Apirilak 28 • LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Lan-osasunaren egoerak okerrera egin du. Datuak argiak dira. Ez du LABek bakarrik esaten; datu ofizialek ere esaten dute, nahiz eta mutualitateek sortuak izan, EAEko zein Nafarroako gobernuek uko egin baitiote datuak biltzeko sistema propioa izateari. Urtetik urtera gora egiten dute lan-istripuek, eta hiltzen diren langileen kopuruak ere gora egiten du. Iaz 69 langile hil ziren lanean Euskal Herrian. Azken hamarkadan 580 langilek galdu dute bizitza lanean. Gaixotasun profesionalak ugaritu egin dira, mutuek onartzen ez badituzte ere, eta Gizarte Segurantzara bideratzen dira. Arrisku psikosozialek, estresak, antsietateak eta lanetik eratorritako minbizi kasuek, gaixo- tasun muskulu-eskeletikoek, amiantoak eta abarrek gora egiten dute.
Bereziki salatu behar dugu sektore feminizatuei lotutako lanbide-gaixotasunak sistematikoki ezkutatu eta ukatzen direla, eta laneko arriskuen balorazioetan ez dela kon- tuan hartzen sexu-generoaren osagaia. Itxuraz neutrala den sistema, lan-osasuna baloratzeko eredu androzentrista ezkutatzen duena.
Lan-osasunaren galera hori ez da kasualitatez gertatzen, eta ez da fenomeno meteorologiko bat. Lan-baldintzak prekarizatzera, laneko prebentzioaren eta segurtasuna- ren arloko araudia sistematikoki ez betetzera eta ez betetze horien aurrean enpresak zigorgabetzea ahalbidetzera bideratutako erabakien eta politiken emaitza da.
Lan-erreformak; urte gehiago lan egitera behartzen gaituzten pentsioen erreformak; patronalak negozia- zio kolektiboa blokeatzea, bereziki, sektore feminizatu ahulenetan; administrazioak eta enpresek azpikontrata- zioa gehiegi erabiltzea; gazteen kontratazio prekarioa…
Horiek dira prekaritatera eta gure osasunerako arrisku handiagoak izatera kondenatzen gaituzten neurrietako batzuk.
Barregarria da EAE eta Nafarroako lan ikuskarien kopurua: 41 eta 14 ikuskari, hurrenez hurren. Osalanek eta Nafarroako Lan Osasun Institutuak ez dute zigorrak ezartzeko ahalmenik, eta, beraz, haien ebazpenak ez dira nahitaez bete beharrekoak enpresentzat; aholkuak baino ez dira.
Zerbitzu publikoen pribatizazioa eta horren adibiderik argiena da osasun publikoaren eraispena patronalaren elkarteak diren mutuen mesedetan, duela aste batzuk LABek agerian utzi zuen bezala.
Erabaki guztiak kapitalari laguntzera bideratuta daude, langile klasearen eta bizitzaren kalterako. Kapitalaren zerbitzura dagoen merkantzia soiltzat hartzen gaituzten erabakiak. GAIXOTZEN ETA HILTZEN GAITUZTEN ERA- BAKIAK.
Horregatik guztiagatik, Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, LABek salatu egingo ditu euren erabakien bidez gure egoeraren arduradun diren horiek. LABek borroka sindikala indartzeko apustua egiten du, langileen lan-osasuna hobetzeko, dolutik prebentziora igaroz. Erronka ez da laneko heriotzak salatzea. Laneko heriotzak eta gaixotasunak SAIHESTEA da erronka. Lan- tokietan eta kalean laneko osasuna gure aldarrikapenetan txertatu behar dugu, gure eguneroko borrokan. Bizitza dugu jokoan. Datorren apirilaren 27an eta 28an bultzada bat emango diegu borroka horiei Euskal Herriko kaleetan.