Lan Ikuskaritzak Bilbon hildakoa eragindako istripuaren erantzule EHU egiten du

Segurtasun neurrien eza ikusi eta prestazioen errekarguarekin zigortzen du Lan Ikuskaritzak Bilboko Ingeniaritzako Eskolako istripuagatik
UPV/EHU eta Osalanen ardura-falta salatzen du LABek eta neurrizko asebetetzea  adierazten du Lan Ikuskaritzaren errekerimenduaren aurrean


Atzo, urriak 8, astelehena, UPV/EHUko  Prebentzioko delegatuoi helarazi zaigu Bizkaiko Lan Ikuskaritzak irailaren 28an egindako errekerimendua. Horretan, guztiz debekatzen da edozein sarrera Bilboko Ingeniaritza Eskolako II. Eraikinera maiatzean izandako istripua gertatu zen eskaileratik. Era berean, indarrean ziren baimen guztiak kentzea eskatzen du, atea soilik “larrialdietako irteera”  gisa erabili ahal baita. Beste aldetik, eskailera eta baranda araudira egokitzeko eta leku horretako argiztapena hobetzeko planteatzen du.
Lan Ikuskaritzak berresten du “istripuaren arrazoia araudia betetzen ez duen eraikinerako sarrera ahalbidetzea” izan dela, eta “istripua gertatzeko lagundu zuela, eskaileraren  zabalera dela eta, baranda zentralik egon ez izana“.
Lan Ikuskaritzaren aburuz, prebentzio-arautegiaren haustea gertatzen da, bai Lan Arriskuen Prebentzioaren Legearen xedapen orokorrei dagokienez, baita sarrera, larrialdeetako ateei eta eskailerei buruz lantokietako segurtasun eta osasun gutxieneko xedapenetan jasotakoari dagokionez, zeinak ordena sozialaren arau-huste eta zigorren  Testu Bategina onartzen duen Erret Dekretuan tipifikaturik dauden.
Ikuskaritzak ez du arau-hausteren aktarik proposatzen “UPV/EHU administrazio publikoa baita, eta ondorioz, prebentzio arloko zigorrik jaso ezin duena” , baina segurtasun eta higiene neurrien ezak langilearen istripuaren kausa zuzena dela eta, proposatzen du “errekargua dagozkion prestakuntzetan  (…) baita errekerimenduaren proposamena ere”, eta ezartzen du berehalako epea errekerimendu hori exekutatzeko.

LABen sekzio sindikalaren lehenengo balorazioa

UPV/EHUko LABen sekzio sindikalak neurrizko asebetetzea adierazi nahi du Bizkaiko Lan Ikuskaritzak UPV/EHUri egindako errekerimenduagatik.
Neurrizkoa, Bilbaoko Ingeniaritza Eskolako larrialdeetako eskailerako segurtasun neurriei dagokien irregulartasunak eta arau-hausteak, M.A.N langilearen heriotza eragin zutenak, ahal den azkarren bertan behera utz ditzan eskatzen baitu.  Eta, aldi berean, UPV/EHUri %50eko errekargua ezartzen baitio istripuaren ondorioz kalte-ordain gisa eman beharreko prestazio ekonomiko guztietan.
Hala eta guztiz ere, LABek ezin du nabarmendu barik utzi gure ustez onartezinak diren bi egoera: alde batetik, UPV/EHUren kontrako zigor-aktarik proposatu ezin izatea, administrazio publikoei ez baitzaie prebentzio arloko zigorrik jartzen (prestazioen errekargua izan ezik, segurtasun eta higiene neurrien ezaren ondorio zuzentzat jotzen bada istripua), eta Osalanek erakutsi duen prestasun falta ulergaitz eta onartezina. Izan ere, oraindik orain, ez du ikerketa-txostenik aurkeztu hilabeteko koma baten ondoren hil zen langilearen istripuaren inguruan. Arintasun falta bera dagokio UPV/EHUri, jakin izan baitugu Osalanek eskatutako dokumentazioa hilabete batez atzeratu zuela.
Hora dela eta, UPV/EHUk istripu onartezina eragin zuten ardura guztiak argi ditzan exijitzen jarraitzen dugu, Bilboko Ingeniaritza Eskolan gertatutakoa bezalako egoerei aurre egin eta zuzen daitezen ahal den arinen. Tamalez, aipaturiko eskola ez baita unibertsitate publikoko ikastegi bakarra lan-segurtasun eta osasunaren araudiaren hauste larriak dituena.