Nahasketa-estrategia baztertu, AZP-ren aldeko ahaleginak gehitu

UPV/EHUko UGTren sail sindikalaren errepikatze gaixotia bere komunikatuen bitartez haien printzipio eta planteamenduekin bat ez datozenen izen ona galarazteko jardunbide argia da. Haien jokabidea faltsukeria nabarietan oinarritzen dira, gainontzekoen ahotan jarriz halakoak zabaltzen dituztenen suposizioak baino ez direnak. Eta lan harremanen berezko markoaren alde beren eskubideen defentsan administrazio publikoari aurre egiten dion ekinbide sindikalarekin bat datorren langile kolektiboa deabrutzen saiatzen dira.
Egia da haien libeloek ez dutela merezi kontuan hartuak izatea. Egia da ere UPV/EHUren Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalarekiko errespetoak LABen sail sindikalaren ohar informatibo hau duela oinarri.
Bereziki deigarria da aldi baterako langileei kalte egitearen salaketak  UPV/EHUn lortu den AZPren egonkortasun akordio bakarra sinatu ez duen sindikatutik etortzeaz gain, ekimen horren bultzatzaileekiko oso oldarkor jardun zuela, egonkortasun zabalagoa lortu ez izana leporatuz.
Kontraesankorra da ere, 2017ko Estatuaren Aurrekontu Orokorretan dagoen enplegu kontsolidazioaren ontasunez sinestarazi nahi gaituzten bitartean, UGT-ren Zerbitzu Publikoen Federazioak berak bere atsekabea adieraztea ohar publiko baten bitartez Montororekin sinatu zuen akordioak unibertsitateen IRIri soilik aplikagarria izateagatik.

LABen ekinbide sindikalaren ardatza egonkortasunaren aldarrikapena izan da. Azken adibidea Euskal Autonomia Erkidegoaren 2018ko Aurrekontu Legeari aurkeztu genion zuzenketa, UPV/EHUn 7 urteko antzinatasuna duen AZPko langileei egonkortasunaren aitortza aldarrikatuz. Zuzenketa atzera bota zuten EAJ/PNVk, PSEk eta PPk. Horregatik, onartua izatea ez lortzea lepora dakioke LABi agian (2004an PNVk eta EAk osatutako Gobernuaren unibertsitate kontuak EAren esku zeudenean Euskal Unibertsitate Sistemaren Legean lortutako AZPren egonkortasunaren onarpenarekin lortu zen bezala). Gainontzeko salaketak, sinpleki, faltsuak dira.
Faltsua da LABek lehiaketaren bideari uko egitea. LABek AZPri berme gehiago eskaintzen dizkioten bideen alde egin du, eta ez du baztertu inolako alternatibarik. Adibide gisa, hor dago 2016an sindikatu guztiek, UGTk salbu, sinatutako LEPen inguruko Gutxienekoen Akordioa. Bertan, deialdi guztiek bete behar dituzten gutxienekoak bermatzeaz gain, gure unibertsitateko AZPko aldi baterako langileak karreradun funtzionarioak edo lan kontratudun finkoak izendatuak izateko hobetuko dituzten balizko alternatibei atea zabaltzen zaie.
Guztiz faltsua da LABek 2017ko LEPan 55 plaza gehiago konbokatzea galarazi zuela. LABek exijitu zizkion unibertsitateko zuzendaritzari -aktetan egiaztatu daitekeen bezala- bermeak LEParen deialdiak aldi baterako langileen espektatibak ez kaltetzeko eta legezko babes handienarekin burutu zedin.  Era berean, alternatiba gisa planteatutako kontsolidazioa, AZPri aplikagarria izanez gero, 2018 eta 2019ko deialdietan ere inplementatu daitekeena –2017ko Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legean jasotzen den bezala–.
