Kategoriaren artxiboa: LAB UPV/EHU

LABek 2018/2019/2020ko Lan Eskaintza Publikoen Negoziazio Batzordetik alde egin du gaur

UPV/EHUko LAB sindikatuak 2018/2019/2020ko Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen (AZP) Lan Eskaintza Publikoen oinarri orokorrak negoziatzeko gaur goizean bildu den Batzordetik alde egin du, unibertsitateko Zuzendaritzak LABek egindako proposamenak kontuan ez hartzeko hartutako erabakiaren aurreko protesta gisa.

Aurrekoari gehitu behar zaio pixka bat lehenago Lan Kontratudun AZPkoen Negoziazio-Batzordean Gerentziak 2016/2017ko Lan Eskaintza Publikoaren inguruan aurkeztu duen lanpostuen esleipena egiteko behin betiko proposamenean, aurreko astean aurkeztutakoarekin alderatuta zenbait aldaketa negoziatu gabe. LABek esleipenak egiteko zein irizpide ari den erabiltzen argitzea eskatu eta 2016an adostutakoa ez denez betetzen ari, berriro negoziatu beharra aldarrikatu du.

Jarraitu LABek 2018/2019/2020ko Lan Eskaintza Publikoen Negoziazio Batzordetik alde egin du gaur irakurtzen

EUNEIZ EZ

Atzo, ekainak 22, Alaves Baskonia enpresa-taldeak Innovaraba (Gasteiz Araba Sport Capital) proiektua aurkeztu zuen Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. Hori dela eta, behean sinatzen dugun sindikatuok, UPV/EHUko unibertsitate-komunitateko beste ikasle-talde batzuekin batera, elkarretaratzea egin genuen euskal administrazio publikoek EUNEIZ unibertsitateari (European University Gasteiz) diru publikorik eman ez diezaioten eskatzeko. Izan ere, Innovaraba proiektu osoa irabazi asmoko unibertsitate horren inguruan eraikita dago.

Hemen daukazu prestatu dugun salaketa-komunikatua.

Proiektua Eusko Legebiltzarrean bozkatu arte egingo ditugun hurrengo ekimenetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

LAB – Steilas – CCOO – ELA – CGT/LKN – ESK – Ernai – Consejo de Estudiantes de la UPV/EHU

(UPV/EHUko atalak)

Manifestazio jendetsuak izan dira Bilbo, Donostia eta Gasteizen zerbitzu publikoak indartzeko, enplegu publikoa sortzeko eta euskal sektore publikoko behin-behineko 60.000 langile baino gehiago kontsolidatzeko

ELA, LAB, CCOO, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuek deitutako manifestazioetan zerbitzu publikoen pribatizazioarekin amaitzeko eskatu dute ehunaka hiritarrek.

Jarraitu Manifestazio jendetsuak izan dira Bilbo, Donostia eta Gasteizen zerbitzu publikoak indartzeko, enplegu publikoa sortzeko eta euskal sektore publikoko behin-behineko 60.000 langile baino gehiago kontsolidatzeko irakurtzen

ALDAKETA DA AUKERA!

Pandemiak azkartu egin du lehendik zetorren krisia: larrialdi klimatikoa, energia iturri eta materialen agortzea, lehia inperialista, migrazio mugimendu masiboak, zaintza sistemaren gabe-ziak, enplegu suntsiketa. Sistema hau, bidegabea ez ezik, eutsiezina ere bada. Aldaketa ekidinezina da, hala nazioartean nola Euskal Herrian, baina afera da: aldaketa nork eta zertarako?

Europako funtsekin ikusi den bezala, kapital trasnazionalak energia iturriak ordezkatu besterik ez du nahi, bere etekinei eusteko asmoz; horixe da estatuek nahiz bertako instituzio nagusiak kudeatzen dituzten alderdi sistemikoek hartutako bidea. Aldiz, Euskal Herrian badago bigarren aukera baten aldeko esparru sozial, sindikal eta politiko zabala: herri burujabetzan sakondu eta bizitza erdigunean jarriko duen eredu berri baterako trantsizio ekosozialista eta feminista.

Jarraitu ALDAKETA DA AUKERA! irakurtzen