LABek Gerentziaren Lekualdaketa Lehiaketari alternatibak planteatu dizkio

UPV/EHUk 2019ko ekainean karreradun langile funtzionarioen Lekualdaketa Lehiaketa deitzeko 2018an LABek lortu zuen konpromisoaren ostean, prozesuaren konfigurazioari eragiten dioten hainbat gertaera izan dira.

Ziurgabetasun testuinguru batetan eta desplazatuak izan daitezkeen behin-behineko langileen birkokapenak bermatu gabe, EHUren Gerentziak, UGT, Steilas eta CCOO sindikatuen babesarekin, pertsonal funtzionarioaren plaza huts guztien (582 lanpostu) lehiaketa deitzea erabaki du, nahiz eta 2019ko balizko Lan Eskeintza Publikoan gehienez 325 lanpostu “kontsolidagarri” eta erreposizio tasari dagozkiokeenak soilik eskaini ahalko diren.

Gogoratu behar da duela oso gutxi sindikatu hauek berauek lan-kontratudun langileen lekualdaketa lehiaketa babestu zutela non aldez aurretik eskaini gabeko plaza hutsak soilik eskaini ziren.

LABek, lehiaketarekiko bere konpromiso irmoa mantenduz, oinarriak hobetzeko ahalegina egin du, euskararen balorazioa atzerriko hizkuntzen aurrean diskriminatua izan ez dadin.

Era berean, behin-behineko langile desplazatuen birkokapena ere planteatu dugu, lehiaketaren oinarrietan 2021ko urrira arte atzeratzen eragin-data aurreratu ahal izateko eta, bide batez, behin-behineko AZP-k emandako zerbitzuak onartuak izan daitezen.

LABek, sailen berrantolaketak lanpostu ugariri eta, beraz, horiek betetzen dituztenen lan baldintzei eragingo diela kontuan hartuta, deialdia egin baino lehen behin-betiko osaketa eta langileen berkokapenak erabiliko dituen mekanismoak ezagutzea exijitu du (amortizatzea/sortzea, adskripzio-aldaketa, postuaren izen-aldaketa, behin-behineko adskripzioa…) ezen postuok betetzen dituzten langileei eta lehiaketan parte hartuko dutenei eragiten dietelako era erabakigarrian.

Modu berean, EHUk laster Unibertsitate Planaren kontratu eta izendapenak Lanpostuen Zerrendaren plaza bilakatu ahalko dituela jakitun izanik, deialdia baino lehen postu horien betetzearen prozedura adostu beharra dagoela uste dugu.

Arrazoi horiengatik LABek deialdiaren oinarriekiko ezadostasuna adierazi du eta alternatibak proposatu ditu, kontuan hartuta oinarriek zehazten dituzten epeak zein LEPetan bete behar ditugunak negoziatu eta adostu litezkeenak.

Argi geratu da Gerentziak berehala jarri nahi duela martxan deialdia, horrela, modu batez edo bestez AZP-ren karrera profesionalaren eta egonkortasunean erakutsi duen geldotasuna justifikatu nahian. Eta egin nahi du plantillaren egoeraren eta lehiaketaren ondorioen azterketa egin gabe.

Atzoko Plangintza Batzordearen bileran, UGT-k eta Steilas-ek lehiaketa masiboaren aldeko jarrera erakutsi dute. CCOO-k aurreko bileran ildo beretik jo zuen, eta ELAk sailen berrantolaketaren bukaera, edo urrira arte itxarotea lehiaketa deitzeko hobetsi du.

LABek, esan eta erakutsi duen bezala, AZP-ren promozio profesional eta ekonomikoarekiko bere konpromisoa mantendu du, egonkortasunerako eskubidea defendatuz bide batez. Arrazoi hauengatik ez gaude prest EHUko Gerentziari txeke zuria emateko.