Faltsua da LABek LEParen galderak prestatzeko antolatutako lan-taldea boikoteatu izana. LABek bere proposamenak egin zituen exijitutako eta  hitz emandako konfidentzialtasuna gordeta. LABek, 2016 eta 2017ko LEPak geldiarazteko edota bertan behera uzteko mehatxu publikoak egin zirenean, Gutxienekoen Akordioaren sinatzaile bezala, Administrazioari bermeak exijitu zizkion prozesua erasotua izan ez dadin arauen urraketaren ondorioz. Eta lan-taldean bere parte hartzea etetea erabaki zuen unibertsitate zuzendaritzaren aldetik erantzun positiboa eskuratu arte.
Guztiz faltsua da Gerentziak edota UPV/EHUko zuzendaritzaren beste edozein organok meritu-lehiaketak erabiliz LEPak deitzeko asmoa adierazi duela. Halakorik egin nahi izan balu ez luke beharko inongo gehiengo sindikalik egiteko, deialdiak egiteko eskumena, legez, administrazioarena berarena baita. Hori bai, LABek jarraituko du exijitzen prozesu horiek bukaeraraino hel daitezen eta harropuzkeria hutsa izan ez daitezen beharrezko bermeak. Ezen ezin baita ahaztu, UPV/EHUren LEP berri baten baliogabetzeak suposatuko lukeena: AZPren behin-behinekotasuna are gehiago handitzea, horrek duen enplegu publikoa galtzeko arriskuarekin.
2018ko Estatuaren Aurrekontu Legean jarritako espektatibak guztiz gehiegizkoak dira. Lege horren bitartez AZPren langile guztiak finkoak izango direla sinestarazi nahi izatea langileen inteligentziari iseka egitea da. Hala ere, langile hauen eskubideen onarpena aldarrikatzea guztiz bidezkoa da, eta LABek bere jardunbide sindikalaren ardatz nagusi gisa onartua du.
Infantilismotik bakarrik konparatu daitezke AZPren eta IRIren sarbide sistemak UPV/EHUn. Nahiz eta IRIen kolektiboan lehiaketa izan ohiko sistema, aldez aurretiko baldintzen eskaerak (doktoretza, etab.)  eta eskuratu behar duten akreditazioen gurutze-bide luzeak AZP-ren kasuan sistema hori gomendagarria ez izatea bilakatzen dute. Arinkeria bada ere Estatuaren LEP errazagoen adibide bezala Andalucíako Juntarena aipatzea, eta aipurik ez egin kasu horretan soilik III, IV eta V titulazio taldeetako lan kontratudun langileei aplikagarria zaiela, ezta formula horrek hango Funtzio Publikoaren Legearen babesa duela ere. Edota edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak berdintsu baloratzen direla eta, horrexegatik, administrazio publiko zehatz batean emandakoak (unibertsitatea, kasu) ezin direla positiboki diskriminatu.
Horregatik guztiagatik, LABek behin-behineko langileen egonkortasuna, UPV/EHUn enplegu publikoa kontsolidatzea eta aukera-berdintasuna bilduko dituen LEPak bultzatzeko bere estrategia berresten du, horrela deialdiek UPV/EHUn urte askotako zerbitzuak pilatzen dituzten aldi baterako langileen eskubideak ezagutaraziz deialdietan. Horregatik sinatu genuen Gutxienekoen Akordioa 2016an eta, nahiz eta Estatuaren inposaketek LEP zabalagoak eragozten dituzten, AZPren aldi baterako kolektiboaren egonkortzea lortzeko gure eskura dauden aukera guztiak baliatzea ere berresten dugu.
Bukatzeko, AZPren langileak jakitun jarri nahi ditugu LABen erabakiak, negoziazio kolektiboari dagokionean, UPV/EHUko afiliatu guztiak biltzen dituen sail sindikalean hartzen direla. Hartuko ditugun erabakiekin ados edo ez egonik, eztabaidaezina da gure jarreren sendotasun demokratikoa. Eta difamazioan eta nahasketa estrategian kokatuta daudenak premiatzen ditugu AZPren langileen defentsan indarrak biltzeko lan egin dezaten eta iraina eta gezurra jokabide-tresna bezala erabiltzeari utz diezaioten.