Lan, pentsio eta bizi baldintza duinen aldeko mobilizazioak

Abenduaren 1erako Hego Euskal Herrian LAB, ELA, ESK, STEILAS, ETXALDE, HIRU, CGT eta CNT sindikatuok mobilizaziora deitu dugu

2008ko krisiaren ondorio lazgarriak gainditu gabe genituela harrapatu gaitu COVID19ak eragin duen osasun krisiak. Hau baina, ez da soilik osasun krisi bat izaten ari. Pandemiak azkartu egin ditu jada bizi genituen krisi anizkoitzak eta sistema kapitalista, heteropatriarkal eta kolonialistak eragindako zapalkuntzak are gehiago sakondu dira.

Aurreko guztiaren kudeaketa negargarriak argi utzi du boteregune ekonomiko eta politikoen hautua bizitzaren sostengarritasuna alboratu eta kapital metaketari eusteko erabakiak inposatzea dela. Irakaspenak atera eta norabide aldaketa sakonari ekin baino, datozen hileotako eta urteotako aurreikuspenek argi uzten dute erabakiek ildo berean jarraituko dutela: Europar funtsen baldintzapekotasun eta norabidetik hasi, Madrilen hileotan eztabaidagai dauden lan eta pentsio erreformetatik igaro eta gure herriko aurrekontu eta berdintasun politika zein politika sozialetaraino.

Lan, pentsio eta bizitza duina. Lan eta pentsio erreformei ez. Bizitza duinerako, burujabetza. Oinarrizkoak diren aldarrikapen hauek batzen gaituzte.

Lan guztiak aitortu eta banatzeko neurriak beharrezkoak dira, eta enplegurako baldintza duinak bermatzeko ordua ere bada. Prekarietatera kondenatutako langile belaunaldi berrion aldarrikapena da hau, bazterrean eta ezkutuko lanetan gauden emakumeona, bizirauteko nahikoak ez diren langabezia prestazioak jasotzen ditugunona.

Urteetako borrokaren ondorioz irabazitako eskubideen murrizketarik ez dugu onartuko, eta besteren artean pentsio duinerako eskubidea aldarrikatzen dugu. Bai orain pentsiodunak garen zein eta etorkizunean izango garenonak. Genero arrakalarik gabeko pentsio sistema, eros ahalmen errealari lotutakoa, propioa, publikoa eta unibertsala.

Finean, gutxi batzuen diru eta botere gosearen gainetik, pertsona guztien bizitzak, gure herriaren eta planeta beraren biziraupena erdigunean jarriko dituzten neurri politikoak aldarrikatzen ditugu. Ezinbestekoa da, beraz, norabide aldaketa sakon bat, ezinbestekoa den bezala erabaki burujabeak hartu eta gauzatzeko eskubidea eta gaitasuna izatea.

Honek guztiak egunotan eztabaidagai diren lan eta pentsio erreformen batailan posizioa hartzera garamatza. Ez gaude prest gure bizitzak pobretu eta prekarizatuko dituzten murrizketa berriak onartzeko. Euskal Herriko feministak, ekosozialistak, gazteak, ikasleak, eskubide sozialen aldeko aktibistak, antimilitaristak eta independentistak ez gaude eszenatoki hau onartzeko prest.

Horregatik, testuinguru honetan, begi onez ikusten dugu sindikatuek luzatutako proposamena eta abenduaren 1ean mobilizaziorako deia egiten dugu Hego Euskal Herriko eragile sozialek. Aipatu dugun bezala, arrazoiak ez zaizkigu falta. Ozen eta argi adierazi nahi dugu badagoela gauzak beste era batean egiteko modua eta hemen gaudenok prest gaudela norabide horretan borrokan jarraitzeko. Bereizita eta desmobilizatuta nahi gaituzten honetan, elkarrekin indartsuagoak gara.

Gauzak horrela, abenduaren 1ean goizeko 11:00etan Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan manifestazioak egingo ditugu. Zehazki, Bilbon Udaletxetik, Donostian Gobernu Zibiletik, Iruñean CENetik eta Gasteizen Probintzia plazatik.

Era berean, arratsaldez, besteak beste, hurrengo herrietan mobilizazioak izango dira:

Bizkaia (12)

  • Bilbo
  • Durango
  • Algorta
  • Basauri
  • Barakaldo
  • Zalla
  • Galdakao
  • Mungia
  • Erandio
  • Zornotza
  • Igorre
  • Ondarru

Gipuzkoa (10)

  • Donostia
  • Beasain
  • Tolosa
  • Hernani
  • Irun
  • Errenteria
  • Azpeitia
  • Zarautz
  • Eibar
  • Arrasate

Nafarroa (3)

  • Iruñea
  • Tutera
  • Lizarra

Araba (3)

  • Gasteiz
  • Agurain
  • Laudio

Deialdi honekin bat egiten dugun eragile, herri mugimendu eta kolektiboen zerrenda hurrengoa da:

Arabako Osasun Publikoa Aurrera plataforma
Argilan-ESK
Ari Du Elkartasun Sarea (Plentzia Gorliz Lemoiz)
Arrigorriagako pentsionisten asanblada
Asociación Colectivo Bachue Elkartea
Asociación Mujeres en la Diversidad
Asociación Posada de los Abrazos
ATH-ELE
Berri-otxoak (Plataforma contra la exclusión y por los derechos sociales)
Bizitzak Erdigunean Koordinadora Feminista
Bizkaiko Emakumeen Asanblada (AMB-BEA)
Congreso de los Pueblos
Ehun euskal errepublikaren aldeko mugimendua
Ekologistak Martxan
Emakume Askeak.Mujeres Libres
Eragin
Ernai gazte antolakundea
Euskal Gune Ekosozialista
Euskal Herriko Bilgune Feminista
Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta
Euskal Herrian Euskaraz
Euskal Herriko Neska* Gazteak
FeministAlde
Gu ere bagara Bilbo
IKAMA (Ikasleria Martxan)
Iniciativa por el Derecho a Techo y Contra la Exclusión Social de Gasteiz
Irauli
Izartu Mungialdea
Kakitzat (Koordinakunde Antimilitarista)
Laumunarrieta Memoria Elkartea
Marimatraka Santurtziko Talde Feminista
Mugarik Gabe ONGD
OKA elkartea (Berriz)
OMAL-Paz con Dignidad
Oneka Euskal Herriko Emakume Pentsionistak elkartea
Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba
Sare Antifaxista
Trabajadoras No Domesticadas

Era berean, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak azaroaren 13ko mobilizazioetan adierazi zuen bat egiten duela abenduaren 1eko deialdiekin.