eta osasun baldintzak bete beharko dituzten idatziz igortzea. 3)Garbiketa enpresetako langileekin zer nolako segurtasun- eta osasun- baldintzak betetzeko eskatu zaizkien azpikontratatutako enpresei idatziz ere ezagutaraztea.