Irakasle ez iraunkorrek seiurtekoak eskatzeko ireki omen diren posibilitateen aurrean, eta kolektibo honetako irakasleek bizi duten zalantza egoeraren aurrean, LAB eta STEILAS sindikatuek honako hau adierazi nahi dugu:
2018ko urtarrilaren 9an Unibertsitateko Idazkaritza Orokorrak sinatutako ebazpenean (2018ko urtarrilaren 11ko BOEn argitaratuta) aldaketak honako kolektibo hauei eragiten dietela aipatzen da: “los funcionarios de carrera e interinos de los cuerpos docentes universitarios”. Hurrengo eguneko datarekin, urtarrilaren 10ean, Hezkuntza, Kultura eta Kirolaren Ministerioaren ohar informatiboan, honakoa adierazten da: “En el caso de la evaluación de personal contratado doctor de naturaleza temporal son los Rectorados de Universidad, en convenio con la CNEAI, los organos competentes para permitir esa posibilidad…”. Dagoeneko, jakin badakigu, UPV/EHUk gutun bat bidali diola UNIBASQ-i eskatuz seiurtekoen deialdia ireki dakiela agregatu eta funtzionarioen bitartekotasunean ari diren irakasleei. Eskari horren berri izan dugula, LAB eta STEILAS sindikatuak Irakasleen Errektoreordearekin harremanetan jarri gara adierazteko gorago aipatzen den Ministerioaren ohar informatiboan “PROFESORES CONTRATADOS DOCTORES DE NATURALEZA TEMPORAL” aipatzen direla, ez bitartekoak; eta, beraz, irakasle atxikiak ere sartu behar direla kategoria horretan. LAB eta STEILAS sindikatuek ez dugu onartuko UPV/EHU-k aldaketa honen gainean egiten duen interpretazio murriztailea!!!
LAB eta STEILAS aspaldidanik daramagu irakasle ez iraunkorrek pairatzen duten diskriminazioa salatzen, bosturtekoak eta seiurtekoak eskatu eta kobratu ahal izateko kasu. Merituak badaude, aitortuak eta ordainduak izan behar dira, langilea iraunkor ala ez izanda. Beraz, seiurtekoen sententzia berriari buruz UPV/EHUk egin duen interpretazio murriztailearen aurrean, LAB eta STEILAS sindikatuok irakurketa ahalik eta zabalena egitea exijitzen dugu, doktoreak diren irakasle eta ikerlari ez iraunkor guztiak kontuan hartzeko.
Azpimarratu nahi dugu ere, eskatu ahal izateaz gain, aitortutako bosturtekoak eta seiurtekoak ordaindu behar direla. Ildo horretan, ezinbestekoa da Eusko Jaurlaritzak 41/2008 dekretua aldatzea. Europatik datozen langile ez iraunkorren aldeko sententzien aurrean, ezin dute zaharkitua geratu diren araudiez baliatu langileen kontra egiteko. Ezin da dirua aurreztu langileei dagozkien ordainketen kontura, Eusko Jaurlaritzak egin ohi duen bezala (gogoratu besterik ez dugu egin behar abenduan C osagarriekin egin zuena).
Aipatutako dekretu aldaketa gauzatu artean, UPV/EHUko zuzendaritzak baditu bideak aitortutako merituak ordaintzeko ebazpen judizial bati begira egon gabe. Baina badirudi UPV/EHU bakarrik mugitzen dela ebazpen judizialek horretara behartzen dutenean, eta ez du, zoritxarrez, borondaterik erakusten legezkoa dena gauzatzeko, bosturtekoen auzian gertatzen ari den moduan.
SEIURTEKOAK ERE IRAKASLE ETA IKERLARI DOKTORE EZ IRAUNKOR GUZTIENTZAT!!!
EUSKO JAURLARITZA, 41/2008 DEKRETUA ALDATU JADA!!!
UPV/EHU, IRAKASLE ETA IKERLARIEN DISKRIMINAZIOAREKIN AMAITU!!!