Osagarrien egoera: argibide batzuk

CCOO sindikatuak abiarazitako prozesu judizialak beste urrats bat eman du, Euskadiko Epaitegi Gorenak ontzat eman baititu 2018ko protokoloa eta deialdia (2017 arteko merituak ebaluatzekoak zirenak, alegia). Honek desblokeatu du deialdi horren ebaluazioa. Horiek horrela, bi deialdiak 2018koa eta 2019koa “bizirik” daude eta egun hauetan zuetako batzuk hasi zarete jasotzen deialdi horietan egindako eskaeren ebaluazioak.

2018ko deialdia izoztuta geratu zenez, eskaera egin zutenei 2019koan ere aurkezteko aukera ireki zitzaien. Hori egin bazenuen, bi ebaluazio izango dituzu orain, batak 2017 arteko merituak ebaluatzen dituena (2018ko deialdia) eta besteak 2018 artekoak (2019ko deialdia). Horiek aintzat hartuta egingo da osagarrien esleipena, eta zuek aukeratuko beharko duzue zein den gehien komeni zaizuen deialdia 2019ko deialdiaren ebaluazioa jaso eta hurrengo 10 hamar egunetan. Horretarako kontutan hartu beharko duzue:

1) Zer puntuazio eta zein-zenbat tarte lortu duzuen edota eskatzeko eskubidea zenuten deialdi bakoitzean

2) Ondorio ekonomikoak noiztik izango dituen deialdi bakoitzak:

  • 2017 arteko merituen ebaluazioa (2018ko deialdia) onartuz gero: 2020eko urtarriletik aurrera (atzera eraginkortasunez ordainduko da)
  • 2018 arteko merituen ebaluazioa (2019ko deialdia) onartuz gero: 2021eko urtarriletik aurrera

3) Hurrengo B eta A trarteen ebaluazioa noiz egin ahalko duzuen berriro:

  • 2018ko deialdiko ebaluazioa onartuz gero, 2023ko deialdian
  • 2019ko deialdiko ebaluazioa onartuz gero, 2024ko deialdian

Nolanahi ere, osagarriak behin betiko esleituak izateko bi tramite administratibo geratzen dira oraindik: batetik EHUren Gobernu Kontseiluak aipatutako tarteen esleipena onartzea eta bestetik EHUko Gizarte Kontseiluak haiek berrestea. Tramite hauek iraila eta urria bitartean beteko direla espero da eta orduan bai sartuko dira indarrean osagarrien esleipenak.

Ezin dugu bukatu komunikatu hau prozesu judizial honek sortu dituen kalte ekonomikoak zein beste motakoak (kezkak, urduritasuna, aparteko lanak,…) salatu gabe. Inplikatuta egon zaretenok ederki dakizue hori.